(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako haran ezberdinetara bisitak eta izokinen eta basafaunaren zaintza ezagutzeko jarduerak Ingurumenaren agendan ostirala, 2018.eko azaroak 2


Horrez gain, Iratiko basoan barrena ibilbideak edo Pitillasko Aintzirara txangoak antolatu dira


Ingurumenak jarduera ezberdinak antolatu ditu Nafarroako haran ezberdinak ez ezik, izokinak zaintzeko prozesua edo basafaunaren berreskuratze-lanak ere ezagutzeko, azarorako prestatutako agendan.

Azaroko larunbat guztietan Erronkariko Naturaren Interpretazio Zentrorako bisita gidatuak egingo dira. Bisitak 11:00etan, 13:00ean eta 17:00etan hasiko dira zentrotik bertatik.

Azaroaren 3an, larunbatean, “Faunaren aztarnen atzetik” bisita egingo da Artikomendian, Belabarzeko ibarrean. 10:00etan abiatuko dira Otsindunduako zubiko parkingetik.

Azaroaren 4an eta 11n (igandeak), Pitillasko Aintzirara eta Hegazkien Behatokira bisita gidatuak egingo dira; 12:00etan abiatuko dira Behatokitik.

Azaroaren 7an, asteazkenean, berriz, nahi dutenek Iratiko Basora joateko aukera izango dute, ‘Nafarroako ezinbesteko 30 bidexkatariko’ bat egiteko. Hain zuzen ere, Errekaidorra bidea da, eta, bertan, Iratiko basoaren ezaugarriak ezagutzeaz gain, Kuboaren ur-jauzia bisitatu ahal izango da, basoak izan dituen erabilera tradizional ezberdinak ezagutzearekin batera. Ibilbidea 10 km ingurukoa da, eta 3 bat ordutan egin daiteke. Parte hartzeko izena eman behar da.

Oronoz Mugairiko arrain-haztegirako bisitak egingo dira azaroaren 10ean eta 17an; era horretan, Nafarroako ibaietan arrain-hazkuntzaren fauna kontserbatzeko lanen berri emango da, zehazki, izokinak zaintzeko prozesua azalduko da. Jarduera goizez egingo da, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Azaroaren 24an, larunbatean, haurrentzako jolasak, dinamikak eta aisialdi libreko jarduerak antolatu ditu Ingurumenak, haurrak ingurune naturalera gerturatzeko asmoarekin. Jarduera Erronkariko Zentroan burutuko da, 17:30etik 19:00etara.

Azaroaren 25ean, igandean, interesatu guztiek basafaunaren Nafarroako ospitalea ezagutu ahal izango dute, Basafaunaren Ilundaingo Berreskuratze Zentroan egiten duten lana ikusiaz. Hitzordua  11:30ean izango da, eta parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea.

Gainera, hilabete osoan zehar, “Natura koloretan” erakusketa bisitatu ahal izango da Arroilen Interpretazio Zentroan. Naturaren Argazkilarien Madrilgo Elkartearen (FONAMAD) erakusketan, bat-bateko 30 argazkiren bidez, naturako koloretako espektro osoan zehar ibilbide bat proposatzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa