(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Azaroaren 6tik 19ra trafikoaren erretentzioak aurreikusten dira Iruñeko ingurabideko Taxoare eta Badostain arteko zatian, kontserbazio-lanak direla-eta ostirala, 2018.eko azaroak 2


Norabide bakoitzean errei bat itxiko da lanaldian zehar; beraz, puntako orduetan ordezko bideetatik joatea gomendatzen da


Asteartean, mantentze-lanak egiten hasiko dira Iruñeko ingurabidean, Taxoare eta Badostain arteko zatian, eta ibilgailuen zirkulazioan eragina izango du bi asteko denboraldian. Jarduera ezberdinak medio, trafikoa norabide bakoitzeko errei batera erregulatuko da; ondorioz, ordezko ibilbideak egitea gomendatzen da, bereziki puntako orduetan.

Herri Lanen Kontserbazio Zerbitzuak lanetarako hasiera batean aurreikusitako egutegia eta ordutegia betetzeko, baldintza meteorologikoak hartuko dira kontuan. Lanak eguraldia dela-eta behar bezala egin ezin badira, eten, eta, ondorioz, atzeratu egingo dira.

Obrek ibilgailuen zirkulazioan eragina izango dute Iruñeko ingurabideko 1+200 (Taxoare) eta 4+600 (Badostain) puntu kilometrikoetan. Zehazki, galtzada bakoitzeko errei bakarra jarriko da. Lanaldi bakoitzean bi erreietan txandaka egingo da lan (eskuina eta ezkerra) norabide bakoitzeko. Eskuineko erreia egitean, horren barneko irteerak itxi egingo dira trafikoarentzat, eta norabidez aldatzeko hurrengo lotura edo elkargunea erabiliko da.

Lanak 10 zatitan egingo dira, eta, batez ere, bide-zorua indartuko da, zahartuta eta ebakiekin aurkitzeagatik. 5 zentimetroko lodierako materialaren geruza berria emateaz gain, bideko markak, ikurrak eta zebra-bideak berriz margotuko dira.

Besteak beste, lan hauek aurreikusi dira: galtzadan zehar bitumosa nahasketako 8.900 tona hedatzea, eta alboko eta erdiko marken 19.000 metro lineal, zebra-bideen 200 metro karratu eta zoladurako gezien eta ikurren 150 metro karratu berriz margotzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Calendarioafectaciones.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa