(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Politika publikoetan berdintasuna aplikatzeko eta emakumeen erabateko parte-hartzea lortzeko bi proiektu estrategiko aurkeztu dira astelehena, 2018.eko azaroak 5


Emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko Estrategia eta administrazioko langileentzako Formakuntza Ibilbidea dira aipaturiko proiektuak


Mertxe Leranoz y Ana Ollo.

Mertxe Leranoz eta Ana Ollo. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bitartez, emakumeek Nafarroako politika publikoetan duten parte-hartze sozial eta politikoa bultzatzeko Estrategia aurkeztu du gaur. Egungo testuinguruan Nafarroako emakumeen parte-hartze sozial eta politikoa eragozten duten barrerak gainditzea da agiri honen helburu nagusia, emakumeek esparru publikoetan eta erabakiak hartzeko esparruetan duten parte-hartzea handitzeaz gain.

Estrategia prentsaurrekoan aurkeztu du gaur Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta NABIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek, eta helburu eta neurri zehatzak dituzten bi ardatz estrategiko ditu.

I. Ardatzean aurreikusitako lau neurrien bitartez, politika publikoaren gaineko eragina handitu nahi da parte-hartzearen laguntzaz, eta II. Ardatzari atxikitako bost neurriei esker, emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa landu nahi da berdintasuna lortzeko gako bezala, emakumeen eta gizonen arteko egungo desberdintasuna deslegitimatuko duen balio eta estereotipoen aldaketa bultzatzeaz gain.

Ollo kontseilariak adierazi duenez, “emakumeen parte-hartzea aztertzean, hainbat zailtasun eta eragozpen aurkitzen ditugu berdintasunaren oinarrizko printzipioak bete ahal izateko”. Horren karietara, parte-hartzeari buruzko Inkestako datuak azterturik, “beharrezko ikusi genuen gaur aurkeztu dugun estrategia hau lantzea, emakumeen parte-hartzea indartzeko, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluaren eragina bultzatzeko eta genero-ikuspegia duten ahalduntze-prozesuak sustatzeko”.

Estrategia 139 emakume eta gizon bat tarteko izan dituen parte-hartze bidezko prozesu baten laguntzaz landu da. Horrekin batera, elkarteei zuzendutako gaikuntza tailerrak antolatu dira Iruñean, Tuteran, Erriberrin eta Otsagabian; 4 lan-saio emakume parlamentariekin, alkateekin, Nafarroako Berdintasunerako Kontseiluarekin eta berdintasun eragileekin, eta 18 elkarrizketa giltzarrizko informatzaileekin.

Formakuntza Ibilbidea

Prentsaurrekoan, NABIko zuzendari kudeatzaile Mertxe Leranozek politika publikoetan berdintasuna aplikatzeko formakuntza ibilbidea aurkeztu du. Tresna berritzaile honen bitartez, pixkanaka-pixkanaka baina etenik gabe, Administrazioko langileak gaituz joango dira, berdintasuna zeharkako balio gisa bermatzeko asmoz.

Ibilbideak hiru maila ditu eta Foru Komunitateko Administrazioa osatzen duen pertsonal osoari zuzenduta dago, formakuntza orokorra eta sektoriala diseinatzen duen pertsonala barne hartuta.

Aurkezturiko ibilbidea oinarrizko maila, maila espezializatua eta maila sektorialaren artean banatutako hainbat ikastaroren bitartez osatuko da, betiere berdintasunari buruzko politika publikoaren arloan hartu beharreko gaitasunekin lotuta.

Lehendabiziko maila gainerako mailetara igotzeko gainditu beharreko oinarrizko maila da. Generoaren zeharkakotasuna eta emakumeen aurkako indarkeria gisako edukiak eskaintzen dituzten 10na orduko bi ikastarok osatzen dute, eta bata ala bestearen artean hautatu ahalko da lan-eremuaren arabera. Halaber, FKko emakumeen parte-hartze sozial eta politikoaren aldeko estrategiari jarraiki, oinarrizko maila honetan, emakume langile publikoak ahalduntzeko ikastaroa eskainiko da.

Bigarren mailan, kudeaketa arloko gaitasunekin eta administrazioko prozedurekin zuzen-zuzenean lotuta dauden ikasketak emango dira, eta hirugarren mailan, politika publikoetako eduki sektorialekin lotutakoak.

Horrela, berdintasunari buruzko 272 formakuntza-ordu bilduko dituzten 25 ikastaro planifikatu eta diseinatu dira (3, oinarrizkoak; 9, kudeaketa arlokoak, eta 13, sektorialak).

Jarraipena departamentuen arteko talde batek egingo du, departamentu bakoitzak bete beharreko urteko ekintzen egutegia osatuz. Horrela, departamentu bakoitzak ondorengo urtean egin beharreko formakuntza planifikatzeko aukera izango du, urtez urte pertsonala formatzearen alde hartu duen konpromisoaren harira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa