(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko azaroak 5


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: kontzertuak, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak


Ostiralean Uharten eskainiko den "Pasaia bitartean" dokumentalaren kartela. ( irudia handitu )

Astero bezala, Nafarroako Filmotekak zinema eskaintza hirukoitza dakar arratsaldeko zortzietan: asteazkenean “Oliver Twist”, ostegunean “Pan y rosas” eta ostiralean “El atleta”. Era berean, Huarte Zentroak proiekzio bat antolatu du ostiral honetan, “Pasaia bitartean” dokumentala.

Musikari dagokionez, Baluarte Jauregiak bi musika eskaintza dakartza aste honetan. Lehena, asteazkenean, Asier Polo txelo-jolearen eskutik, “Las suites de Bach”. Bigarrena, ostegun eta ostiralean, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren doinuen kontua izango. Kontzertu honetan Fernando Remacharen lana omenduko dute. Nafarroako Liburutegiak ere bai, sortzaile nabarmen honen zeregina goraipatuko du “Don Fernando. In memoriam Fernando Remacha” diskoaren aurkezpenarekin.

Ikastaroen eta hitzaldien alorrean, Nafarroako Liburutegiak egitarau anitza prestatu du lau mintzaldirekin: astelehenean, eta “Orain pentsatu, mundua pentsatu” zikloraen barruan, Félix Duque-k, “Hegel, geratzen dena” hitzaldia aurkeztuko du; asteazkenean literatura unibertsalaren zortzimilakoak gogoratzeko momentua izango da Isaac Bashevis Singer-en “Sombras sobre el Hudson” eleberriaren eskutik; ostegunean berriz, “Emakumezkoen begiradak” zikloaren barruan “Literatura, erbesteraldia, transexualitatea” mintzaldia eskainiko da; eta bukatzeko, ostiralean Ana Caro idazlearen bizitza gogoratuko da honako batzarrarekin, “Ana Caro: emakumea eta idazlea izatea Urrezko mendean”. Halaber, asteazkenero legez, haurrentzako “Ongi etorri ipuinetara” ikastaroa ospatuko da arratsaldez.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak bi konferentzia antolatu ditu asteazkenean ere bai: goizean Think Tank laborategiaren bostgarren saioa ospatuko da “Kulturari aplikatutako teknologia berriak” hausnartzeko. Arratsaldean, gaia neurozientzia izango da honako batzarrarekin, “Neurozientzia eta musika: musikaren eragina gure burmuinean”. Bukatzeko, Barañaingo Liburutegiak “Berako gertaerak 1924an” ekarriko ditu gogora hitzaldi baten bitartez.

Erakusketen alorrean, Nafarroako Liburutegiak Pablo Antoñana eta María del Villar Berruezo artista nafarrak omentzen ditu bi erakusketa berrietan. Nafarroako Museoko Kaperan beste sortzaile nafar baten lana egongo da ikusgai, Dora Salazar. Halaber, honako erakusketak zabalik diraute: "Macla, mamua, bismuto, vicario" Oteiza Museoan eta “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian.

Bere aldetik, Huarte Zentroak eskaintza hauek ditu zabalik: “Sol y Sombra” proposamena, “Sorginak” egoitza artistikoa eta “Work in Process” erakusketa. Gainera, 948 Merkatuko tailer bat eskainiko du, “Betebehar legalak, fiskalak eta zergei dagozkionak”.

Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean).

Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa