(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Artxiboak Izaba herriari eskaini dio azaroko mikroerakusketa asteartea, 2018.eko azaroak 6


Sarrera librea eta doakoa duen "Izaba NANen" erakusketa asteko egun guztietan irekita egonen da


Isaba

Mikroerakusketan ikusgai dagoen Izabako irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Izaba herriari buruzko agirien aukeraketa zabala prestatu du azaroko mikroerakusketarako. Sarrera librea eta doakoa duen “Izaba NANen” mikroerakusketa azaroan irekita egongo da Nafarroako Artxiboko beheko galerian. Hauexek dira bisita-ordutegiak: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara asteko egun guztietan, asteburuak eta jai-egunak barne, eta asteazkenetan, 10:00etatik 20:00etara bitartean.

Nafarroako Artxiboak Foru Komunitateko herri guztiei buruzko azterketa historikoa egiteko informazio-iturri aparta osatzen duten garai guztietako testigantza dokumentalak bildu ditu. “Nire herria NANen” zikloaren barnean, eta Nafarroako iparraldeko zein hegoaldeko muturretan finkaturiko bi herriei buruzko mikroerakusketak antolatu ondoren, oraingoan, azaroko erakusketak Nafarroako ekialderenean kokatuta dagoen Izaba herriari buruzko testigantza dokumentalak bildu ditu.

Kontuak, espedienteak, postalak eta bestelako agiri historikoak

Izabaren bilakaera historikoa muga aldeko kokapenak, Erronkariko Ibaxako herririk populatuena izateak eta abeltzaintzan eta baso baliabideetan oinarritutako ekonomiak markatu dute. Izabako abeltzaintzaren aberastasuna eta bertako nahiz Erronkari osoko bizilagunek abere-taldeak neguan Bardeara eramantez egiten zuten transhumantziaren antzinatasuna ederki islatuta daude mikroerakusketaren hasieran kokatutako XIV. mendeko agiri batean. Agiriak belaietako kontuak ditu, hau da, Erronkariko eta Zaraitzuko herritarrek Bardeako larreak erabiltzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoak. Kontuak Izabako Blasco Portanova izeneko auzokideak aurkeztu zituen Uztarrozeko beste bizilagun batekin batera, eta herrialdeka bereizten ditu Bardeara eramandako abereak, behiak ala ardiak ote ziren zehaztuz.

Erdi Aroraino ere hedatzen dira, mugarriei eta larreen erabilerari buruzko ikamikak konpontzeko, Erronkariko eta Frantziako Baretous ibarreko bizilagunen artean sortu eta Baretouskoak urtero hiru abelburu ematera behartzen dituen Hiru Behien Zerga deritzonaren sustraiak. Zerga Izabako San Martin harrian berritzen da urtero, uztailaren 13an, bertako alkatea buru duen ekitaldi baten bitartez. XVII. mendean, Erronkari, Burgi eta Bidankoze auzitan sartu ziren Izabaren aurka Baretouskoek emandako hiru behian ibarreko herrien artean bana zitzan. Prozesu hartako espedientea, Nafarroako Artxiboko lehengo zaharberritze-tailerrean konpondu eta koadernatutakoa, jendaurrean ikusgai ere izanen da.

Aro garaikidean, Izabako udal mugartean kokatutako eremuen edertasun apartak eta bertako tontorrek alpinismoa egiteko eskaintzen dituzten aukerek gero eta bisitari kopuru handiagoa erakarri zuten. Garai horretakoak dira Izabako irudi asko; hala nola, Miguel Echaguek bildutako postalak, Celestino Martínez López-Castrok Sevillako 1929ko Erakusketa Iberoamerikarreko Nafar Pabilioirako landutako argazki estereoskopikoak, Roldanek 1924an Jantzi Erregionalen Erakusketarako prestatu zituen argazkiak edota Vianako Printzea Erakundeko Espeleologia Taldeak Larrako ordokira antolatutako espedizio espeleologikoetan ateratakoak. Horiexen aukeraketa ere jarri dute ikusgai erakusketa honetan.

XX. mendearen erdialdean, Nafarroako Foru eta Probintzi Diputazioak Izaba hartuz zihoan erakargarritasun turistiko gero eta handiagoa sustatzeko asmoz, Izabako Hotelaren eraikuntza bultzatu zuen, eta horrexen garbitegiko instalazio osoaren planoa ere gaineratu zaie erakusketa honetan bildutako agiriei.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa