(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Datuen babesa, pribatutasuna eta zibersegurtasuna”, Garapen Ekonomikoko ostiraletako gaia astelehena, 2018.eko azaroak 5


Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Europako Araudia eta informazioaren tratamendurako segurtasun-neurriak azalduko dira


Garapen Ekonomikoko ostiral honetako (azaroak 9) jardunaldiak Datuen babesa, pribatutasuna eta zibersegurtasuna” izango du gai nagusitzat. Jardunaldian, 2016tik indarrean dagoen Datu Pertsonalak Babesteari buruzko Europako Araudia eta enpresan datu pertsonalak tratatzeko segurtasun-neurriak jorratuko dira.

Datuak Babesteari buruzko Europako Araudiak aldaketa garrantzitsua dakar datu pertsonalak eta haiek tratatzeko baimena nola lantzen dituzten baloratu behar duten enpresentzat. Garapen Ekonomikoko Sailak Enterprise Europe Networken laguntzarekin antolatu duen bileran, pribatutasunean adituek informazioaren segurtasuna hobetzeko jarraibideak eta gomendioak emango dituzte.

Izaskun Goñik Politika ekonomikoaren eta enpresarialaren zuzendari nagusiak emango dio hasiera jardunaldiari. Gero, Sergio Pérez Garcíak Enterprise Europe Network-Nafarroako Unibertsitateko kideak Datuen Babeserako Europako araudi berria jorratuko du; Lourdes Orozek Pribatua- Pribatutasun eta Informazio Segurtasuneko Euskal Elkartearen kideak hitzaldi bat emango du “Zer da DBO eta nork behar du?” izenburupean; Jon Azkaratek Pribatuko lehendakariak Nafarroako enpresa txiki eta ertainen datuen babesari buruzko araudi berriari buruz hitz egingo du; David Muñozek Teknologiaren Zuzenbide Batzordeko abokatuak eta kideak (MICAP) aro digital berrirako prestakuntza jaso duten profesionalei buruz hitz egingo du; eta Guillermo Vitasek Nafarroako Informatikako Ingeniaritza Teknikoaren Lanbide Elkargoko dekanoak informazio-segurtasuna hobetzeko gomendio praktikoak emango ditu.

Hitzordua 12:00etan da, Iruñeko Kondestablearen jauregian  .  Sarrera doakoa da eta aurretiaz izena eman behar da lotura honetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa