(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak toki entitateei zuzendutako merkataritzari buruzko prestakuntza jardunaldiak antolatu ditu ostirala, 2018.eko azaroak 2


Azaroaren 8tik 22ra bitartean izanen dira Bertiz, Tafalla, Tutera, Iruñea eta Lizarran  


Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiak merkataritzaren inguruko prestakuntza saioak antolatu ditu toki administrazioentzako, merkataritzaren plangintza eta dinamizaziorako tresnak ezagutzera emateko helburuz. Jardunaldiak azaroaren 8tik 22ra izango dira Bertizen (hilaren 8an), Tafallan (azaroak 15), Tuteran (azaroak 20), Iruñean (hilak 22) eta Lizarran (azaroaren 27an).

Goizeko ordutegiz egingo diren jardunaldiak Nafarroako toki entitateetako langileei eta tokiko garapenrako eragileei daude zuzenduak, nahiz eta interesa duten dendetako arduradunek zein elkarteek ere parte hartu dezaketen. Saioen helburua merkataritzako arautegia eta Toki Administrazioek arlo horretan dituzten eskumen nagusiak ezagutzera ematea da. Ekintza hau, Nafarroako Txikizkako Merkataritza Bultzatzeko 2018-2019 planaren baitan kokatzen da eta merkaritza sektoreari eragiten dioten erabakiak hartzean parte hartzen duten eragile guztien arteko koordinazioa eta ahaleginak batzea du helburu, modu horretara ohiko merkataritzaren lehiakortasuna bulkatu, ekintzailetzari haize eman eta dagoen enpresa-ehuna sendotuz.

Jardunaldiei Nafarroako Gobernuko Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiko Margari Cuelik emango die hasiera eta ondoren arlo ezberdinetako hainbat adituk txikizkazko merktaritzan eragina duten udal eskumenak zein establezimentuak irekitzeko tramiteei buruz azalpenak emango dituzte. Gainera, Merkataritzako Erakarpen eta Antolamendu Planaren Ereduaren eta Turismo Eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren sustapen eta jarduketa ildoak aurkeztuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa