(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren adierazpen instituzionala Altsasun azaroaren 4rako deitutako ekitaldiaren karietara asteazkena, 2018.eko urriak 31

Foru Exekutiboak gaurko bilkuran onartu du 

Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran, ondorengo adierazpen instituzionala onartu du:

Altsasun, heldu den igandean, azaroak 4, España Ciudadana plataformak deituta –Altsasu “leku gogorra” edo “bakoitza dagokion tokian kokatu beharreko leku sinbolikoa” dela bezalako leloen babespean– antolatuko den ekitaldiaren aurrean, Nafarroako Gobernuak honako adierazpen hau helarazi nahi dio gizarte osoari:

1. Elkarbizitzaren aldeko konpromisoaren ikuspegitik, Nafarroako Gobernuak proportzionaltasuna eta erantzukizuna eskatu du eragile politikoen baieztapen eta ekintzetan, eta askatasunaren defentsa, pluraltasuna eta zintzotasuna ezaugarri dituen Nafarroako herriarekiko errespetua aldarrikatu du.

2. Proportzionaltasuna harreman-esparru desberdinetako ezinbesteko osagaitzat aldarrikatzearen aldeko jarreratik abiatuta, harreman politikoak ere barne hartuz, Nafarroako Gobernuak, Altsasuren eta hedaduraz Nafarroaren erabilera okerra errefusatu eta salatu nahi du, gainditu beharreko arerioaren irudia berreskuratu eta behin-betiko baztertu beharko genituzkeen iraganeko muturreko jarreretara bultzatzen gaituzten diskurtsoetan.

3. Altsasuko historia ez da hasten edo eteten 2016ko urriaren 15ean. Gobernu honek ez du data hori baztertu proportzionaltasunaren aldeko aldarrikapenean, baina ez du inola ere onartu Altsasuko izaeraren argazki finkoa denik.

- Horrez gain, Altsasu desberdinen arteko elkarbizitzaren herria izan da historikoki. Garraiobideen arteko lotura-gunea izanik eta industrian nahiz trenbide arloan izandako hazkundea dela bide, pluraltasuna eta aniztasuna herriaren bereizgarri bilakatu dira.

- Altsasu, halaber, gizarte arras ekintzailea da, eskualde hau indar handiz astindu duen azken urteotako krisi ekonomikoari aurre egitean frogatu duen bezalaxe, elkarbizitzan oinarrituta aurrera atera diren etorkizunerako alternatibak eraikiz.

- Horrekin batera, Altsasu eredugarria da bertako herritarren konpromiso sozialaren balioa nabarmentzeari dagokionez, ez bakarrik izaera sozialeko proiektuetan, baita gaixotasun mentalen arretan eta bestelako esparruetan erreferente bihurtu diren proiektuetan ere.

- Eta argazki finkoak bilatuko bagenitu, gogoan izan, Altsasu izan zela errege gauean elurretara abiatu zen herria, errepidean harrapatuta zeuden ehunka pertsona erreskatatu, lagundu eta babesteko.

4. Adierazitako guztiaren karietara eta adierazpen-askatasunaren defentsa irmoan oinarrituta, Nafarroako Gobernuak dei egin nahi dio Altsasuko gizarteari bereziki eta Nafarroako gizarteari oro har, zeinahi neurrigabekeriaren aurrean, duintasun adimendunean, heldutasun demokratikoan eta gizalegean funtsaturiko erantzuna eman dezan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa