(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordeak kooperatiba bihurtu ondoren fakturazioa bikoiztu duen Salcedo Mueble enpresa bisitatu du astelehena, 2018.eko azaroak 5


Nazioartekotzea, teknologia arloko inbertsioa, ingurunearekiko konpromisoa eta pertsonen inplikazioa dira Vianan finkatutako enpresa honen birmoldaketaren arrakastaren gakoetako batzuk


Ayerdi

Ayerdi lehendakariordea, Politika Ekonomiko, Enpresa eta Lan zuzendari orokorra Izaskun Goñi, enpresako eta ANEL elkarteko kideekin. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik ekonomia sozialaren eredutzat jotzen den Salcedo Mueble kooperatibaren instalazioak bisitatu ditu astelehen honetan Vianan. Duela bost urte egindako sozietate-birmoldaketaren ondoren, enpresak fakturazioa bikoiztu du nazioartekotzearen aldeko apustu irmoari, inbertsio teknologikoari eta enpresaren gizarte-erantzukizunaren gauzatzeari esker.

2010an ixteko zorian zegoen enpresa hau kooperatiba bihurtu zen 2012an eta, egun, 7 milioitik gorako urteko fakturazioa du, kopuru horren % 20 esportazioei lotuta. Vianako Salcedo Mueble enpresak 1,3 milioi euroko inbertsio-ahalegina egin du teknologia esparruan, eta honi esker, ekoizpena dibertsifikatu eta bezeroen beharren arabera pertsonalizatu ahal izan du. Kudeaketaren gardentasuna eta gizarte eta ingurumen erantzukizuna dira enpresaren arrakastaren beste gako batzuk.

Egun 70 langile ditu, eta horietatik 57 kooperatibako bazkideak dira. Hazkundean jarraitzeko aurreikuspenekin, 2019an beste 4 langile kontratatzeko asmoa du.

Kooperatibaren arduradunek datu horiek guztiak eman dizkiote Ayerdi lehendakariordeari, baita prozesuak automatizatzeko egindako teknologia arloko inbertsioen berri ere, baina betiere eskuzko akaberaren balio erantsiari eutsiz. Konpainiak aktibotzat jo du pertsonen inplikazioa kudeaketatik bukaturiko produktura eta ondoko muntaketa-lanetara ere hedatzea.

Salcedo Mueble enpresak produktuaren ingeniaritzaren garrantzia nabarmendu du espezializazio handiko produktuak eskaini ahal izateko, eta horri esker, instalazioetarako, hoteletarako nahiz egoitzetarako enkarguzko altzariak fabrikatzeko aukera izan du. Jarduera-ildo berritzaile honek fakturazioaren % 10a suposatzen du dagoeneko.

Nazioartekotzea eta iraunkortasuna

Esportazioko merkatu nagusiak, Frantziarekin batera, honako hauek dira: Belgika, Herbehereak, Portugal, Grezia, Aljeria, Malta eta Andorra. Enpresak Paris eta Koloniakoak bezalako nazioarteko azoketan parte hartu ohi du eta erakusketa-eremua abiarazi du Mexikon Nafarroako beste enpresa batzuekin batera.

Lantegia etengabeko ingurumen hobekuntzan murgilduta dago. Jarduerak zero emisio eragiten du, lehengaia ziurtatutako hornitzaile europarrek banatzen diote, zuraren % 48 birziklatua da eta gainerako % 52 iraunkortasun bermea duena. Egun, berokuntza sistema osoa aldatzen ari da, eta aurrerantzean, fabrikazio-prozesuan sortutako biomasa berrerabiliko duen sistema berri bat ezarriko du, kooperatibako Zuzendaritza Kontseiluaren proposamenez.


Visita a la nave de producción.

Ekoizpen atalera bisita. ( irudia handitu )

Kooperatibak gizarte erantzukizunaren garapena, hornitzaile iraunkor eta hurbilen erabilera, kudeaketaren gardentasuna eta zuzentasunezko eta parte-hartze bidezko gizarte-eredua balioztatzen dituen Garapen Ekonomikoko Departamentuak emandako InnovaRSE zigilua du. Horren harira, enpresak lankidetzan jardun ohi du Xilema fundazioarekin eta Vianako Udalarekin, bazterkeria arriskuan dauden pertsonen etxeetarako altzariak hornitzeko.

Egun, enpresak langile berriak behar ditu konpainia finkatu eta merkatu berrietara irekitzearen aldeko estrategiaren eraginez. Horretarako, berariazko formakuntza duten profesionalak behar ditu, eta horren kariaz, prestakuntza enpresan bertan ematea erabaki du, Nafarroako Gobernuaren laguntzaz.

Birmoldaketa arrakastatsua

Salcedo zurezko aulki kurbatuen fabrikazioan espezializatutako familia enpresa gisa sortu zen 1924an. 1969an Vianan finkatu zen plantilla osoarekin, eskualdeko garapenaren eragile bihurtu zelarik.

2010an, enpresari eusten zion Espainiako merkatuan izandako krisi ekonomiko sakonaren ondorioz, jabeek jarduna etetea erabaki zuten, eta urte bereko abenduan hartzekodunen konkurtsoa aurkeztu zuten.

Nafarroako Ekonomia Sozialeko enpresak biltzen dituen ANEL elkarteak eta Coingest kontsultoretzak landutako bideragarritasun-planaren ondoren, kooperatiba sortzeko aukera planteatu zen, enpresaren tamaina egokituz eta nazioartekotzera irekiz, inbertsioak eta ekoizpenaren hobekuntzak tarteko.

Honela, 2012an, sozietate kooperatiboa bilakatu zen, 49 bazkidez eta beste 3 langilez osatutako plantillarekin.

Eraldaketa horretarako, langile bazkideek 1,15 milioi euroko ekarpena egin zuten langabezia kapitalizatuz, Nafarroako Gobernuak eta Oinarriren Zuzkidura Teknikoen Funtsak bermatutako 1,54 milioi euroko guztizko balioa duten maileguekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa