(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Etxebizitzen zaharberritzea % 57 hazi da 2018ko lehen hamar hilabeteetan asteartea, 2018.eko azaroak 6


Lan hau aitortzeko, Eskubide Sozialetako Departamentuak "Biziberri Navarra Rehabilita" sariak deitu ditu eta dagoeneko zaharberritze babestuko zazpi jarduketa finalista ditu


Transcripción textual del video

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Javier Etayok eta Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Iruñerriko Bulegoaren arduradun Federico Rosasek etxebizitzen zaharberritze babestuak 2018an izandako bilakaera azaldu dute, eta horrez gain, Nasuvinsa sozietate publikoarekin eta Nafarroako Zaharberritze Bulegoekin batera antolatutako "Biziberri Navarra Rehabilita" sariak aurkeztu dituzte. Foru Komunitatean egindako zaharberritzerik onenak saritu eta etxebizitzen hobekuntza ahalbidetzen duten sustatzaile, arkitekto eta teknikarien lana eta ahalegina aldarrikatzea da ekimen honen helburu nagusia.

"Biziberri Navarra Rehabilita" sariak iragartzeko kartela. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak, Eskubide Sozialetako Etxebizitza Zerbitzuko zuzendari Javier Etayok eta Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Iruñerriko Bulegoaren arduradun Federico Rosasek etxebizitzen zaharberritze babestuak 2018an izandako bilakaera azaldu dute, eta horrez gain, Nasuvinsa sozietate publikoarekin eta Nafarroako Zaharberritze Bulegoekin batera antolatutako "Biziberri Navarra Rehabilita" sariak aurkeztu dituzte. Foru Komunitatean egindako zaharberritzerik onenak saritu eta etxebizitzen hobekuntza ahalbidetzen duten sustatzaile, arkitekto eta teknikarien lana eta ahalegina aldarrikatzea da ekimen honen helburu nagusia.

Hauexek dira sarietara aurkeztutako zaharberritze-lanak: “Iruñea Lezkairu”, Soto de Lezkairu etxaldeko jabe-komunitateen 11 eraikinek osaturikoa; “Iruñea Karmen”, Iruñeko Alde Zaharreko Karmen kaleko 12. zenbakiko jabeena; “Monteagudo”, María Planillo Cardenal etxejabearena; “Gares”, Juan Ayerra Larráyoz eta Ana Lucía Manero Ustárroz jabeena; “Muskitz”, Imozko Udalarena; “Garde”, Beatriz Anaut Fuertes jabearena; eta “Tafalla”, Virginia Mujica Tapiz titularrarena.

Proiektu hauek etxebizitza edo eraikin batean egindako zaharberritzearen aurreko eta ondoko egoerak bistaratzen dituzte, erreforma horrek hiri-ingurunean nahiz etxebizitzaren jabe edo erabiltzailearen gainean izandako eraginaz gain. Lan hauek, halaber, eraikuntzak mantentzen laguntzeagatik, egikaritzearen kalitateagatik, ingurumenarekin arduratsua den arkitektura inplementatzeagatik eta lehengo eraikinak egungo beharretara egokitu eta kontserbatzeagatik nabarmendu dira.

“Biziberri Navarra Rehabilita” sariak, Nafarroako Gobernuak bultzaturiko “Berpiztu zure lehen etxebizitzarekin izan zenueneko ilusioa” kanpainari atxikita sortu dira, etxebizitzak nahiz eraikinak zaharberritzeko eskaintzen den laguntza tekniko eta ekonomikoa ezagutzera emateko xedez, izan ere, laguntza hori aurrekontu babesgarriaren % 60koa ere izan daiteke zenbait kasutan. Bi asteko iraupena izango duen publizitate-kanpaina honetan, iragarkiak sartuko dira irratian eta prentsa idatzian, eta bideo bat sare sozialetan, euskaraz eta gaztelaniaz. Kanpainaren guztizko kostua 27.997 eurokoa da.

Sariak emateko ekitaldia azaroaren 22an izanen da, ostegunez, 19:00etan hasita, Civican entzunaretoan (Pio XII.a Etorbideko 2an, Iruñea), eta bertan emango da ezagutzera irabazlearen izena.


Biziberri Sariak

Ezkerretik eskuinera, Javier Etayo, Laparra lehendakariordea eta Federico Rosas. ( irudia handitu )

4.653 etxebizitza zaharberrituta 2018an

Hamar hilabete hauetan,4.653 etxebizitza zaharberritzeko lanak hasi dira, hots, 2017ko epealdi berean baino % 30 gehiago eta Nafarroako etxebizitza-eskubideari buruzko 10/2010 Foru Legea aldatu eta zaharberritzeko laguntzen erreforma onartu zen 2016. urtean baino % 57 gehiago.

Izapidetutako espedienteek 54 milioi eurotik gorako inbertsioa suposatu dute 2018an, 2016an baino % 27 handiagoa. Zenbateko horrek eragin zuzena du enpleguaren sorkuntzan, izan ere, zaharberritzean inbertituriko milioi bakoitzeko 56 lanpostu sortu ohi direla kalkulatuz gero, 54 milioi euroko inbertsio horrek 3.000 lanpostu baino gehiago sorraraziko lituzke.

Zaharberritutako etxebizitzen hazkundeak emandako dirulaguntzen hazkundea ere ekarri du. Horrela, tramitaturiko 1.180 espedienteen titularren artean, 18.839.426,80 euro banatuko dira, 2016an baino % 28 gehiago.

Aurtengo urtarrilaren 1etik aurrera, auzokideen komunitateei zaharberritze babestuko lanengatik emandako dirulaguntzak zergetatik salbuetsita daude, 30.000 eurotik beherako errentak dituzten subjektu pasiboenak izatekotan. Neurriak ondorio positiboak ekarri ditu dagoeneko, eta horren harira, jabeen komunitateek aurten sustatutako espedienteetan % 30eko hazkundea gertatu da.

Zaharberritze-lanetarako dirulaguntza-deialdia urte osoan irekita dago eta lehia-konkurrentziarik gabeko prozedura izanik (ez dago espedienteen artean banatu beharreko zenbateko finkorik), baldintza guztiak betez eskaturiko dirulaguntza guztiak ematen dira. Espainian parekorik ez duen prozedura honek asko arindu du espedienteen tramitazioa.

Gainera, laguntza horiekin batera, Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren menpeko Energia Dibertsifikatu eta Aurrezteko Institutuak (IDEA) jabeen komunitateen artean banatzen dituen Pareer II Programako laguntzak ere eskatzen ahal dira. Nafarroa da laguntza horiek bateragarriak dituzten estatuko bi autonomia-erkiegoetako bat.

Era berean, lurralde osoan barna, 9 zaharberritze-bulego daudela gogoratu behar da, eta horietan, goi arkitektoek zein teknikariek aholkularitza eta laguntza eskaintzen dizkietela zaharberritzeko espediente bat tramitatu nahi duten pertsonei.

Nafarroan dauden zaharberritze-bulegoen zerrenda udalerrika banatuta argitaratu da Etxebizitzaren webgunean.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak sarien aurkezpenean nabarmendu duenez, “zaharberritzea funtsezko tresna bat da etxebizitza politiketan eta hiri kontsolidatuaren hiri-egitura berreskuratzeko politiketan, eta alokairu soziala sustatzeko politikekin batera, legealdi honetako lehentasun handienetakoa bilakatu da”. “Filosofia honi jarraiki sortu ditugu BIZIBERRI sariak, zaharberritzea bistaratzeko, urteko jarduketarik nabarmenenak aldarrikatzeko eta horien sustatzaileak aitortzeko”, gaineratu du.

Halaber, Laparrak “proiektu finalistetan islatzen den sustatzaile eta esku-hartzeen aniztasuna (gazte jendea eta adinekoak, hirietako etxebizitza-multzoak nahiz landa inguruneko etxeak, inguratzaile termikoan zein barnealdeko esparruen diseinu arkitektonikoa) eta jarduketa bakoitzari atxikitako pertsonen historia” azpimarratu ditu. “Etxebizitzen zaharberritzea bultzatuz, askotariko helburuak biltzen ditugu; hala nola, bizi-kalitatearen hobekuntza, energia-eraginkortasuna eta pobrezia energetikoaren murrizketa, ingurumenaren babesa, enpleguaren sorkuntza eta hazkunde ekonomikoaren bultzada”, ziurtatu du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Declaraciones del vicepresidente de Derechos Sociales, Miguel Laparra
Declaraciones del responsable de la Oficina de Rehabilitación de Viviendas y Edificios (ORVE), Federico Rosas
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa