(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NOGeko Idoya Zazpe neurokirurgialariak Amerikako Neurokirurgiako Elkartearen nazioarteko saria lortu du ostirala, 2018.eko azaroak 2


Sariaren bidez, emakumeek espezialitate horretan egiten duen lana saritu da


Zazpe Amerikako Neurokirurgiako Elkartearen urteko biltzarrean. ( irudia handitu )

Idoya Zazpe doktoreak, NOGeko Neurokirurgia Zerbitzuko buruak, Greg Wilkins-Barrick Chair Visiting International Surgeon Award saria jaso du Amerikako Neurokirurgiako Elkartearen (CNS) urteko biltzarrean zehar, duela gutxi, Houstonen. Saria urtero ematen dio Amerikako Neurokirurgiako Elkarteko atal femeninoak nazioartean ospea duen neurokirurgialariari, emakumeek espezialitate horretan egiten duten lana saritzeagatik; horretarako, epaimahaiak kontuan izaten du hautagaien curriculuma eta ibilbide profesionala eta pertsonala.

Idoya Zazpe (Iruña, 1974) neurokirurgialariak Medikuntza-ikasketak egin zituen 1992 eta 1998 urte artean, eta garuneko tumoreen genetikari buruzko doktorego-tesia 2004an defendatu zuen Nafarroako Unibertsitatean. Neurokirurgiako egoitza NOGen egin zuen (1999-2004), eta, geroztik, bertan egiten du lan mediku ondoko eta egoiliarren tutore gisa, eta 2016az geroztik zerbitzu-burua ere bada. Nazioarteko erreferentziako zentro ezberdinetan trebatu da; hala nola, Parisko Lariboisiere ospitalea, Pittsburgh-eko Unibertsitateko Mediko Zentroa (UMPC) eta Miamiko Jackson Memorial Hospital.

Zazpe Neurokirurgiako Sozietateen Europako Elkarteko (EANS) eta Neurokirurgiako Espainiako Sozietateko (SENEC) kidea da, eta azken horretan Neuroonkologiako eta Neurokirurgia pediatrikoko lan-taldeetan hartzen du parte, eta Neurokirurgiako Espainiako Aldizkariko koeditorea ere bada.

Horrez gain, Zazpe doktoreak garuneko tumoreen kirurgiarako eta kirurgia endoskopiko eta zauri txikiko kirurgiarako lehentasunezko dedikazioa du; hau da, garezurreko gune konplexuetara modu seguruan iristeko aukera ematen duena, larruazalean ebaki txikiagoak eginda eta ospitaleratuta denbora gutxiagoan egonda.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa