(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako abeltzainek ustiategiko izapideak mugikorretik egin ditzakete jada asteazkena, 2018.eko azaroak 7


INTIAk Abeltzainen Bulego Birtualaren bitartez ustiategiko izapideak online egiteko ikastaroak antolatzen ditu


Nafarroako abeltzainek beren mugikorretik osasun-gidak egin ditzakete jada. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen Abeltzainen Bulego Birtualak mugikorrerako app berria jarri du martxan, ustiategiaren liburua eta abereen erregistroa egunean izateko. Laster, online bulego honetatik egiten diren izapide guztiak mugikorretik izapidetu ahal izango dira.

Abeltzainen Bulego Birtualari esker Oficina Virtual Ganadera, abeltzainek abereen osasun-eta jatorri-gidak etxetik eskatu eta inprima ditzakete, modu errazean, administrazioko bulegoetara joan beharrik gabe. Gida horiek mugikorretik egin daitezke orain.

Abuztuaren 2an argitaratu zen 170/2018 Foru Aginduaren bidez bertan behera utzi zen Nafarroan animaliak lekualdatzeko agiriak erabiltzeko aukera . Gaur egun, ‘aberearen osasun- eta jatorriaren gida’ bat eduki behar da nahitaez abereak ustiategitik hiltegira, bazketara, beste ustiategi batera, etab. lekualdatzeko. Osasun-gida hori Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazio Departamentuaren bulego-sare osoan eskuragai dago oraindik, nahiago duenak, alabaina, Abeltzainen Bulego Birtualaren aplikaziotik lortu dezake zuzenean.

Nafarroako Gobernuaren Landa, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak INTIA sozietate publikoarekin batera hainbat jardunaldi antolatu ditu Nafarroako toki ezberdinetan, abeltzainei tresna hori erabiltzen irakasteko. Hurrengo hitzorduak aurreikusita daude Lizarran, azaroaren 8an (Alma akademia, Merkatondoa kalea 13. 9:30etatik 13:30etara), eta Elizondon, azaroaren 15ean (Laneko Eskola, 15:30etatik 18:30etara). Eskaera ikusita, hasiera batean planifikatutako ikastaroen eskaintza zabaldu egin da, eta Iruñean, Lizarran, Tuteran eta Elizondon emango dira.

Dibulgaziozko kanpaina honekin online administrazioaren erabilera sustatu nahi da ere, pixkanaka areagotzen joanagatik mota horretako izapide gutxi egiten direlako sektorean. 2018an, adibidez, 2.000 bat osasun-gida egin dira hilero, batez beste (% 33). Tailerrak direla eta, kopurua igo egin da ordea, eta, azaroan, Nafarroako abeltzaintza-giden % 70 kasik online izapidetu dira.

Gainera, abeltzainaren izenean integratzaile, kooperatiba, tratulari edo senide batek (baimen-orria sinatu behar dute) Abeltzainen Bulego Birtualean sartu eta osasun-gida eska dezake.

Abeltzainen Bulego Birtuala

Abeltzainen Bulego Birtuala abeltzaintzako profesionalei internet bidez arreta emateko leihatila bat da. Lehen eskualdeko edo eremuetako bulegoen bitartez bakarrik egin zitezkeen izapide administratiboak online egiteko aukera ematen du.

Haren bidez abereen sarrerak egiaztatu eta abereen lekualdaketarako jatorrizko gidak, ustiapen-liburua, eta alten eta bajen liburua eska daitezke. Aukera ematen du ere behi eta ardien/ahuntzen jaiotzeen berri eman eta abelgorrien identifikazio-agiria inprimatzeko, behien, ardien/zaldien belarritakoen eta/edo mikrotxipen kopiak eskatzeko, eta fakturak, emandako belarritakoak edo mugimenduak kontsultatzeko. Bulego birtualaren bidez urteko erroldak egunera daitezke.

INTIAren prestakuntza-programa Landa Garapeneko Europako Nekazaritza Funtsak eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio Departamentuak batera finantzatu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa