Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Ezkontza zibilen gaineko tasen egungo araudia aldatzeko lege-proiektua onartu du, baita egoitza fiskalari buruzko publizitatea kentzea ere, eta udal gainbalioaren gaineko zerga eguneratu du
Nafarroako Gobernuak Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legea aldatzeko lege-proiektua onartu du gaurko bilkuran, hainbat udal tasa eta zerga hartzen dituena.
Zehazki, ezkontza zibilak egiteko Udalek tasa ezartzeko aukera izatea aipatzen da. Era berean, subjektu pasiboaren egoitza fiskalaren publizitatea kendu nahi da Jarduera Ekonomikoen Erregistroan eskaintzen den informazioan, ez baita beharrezkotzat jotzen publizitatearen helburua betetzeko, eta pertsona fisikoak izan eta jarduera ekonomikoa bizi diren helbide berean gauzatzen ez duten subjektu pasiboen esferan sartzea izan liteke.
Hirugarrenik, Udalek hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan, udal gainbalioa bezala ezagutzen denean, aplikatu beharreko urteko koefizienteak eguneratu dira. Koefiziente horiek denboran zehar alda daitezke, higiezinen merkatuko prezioen bilakaeraren arabera.
Azkenik, Zergen inguruko Foru Lege Orokorrarekin modu korrelatiboan eta bat etorrita, eta Estatuak egin duenaren antzera, tokiko legedian zergaz besteko ondare-prestazio publikoak izeneko kategoria fiskal berria sartu da. Hain zuzen ere, toki-erakundeak pertsona pribatuaren bidez herritarrei eskainitako tokiko zerbitzu publikoengatik eskatutako kontraprestazio ekonomikoak dira; alegia, ez organo publiko propioen bitartez, baizik eta kapital erabat publikoko udal merkataritza-sozietatearen bidez edo erakunde kontzesionario pribatuaren bidez (esate baterako, hiri-hondakinak jasotzeko udal zerbitzu publikoa emateagatik herritarrek ordainduko dutena, baina kontzesionario pribatu batek egina).
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen