(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onetsitako beste gai batzuk asteazkena, 2018.eko urriak 31


Garraio-Hiria handitzeko UEPSren aldaketa-espedientearen hasiera nabarmendu da 


Noaingo Garraio-Hiria handitzeko UEPSren aldaketa-espedientea onartuta

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran onartu du, Noaingo (Elortz bailara) Garraio-Hiria handitzeko Udalez gaindiko Eragina duen Proiektu Sektorialaren (UEPS) aldaketa-espedientearen izapidetzea hastea. Honek, aeronautikako zortasunak eta Nasuvinsa sozietate publikoak sustatutako 4. fasearen berrantolaketarekin zerikusia du.

Era berean, UEPSaren aldaketa espedientea hogeita hamar egunez jendeaurrean jarri eta aldaketak eragindako udalei entzunaldia emango zaie. Interesa duten pertsonek Landa Garapen, Ingurumena eta Toki Administrazioa Departamentuan (Gonzalez Tablas kalea, 9 zbk. Pamplona / Iruña) kontsulta dezakete eta aipatutako epean egoki ikusten dituzten alegazioak aurkeztu ditzakete. Dokumentua http://www.ExposicionpublicaOT.navarra.es webgunean ere kontsulta daiteke.

Foruzaingoak Altsasun zerbitzua ematen jarraituko du

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran akordio bat onetsi du 2019ko ekainaren 30era arte, pasaden ekaineko data duen, Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justizia Departamentuak eta Altsasuko Udaletxearen artean, Altsasun Foruzaingoak zenbait zerbitzu eskaintzen jarraitzeko akordioa luzatzea.

Gogorazi beharra dago akordio hau Foruzaingoen bitartekoen gabeziak bultzatuta hartu zen neurri hau. Bi polizien arteko elkarlanaren bitartez gizarteari segurtasun publikorako kalitatezko zerbitzuak eskaintzea bermantzen da, zerbitzu zehatzak zein polizien bitartekoak modu koordinatu eta eraginkorrean emateko.

Nafarroako Gobernuak “José Lázaro Galdiano” edizio Saria Fulgenio Pimentel eta La Fábrica argitalpenei eman die

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran dekretu bidez onartu du “José Lázaro Galdiano” kalitate editorialeko 2018ko saria Fulegino Pimentel eta La Fabricari ematea.

Exekutiboak modu honetara, pasaden irailaren 9an epaimahaiak emandako epaia berretsi du. Epaiak Fulgencio Pimentel argitaletxeak Casa Encendida eta Mayeusis Fundazioarekin batera editaturiko Berio Molinaren Setras, caligrafia sonora lana saritu zuen, arte liburuen kalitatean, eta La Fábrica argitaletxeak plazaraturiko Chema Madoz, obrs maestras liburuaren edizio handitu eta berrikusiak bibliofiloaren liburuaren modalitatean.

Andosillako herri-lurraren desafektazioa onartuta

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran “El Lentiscar” inguruan kokatua dagoen Andosilla Udaletxeko herri-lurraren 26.482 m2 desafektatzeko akordioa onartu du, non Motoclub Andolari utziko zaizkion, motocross zirkuitoa legeztatu dadin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa