(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ingurumenak uholdeetatik babesteko uhateak banatu ditu Baztango eta Sunbillako bizilagun eta merkatarien artean asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Esperientzia pilotu hau H2Ogurea proiektuari atxikita gauzatu da


Ingurumeneko zuzendaria, Eva García, Babes Zibileko zuzendaria, Isabel Anaut, eta Baztango eta Sunbillako alkateak, Joseba Otondo eta Amets Inda, atarien zuloetan konportak jartzeko jarduerara joan dira, prestakuntza-saioan. ( irudia handitu )

Baztan eta Bidasoa ibaiek eragindako uholdeak pairatzeko arriskurik handiena duten Elizondoko eta Sunbillako eraikinek horietatik babesteko uhateak izango dituzte hemendik aurrera. Barrera horiek uholdeetan urpean gelditu ohi diren atarietan, saltokietan eta eraikin publikoetan jarriko dira.

Gaur goizean, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak 24 barrera eman dizkio Elizondori, eta beste bost Sunbillari, GAN-NIK enpresa publikoak kudeatzen duen H2Ogurea proiektu europarraren barruan. Neurri honen bitartez, uholdeei atxiki ohi zaizkion sakonera txikiko gainezkatzeen eta ibai ondoko saneamendu sareetan gertatu ohi den ur-mailaren goraldiaren ondoriozko kalteak murriztu nahi dira.

Uholdeen aurkako uhateak banatzeko ekitaldi ofiziala gaur eguerdiko formakuntza-saioan egin da, Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari Eva García Balaguer eta Babes Zibileko zuzendari Isabel Anauten parte-hartzeaz. Jarraian, barrerak jasoko dituzten saltokiak eta eraikinak bisitatu dituzte Baztango alkate Joseba Otondo eta Sunbillako alkate Amets Indarekin batera.

Uhateak auzokideei, merkatariei eta Udalari berari banatu dizkiete, bereziki Elizondoko Jaime Urrutia kalean kokaturiko eraikinetarako. Sunbillako Udalari beste bost uhate eman dizkiote eraikin publikoetarako. Aisa asko maneiatu eta biltegiratzen ahal diren uhate horien instalazioa eta desmuntaketa oso erraza eta azkarra da, izan ere, jabeek bizkortasun osoz muntatu behar dituzte Udalaren jakinarazpena jaso bezain laster, Udal Larrialdi Planean aurreikusitako larrialdi fasea aktibatzen denean.

   

Sunbillako bizilagunak konporta bat jartzen. ( irudia handitu )

Elizondo eta Sunbilla Uholdeei buruzko Zuzentaraua hedatzean zehaztu ziren Uholde Arrisku Potentzial Handiko Guneetan kokatuta daude. Planteaturiko neurriak Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021eko Uholde Arriskua Kudeatzeko Planean nahiz uholde-arriskuari aurre egiteko Nafarroako Foru Komunitatearen Larrialdi Plan Berezian aurreikusita daude.

Bi herriek uholde-arriskuari aurre egiteko udal planak dituzte, eta tresna horiek etengabe eguneratutako informazio, alerta eta ekintzarako dispositiboa aurreikusi dute udal mailan, era horretako larrialdien aurka jarduteko. Plan horiek, besteak beste, uholdea gertatuz gero abiatu beharreko ekintza prozedurak eta Udalaren eta SOS Nafarroaren arteko alerta eta komunikazio prozedurak zehaztu dituzte. Gainera, Baztango Udalak Lamia aplikazio informatikoa balia dezake herritarrei alerta-mezuak (SMS) bidaltzeko.

Mugaz gaindiko Bidasoa, Urdazuri eta Urumea ibaiak era koordinatuan kudeatzea da H2Ogurea mugaz gaindiko proiektuaren helburua (EFA062/15). Uholdeak kudeatzea da xede nagusietako bat, eta horri atxikita garatu da oraingo neurria. Proiektua Eskualde Garapenerako Europar Funtsak (FEDER) finantzatu du Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lankidetza Programa Operatiboaren (POCTEFA 2014-2020) bitartez


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa