(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Langabeziak gora egin du urrian Nafarroan, 63 langabe gehiago baitaude, baina urte batean 2.141 pertsonatan murriztu da astelehena, 2018.eko azaroak 5


Gizarte Segurantzarako afiliazioak 2.556 gehitu dira urrian eta 8.319, urte batean


Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NL-NEZ) Agentzietan 33.178 pertsona zeuden erregistratuta urriaren amaieran.

Datu horiei erreparatuta, langabeziaren gorakada apur bat gertatu da hilabetean, %0,19koa; hau da, 63 pertsona langabe gehiago. Baina, urteko datuak kontuan hartzen baditugu, langabezia %6,1 murriztu da, eta, beraz, 2.141 langabe gutxiago daude urte batean.

Erregistratutako langabeziari dagokionean, adierazi behar da 2016an izan ezik (langabezia jaitsi egin baitzen) urria kontrako hilabetea izan ohi dela, normalean langabeziak gora egiten duelako. Horrela, irailetik hurrengo urtearen hasierara bitarteko denboraldia kontrakoa izan da, langabeziak gora egiteagatik. Hori gertatzen da bai goraldietan, bai beheraldietan. Kasu honetan, datuek erakusten duten moduan, ez da apurtu urte-sasoiko gertaera hori, baina igoera txikia izan da.

Beraz, funtsezkoa da, urte-sasoien etengabeko eragin hori kontuan hartuta, langabeziaren hazkunde-denboraldian, igoera horiek, ahal den neurrian, txikiagoak izatea, langabeziaren beheraldian, jaitsierak handiagoak diren bitartean, eta, horrela, langabeziaren maila larritasun txikiagokoa da.

Ildo horretan, langabeziaren igoera guztiak, ezbairik gabe, negatiboak izan arren, datuak ez dira modu isolatuan aintzat hartu behar, baizik eta kontuan izanik denbora-ikuspegi handiago batean izandako bilakaera edo joera nahiz testuingurua bera, oso ezberdina izanik krisi-etaparekin alderatuta. Modu horretan, kontratuen kopuruak nahiz afiliazioak, hots, enpleguaren sorrerak, goraka jarraitzen du.

Hori horrela, nahiz eta langabeziak hilean hazkunde negatiboa izan, 2008. urteko amaiera aldera joan behar da, erregistratutako antzeko langabezia-kopuruak aurkitzeko.

Halaber, ez da ahaztu behar langabeziaren mailarik handiena Nafarroan 2013ko otsailean gertatu zela, 56.524 langaberekin. Geroztik, langabezia %41,3 murriztu da; hots, erregistratutako 23.346 pertsona langabe gutxiago.

Bestalde, Estatuan langabeziak gehiago egin du gora, %1,63 hilabetean, urtean %6,12 jaitsi den bitartean. Komunitate Autonomoei erreparatuta, Nafarroa hilabete batean langabezia gutxien gehitu deneko komunitatea da, eta Valentziaren, Madrilen eta Euskadiren atzetik kokatu da, horietan ere jaitsiera txikiak gertatu dira-eta.

Beste elementu garrantzitsu bat da, horrek guztiak dakarrenarengatik, langabezia babesteko Estatu-sistemaren estaldura-mailari dagokiona. Aurkeztutako azken datuen arabera, Estatuko sistemak muga eta hutsune nabariak ditu. Horrez gain, estaldura-mailak beherazko joera erakutsi du, bigarren hilabete jarraian murriztu baita. Modu horretan, langabeziagatiko estaldura-tasa, irailean, %47,87koa da, azken datuaren arabera; alegia, abuztukoa baino lau puntu gutxiago baina duela urtebetekoa baino 1,1 puntu gehiago. Estatuan, berriz, estaldura-tasa %56,6koa da; hots, Nafarroakoa baino 8,7 puntu gehiago.

Beraz, datu horiek kontuan hartuta, langabeen erdiak baino gehiagok ez du sistema horretan estaldurarik, %56,6ak, hain zuzen ere. Era horretan, langabe guztiak kontuan hartzen baditugu, Nafarroan estaldurarik ez duten 18.742 langabe daude. Horregatik da hain garrantzitsua Errenta Bermatua gisako babesteko erreminta propioak izatea, amortiguazio bezala erabiltzeko, Estatuko sistemaren eskasiaren aurrean.

Bestalde, kontuan izan  behar da, baita ere, estaldura duten langabe guztietatik %61ak ordaindutakoaren araberako prestazioa duela, baina %33,8ak subsidioa duela, %5,1ak Txertatzeko Errenta Aktiboa (TEA) eta %0,1ek Enplegua Aktibatzeko Programan (EAP) izena ematen duela, horrek guztiak dakarrenarekin.

Ildo horretan, adierazgarria da urriko langabeen %27 inguruk Bermatutako Errenta jaso duela. Gutxi gorabehera 9.000 pertsona dira horiek. Horien artean, hamarretatik ia bederatzik ez du Estatuko sistemaren langabezia-estaldurarik; alegia, ez dute langabeziagatiko prestazio edota subsidiorik ere.

Gizarte Segurantzako afiliazioa eta kontratazioa

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, datuen arabera, igoera gertatu da berriro hilabetean. Nafarroan, Gizarte Segurantzan afiliatuta dauden pertsonen batez besteko kopurua 283.896koa izan da urrian; hortaz, aurreko hilean baino 2.556 gehiago eta iaz baino 8.319 gehiago. Aldaketa horiek %0,91ko igoerak ekarri dituzte hilabete batean, eta %3,02ko hazkundea urtean. Azken finean, datuek erakusten dute enplegua sortzen jarraitzen dela. Gainera, Estatukoarekin alderatuta, hileko igoera handiagoa izan da, Estatuan %0,69koa izan baita, eta urteko datuei erreparatuta, berriz, enpleguaren sorrera antzekoa izan da (%3,05). Halaber, kontuan izan behar da, enplegua sortzeko testuinguru horretan, Nafarroan langabeziaren eragina nabarmen txikiagoa izan dela, %9,65eko langabezia-tasa %14,55ekoaren aurrean.

Komeni da aipatzea afiliazio-kotarik txikiena 2014ko urtarrilean gertatu zela: 243.505 afiliazio. Beraz, urriko azken datua kontuan hartzen badugu, 40.391 afiliazio gehiago egon dira; %16,6ko igoera, beraz. 2008ko hasierara joan behar dugu antzeko enplegu-maila ikusteko, Gizarte Segurantzako afiliazioaren bidez neurtuta.

Kontratazioari dagokionez, urriko datuek positiboak izaten jarraitzen dute. Foru Komunitatean lantokia duten 37.606 kontratu erregistratu dira Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuan, urrian; ondorioz, aurreko hilabetearekin alderatuta, 292 kontratu gehiago (%0,8). Gainera, 2017ko hilabete berarekin alderatuta, kontratazioa %21,8 hazi da; hau da, 6.720 kontratu  gehiago. Horrekin guztiarekin, pilatutako datuei erreparatuta (urt-urr), kontratazioa %5,3 igo da iazko denboraldi bera kontuan hartuta.

Kontratazio-moten bilakaerari dagokionean, urrian behera egin dute kontratu mugagabeek (-%5,1), aldi baterako kontratuak %1,3 gehitu diren bitartean.

Bestalde, iazko hilabete berarekin alderatuta, kontratu mugagabeen kopuruak gora egin du urtean, %14,1, eta aldi baterako kontratuak ere %22,4 gehitu dira.

Aldaketa horiek direla-eta, kontratazio mugagabearen pisua urrian egindako kontratazioaren %6,9koa izan da.

Baina, pilatutako datuei (urt-urr) erreparatuta, positibotzat jo behar da kontratazio mugagabeak izandako igoera handiagoa, aldi baterakoak baino askoz gehiago izan baitira. Era horretan, kontratu mugagabeak urte batean %20,7 gehitu dira eta aldi baterako kontratuak, berriz, %4,4.

Horrez gain, aldi baterako kontratuen datuen arabera, aldi baterako kontratazioaren iraupena hobetu egin da. Urteko aldaketaren arabera, sei hilabetetik gorako aldi baterako kontratu kopurua %10,4 gehitu da urte honetan; aldiz, astebete baino gutxiagoko kontratuak %1,9 gehitu dira. Nahiz eta datua positiboa izan, esan behar da astebete baino gutxiagoko aldi baterako kontratuak urte honetako kontratazio osoaren %38ra iritsi direla. 2017ko denboraldi berean (urt-urr), kontratu guztien %39,3ra iritsi ziren.

Langabeziaren datuen banakapena

Enplegu-agentzien arabera, beste behin ere aldaketa desberdina izan da, hileko nahiz urteko datuei dagokienean.

Hauek izan dira langabeziak hilean behera egin duen agentziak: Doneztebe (-%0,8), Altsasu (%-1,7), Errotxapea-Iruña (-%1,6), Zabalgunea-Iruña (-%0,7) eta Yamaguchi-Iruña (-%0,6).

Aldiz, langabeziak hilean gora egin du Tuterako agentzian, % 1,9, Lizarran, %2,2, Agoitzen, %3,3, Tafallan, %3,6 eta Lodosan, %7,4.

Aurreko hilabetearekin alderatuta, langabezia gehien gehitu den agentzien kasuan, hots, Tafallakoan eta Lodosakoan, langabezia lehen sektorean gehitu da: Lodosan %20,8 eta Tafallan %17,9. Kontuan izan behar da nekazaritza-sektoreak bi agentzia horien langabezia osoan duen pisua %21ekoa eta %11koa dela, hurrenez hurren; Tuterako agentzian, berriz, %14,5ekoa da. Azken kasu horretan, sektoreak hilabetean izan duen langabeziaren igoera txikiagoa izan da; %5,2, hain zuzen ere.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra izan du; alegia, langabeziak behera egin du agentzia guztietan, baina modu desberdinean gertatu da.

Hauek izan dira urteko jaitsierak: Doneztebeko agentzian, -%14,4, Agoitzekoan, -%14,3, Yamaguchikoan (Iruña), -%8,6), Tafallakoan, -%6,8, Altsasukoan, -%6,8, Errotxapeakoan (Iruña), -%6,7), Lizarrakoan, -%6,3, Zabalgunekoan (Iruña), -%4,2, Lodosakoan, -%4) eta Tuterakoan, -%4.

Sexuaren arabera, 19.599 emakume langabe egon dira, 179 gutxiago hilabete batean (-%0,91) eta 13.579 gizon langabe, %1,86 gehiago (242 langabe gehiago aurreko hilabetean baino). Beraz, langabeziaren hileko igoera gizonezko langabe kopuruaren igoerarengatik gertatu da.

Hala ere, adierazi behar da langabeziaren banaketak desoreka izaten jarraitzen duela. Langabeziaren kopuru osoarekin alderatuta, emakume langabeak egun %59,1 dira, eta 2009an %49 ziren; hots, hamar puntu baino gehixeago. Modu horretan, gizon langabeen kopuruak behera egin du urtean, %7,1,  baina emakumeen jaitsiera txikiagoa izan da, %5,3.

Adin-taldeen arabera, langabeziak jaitsiera nabarmena izan du lehen adin-tartean, hau da, 25 urtetik beherakoen artean. Jaitsiera %3,2koa izan da (106 langabe gutxiago).

Gainerako tarteei dagokienez, intentsitate ezberdineko igoerak gertatu dira. 25 eta 34 urte arteko langabeen kopuruak %0,61 egin du gora irailarekin alderatuta (38 gehiago); 35 eta 44 urte arteko langabeen kopurua %0,36 igo da (29 gehiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko pertsonen langabezia hilabete batean %1,2 igo da (90 gehiago). Azkenik, 55 urtetik gorakoen artean, %015 bakarrik igo da (12 pertsona gehiago).

Horrela, 25 urtetik beherako gazteen artean 3.215 langabe daude (langabe guztien % 9,7), 25 eta 34 urte artean %19 langabeak dira (6.306), 35 eta 44 urte artean % 24,2 (8.021), eta 45 eta 54 urte artean %23,7 (7.858 pertsona). Azkenik, 55 urte edo hortik gorakoen artean, %23,4 langabeak dira, 7.778 pertsona.

Urteko aldaketari dagokionez, langabeziak jaitsiera orokorra eta homogeneoagoa izan du; hala ere, jaitsiera horiek desberdinak izan dira. Gazte langabeen kopuruak (25 urtetik beherakoak) %6,9 egin du behera (239 gutxiago), 25 eta 34 urte artekoen artean %4,2 jaitsi da (276 gutxiago), 35 eta 44 urte arteko langabeen urteko jaitsiera %6,8koa izan da (587 gutxiago). Bestalde, 45 eta 54 urte arteko langabe kopuruak %5,9 egin du behera urtebetean (494 gutxiago), eta 55 urtetik gorakoen artean %6,5 jaitsi da (545 gutxiago).

Ikasketa-mailaren arabera, hamar langabetatik zazpik Bigarren Hezkuntzako lehen etapatik gorako prestakuntzarik ez izaten jarraitzen dute, eta langabe guztien %70,4ra iristen dira (23.354 pertsona). Bestalde, unibertsitateko prestakuntza duten pertsonen langabezia %10,1ekoa da (3.353 pertsona). Aztertutako datuen arabera, goi-mailako ikasketak dituzten pertsonen artean langabezia gehiago murrizten ari da. Urte batean, unibertsitate-ikasketak dituzten langabeen kopurua %8 murriztu da, baina bigarren hezkuntzako lehen etapara bitarteko ikasketak dituzten pertsonen kasuan, %6,1 murriztu da. Unibertsitateko ikasketak dituzten langabeei dagokienez, adierazgarria da hamarretatik zazpik emakumeak izaten jarraitzen dutela (%70,7).

Bestalde, nazionalitatearen arabera, urriko langabeen %19,3ak atzerriko nazionalitatea du; hots, 6.393 pertsona dira. Hilabeteko eta urteko aldaketei dagokienean, atzerriko biztanleen langabezia %2,8 gehitu da irailetik hona, Espainiako nazionalitatea duten pertsonen langabezia hilabetean %0,4 murriztu den bitartean. Urteko datuei erreparatuta, atzerriko biztanleriaren langabezia ere jaitsi egin da, gutxiago bada ere (%2,3), eta Espainiako nazionalitatea duten pertsonena, berriz, %6,9 jaitsi da.

Era berean, kontuan izaten jarraitu behar da krisiak areagotutako arazo larrienetariko bat, horrek dituen ondorio guztiekin; alegia, iraupen luzeko langabezia (urtebete edo gehiago etengabeko langabezia-egoeran). Urriko datuak kontuan hartuta, langabe bezala erregistratutako pertsona-kopuru osotik %36,7 iraupen luzeko langabeak dira. Hain zuzen ere, 12.178 pertsona dira, eta horietatik %64,6 45 urtetik gorakoak dira (7.867) eta %39,3 55 urtetik gorakoak (4.787 pertsona). Halaber, esan behar da urtebetetik gora etengabe langabezian dauden pertsonen %65,9a emakumeak direla. Beraz, bi aldagaiak (sexua eta adina) nahastuta, iraupen luzeko langabezia osoaren laurdena (%25) 54 urtetik gorako emakumeak dira.

Nahiz eta kontuan hartu beharreko portzentaje handia izan, egia da, baita ere, iraupen luzeko langabeziaren pisuak behera egin duela; %43ra iritsi zen 2015eko udaberrian, hots, 6,3 puntu egungo proportzioaren gainetik. Halaber, positiboa da hilabetean nahiz urtean, iraupen luzeko langabeziaren jaitsiera handiena gertatu dela, hilabeteko %1,7 kopuru osoaren %0,2ko aipatu igoeraren aurrean. Urteko datuei dagokienez, berriz, %9,8 jaitsi da, langabezia osoa aipatu %6,1 jaitsi den bitartean.

Azkenik, sektore ekonomikoka, langabeziak gora egin du aurreko hilabetetik hona, lehen sektorean, industrian eta apur bat zerbitzuen sektorean, eraikuntzan jaitsi den bitartean. Beraz, irailarekin alderatuta, lehen sektorean langabezia %7,4 gehitu da (134 langabe gehiago). Industrian, igoera %2,8koa izan da (129 pertsona gehiago); aldiz, zerbitzuen sektorean %0,1 igo da (17 langabe gehiago, sektore horretakoak). Eraikuntzari dagokionez, hilabetean behera egin du langabeziak, %1,8 (30 langabe gutxiago).

Urteko datuei erreparatuta, positiboa da langabezia sektore guztietan murriztu izatea, baina bereziki aipatzekoa da eraikuntzan izandako urteko jaitsiera, %20,8 (433 langabe gutxiago urte batean). Gainerako sektoreetan, jaitsiera hauek gertatu dira: lehen sektorean %8,4 (179 langabe gutxiago), industrian %1,1, (52 langabe gutxiago) eta zerbitzuen sektorean urteko jaitsiera %5,7koa da (1.322 langabe gutxiago).

Orobat, adierazi zerbitzuen sektoreko langabeziak erregistratutako langabeziaren %66a hartzen duela gutxi gorabehera, industriakoak %13,2a, eraikuntzakoak %5,9a eta lehen sektoreak %6a. Aurreko enplegurik gabeko pertsonen langabeziari dagokionean, urte batean jaitsi egin da baita ere, %8,2 (259 pertsona gutxiago); talde horrek langabezia osoaren %8,9a ordezkatzen du.

Azpisektore ekonomikoen araberako langabeziaren bilakaeraren azterketatik nabarmendu behar da urrian lehen mailako sektorea eta elikaduraren industriako adarrak izan direla hileko ohiko igoeraren eragile nagusiak, eta horiek urtaro-osagaiaren eragin argia dute, langabeziaren sorreran eragiten dutelako; halaber, hilabete horretan, ohi denez, enpleguarekin loturiko jarduerak izenekoetan gora egin du langabeziak, tartean aldi baterako laneko enpresen jarduerak nagusi.

Modu horretan, langabeziaren hilabeteko igoeraren foku nagusiak enpleguarekin lotutako jarduerak,  (167 pertsona langabe gehiago), elikaduraren industria (150 gehiago) eta lehen sektorea (135 gehiago) izan dira. Igoera horiek aurreko enplegurik gabeko kategoriaren langabeziaren jaitsierarekin (187 langabe gutxiago hilabete batean), hezkuntza-adarrenarekin (151 gutxiago) eta neurri txikiago batean motordun ibilgailuen fabrikazioenarekin  (58 gutxiago) eta txikizkako merkataritzarenarekin (45 gutxiago) konpentsatu dira.

Langabeziaren urteko aldaketari dagokionean, jarduera-adar gehienetan langabeziak behera egin du. Edonola ere, ondorengoak aipatu behar dira:

Txikizkako merkataritza (279 langabe gutxiago urte batean), aurreko enplegurik gabeko langabeak  (259 gutxiago), Administrazio Publikoa (249 gutxiago), janari eta edari zerbitzuak (230 gutxiago), eraikuntza espezializatuko jarduerak (206 gutxiago), eraikinen eraikuntza (189 gutxiago) eta Nekazaritza, abeltzaintza eta horiekin zerikusia duten zerbitzuak (155 gutxiago).

Horren aldean, langabeziak gora egin duen jardueren artean, hauek nabarmentzen dira: enpleguarekin loturiko jarduerak (188 langabe gehiago urte batean), motordun ibilgailuen, atoien eta erdi-atoien fabrikazioa (109 gehiago) eta materialaren eta ekipo elektrikoaren  fabrikazioa (105 gehiago).

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones del vicepresidente Laparra sobre los datos del paro de octubre
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa