(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

14 milioi euro jarriko dira 2019-2021 denboraldiko I+G arloko proiektu estrategikoetarako asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Laguntzaren helburua da mugikortasun iraunkorra eta adimentsua, energiaren biltegiratzea, medikuntza pertsonalizatua edo elikaduraren hobekuntza bezalako erronkak konpontzen dituzten proiektuak finantzatzea


Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusiari baimena emango zaio hainbat urtetarako gastua egiteko konpromisoa hartzeko, 2019-2021 denboraldian I+G arloko proiektu estrategikoak egiteko laguntzen 2019ko deialdia aurrez onartzeko. Ekimen horren helburua da sektore estrategikoetako enpresak mobilizatzea, haien eremuetako erronka espezifikoak konpon ditzaten; hala nola, ibilgailu adimentsuagoak, konektatuak eta ez kutsatzaileak lortzea; energia berriztagarria modu adimentsuan ekoiztea, biltegiratzea eta banatzea; gaixotasunen diagnostikoak eta tratamenduak hobetzea pertsona bakoitzaren genetika aintzat hartuta; elikagaien propietateak eta ekoizpena hobetzea; edo bizi-kalitatea eta lana hobetzea, besteak beste.

Deialdiaren alderdi orokorren artean nabarmendu behar dira proiektuak hiru urtetan zehar garatuko direla, enpresa-mota ezberdinen kontsortzioak eskatuko direla, eta Nafarroako zentro teknologikoek eta erakunde publikoek parte hartzeko gutxieneko portzentajeak ezarriko direla.

Deialdi honetan, zazpi erronka hautatu dira; alegia, funtsezkoak direnak Nafarroako Espezializazio Estrategiaren (S3) sektoreekin lotuta: 1-VOLTA: 0 emisioko, irismen luzeko eta teknologia aurreratuko ibilgailuak; 2-AERO: Energia berriztagarrien biltegiratzea haien erabilera optimizatzeko; 3-GEMA: Genomika eta medikuntza aurreratua; 4-ALPES: Elikadura pertsonalizatu iraunkorra, 5-IRIS: Adimen artifiziala eta robotikoa industria eta gizarterako; 6-IDEIA: Ideia disruptibo emergente aplikatuak; eta 7-SIBERIA: bioteknologiako baliabide berritzaileak energia, osasun-erronka, industria eta nekazaritzako elikagaietarako.

Deialdia aurreratu egin da proiektuak 2019an lehenbailehen has daitezen eta, era horretan, hiru urte ingurukoak izan daitezen. 14 milioi euroko konpromisoa 2019ko (4 milioi), 2020ko (6 milioi) eta 2021eko (4 milioi) aurrekontu-ekitaldien kargura ordainduko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa