(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Yamaguchik beren senidetze-gutuna berretsi dute, sinatu eta handik hamabost urtera asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Barkos Lehendakariak bi eskualdeen arteko harreman instituzionala enpresa, gizarte, kultura eta herritarren ekimenetara irekitzearen aldeko apustua egiten du


Transcripción textual del video

Nafarroa eta Yamaguchi senidetu eta handik hamabost urtera, harreman instituzionala ireki nahi dute beste eremu ekonomiko, sozial eta kulturaletara, bi eskualdeen arteko Senidetze Gutuna berresteko ekitaldi instituzionalean agertu dutenaren arabera; ekitaldia gaur eguerdian izan da Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan.

Foto de familia de autoridades y personas residentes en Navarra y vinculadas con Japón.

Agintarien eta Japoniarekin lotura izan eta Nafarroan bizi direnen familia argazkia. ( irudia handitu )

Nafarroa eta Yamaguchi senidetu eta handik hamabost urtera, harreman instituzionala ireki nahi dute beste eremu ekonomiko, sozial eta kulturaletara, bi eskualdeen arteko Senidetze Gutuna berresteko ekitaldi instituzionalean agertu dutenaren arabera; ekitaldia gaur eguerdian izan da Nafarroako Jauregiko Tronuen Aretoan.

Ekitaldia Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, zuzendu du, eta harekin batera izan da Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo. Bestalde, Japoniako ordezkaritzaren buruan Yamaguchiko Prefekturako gobernadorea, Tsugumasa Muraoka, eta eskualdeko parlamentuko lehendakariordea, Muneharu Morita, egon dira. Ekitaldian berrogeita hamar bat pertsona bildu dira, tartean Foru Komunitatean bizi diren japoniarrak eta herrialde horretako kultura interesatzen zaien pertsonak. 

Lehendakariaren hitzaldia

Hitzaldian zehar, Barkos Lehendakariak senidetzearen emaitzen balantze positiboa egin du; alegia, truke eta ekimen instituzional eta kulturalak egin dituzte eta, “ezbairik gabe, Yamaguchiko eta Nafarroako errealitateak hobeto ezagutu dituzte”, adierazi du.

Baina azken urteetan izandako aldaketa izugarria ere aipatu du; etorri den mundu globalizatuan komunikazioaren teknologia berriek pertsonen eta herrialdeen arteko ezagutza eta hurbiltzea erraztu dute. Ildo horretan, bi eskualdeetako herritarrek truke eta hurbiltze kulturalaren alde duten gero eta interes handiagoa eta elkarrenganakoa nabarmendu du. 

Beraz, senidetzearen balantze positibotik haratago, egungo mundura egokitzeko harremanetarako bide berriak ikertu behar direla esan du. “Unea iritsi da lankidetza hori enpresetara, kultur erakundeetara, hezkuntza edo kirol erakundeetara edota Yamaguchiko eta Nafarroako herritarren beste instantzia batzuetara eramatea bultzatzeko, adierazi du Lehendakariak. Nire ustez, horrek izan behar luke etorkizunerako marraztu behar dugun helburu komuna, eta, zalantzarik gabe, Yamaguchiko Prefekturak eta Nafarroako Gobernuak animatzaile eta bultzatzaile bezala jokatu behar genuke, bion arteko harremanak eta ekintzak erraztuaz eta bultzatuaz”. 


Presidenta Barkos y gobernador Muraoka.

Barkos Lehendakariak eta Muraoka gobernadoreak, senidetzearen berrespenaren ondoren, eskuak tinkatzen dute. ( irudia handitu )

Bestalde, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok nabarmendu du “harremanetarako eremu berriak aztertzeko une egokia dela honako hau”, sinaduraren hamabosgarren urteurrena gogoratuaz.  Lankidetza-eremu berriak, "elkar aberasteko eta Nafarroarentzat eta Yamaguchirentzat errealitate hobea eraikitzen laguntzeko", esan du.

Japoniako ordezkaritzaren izenean, Yamaguchiko Prefakturako gobernadoreak, Tsugumasa Muraokak, esku hartu du, eta, hasteko, eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari "2014an hautatua izan nintzenetik gauzatutako lehen bisita honetan egindako harrera beroarengatik".

Muraokak gogoratu du Yamaguchin estimu berezia diotela "San Francisco Xabierri eta gure hiriaren erdigunean 1952an eraikitako tenplu katolikoari". Bi eskualdeen arteko lankidetza-eremuak errepasatu ondoren, "gure Prefekturak Nafarroaren eta Yamaguchiren arteko harremanak indartzen jarraitzeko duen konpromisoa" adierazi du.

Ekitaldian Camerata Ensemble hari-hirukoteak zenbait musika-interpretazio eskaini ditu. Hirukotea José Ignacio Ayerrak (biolina), Mª José Rosek (biola) eta Idoia Rosek (biolontxeloa) osatu dute.

Hiru eguneko bisita Nafarroan zehar

Yamaguchiko Prefekturako ordezkaritza 7 lagunek osatu dute, eta atzo, asteartea, iritsi zen. Ostegunera bitarte, hainbat erakunde bisitatzen eta industria, hezkuntza, kultura, kirola, eta abarreko proiektuak ezagutzen ari da.

Atzo, esate baterako, Yamaguchiko parkean izan ziren, Nafarroako hiriburuan, eta izen bereko liburutegian ere bai. Halaber, Gobernuko arduradunekin bildu ziren senidetza-gutunaren esparruan jarduerak eta trukeak aztertzearren.

Gaur, asteazkena, Nafarroako Jauregian ekitaldi instituzionala egiteaz gain, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalera (CENER) joan dira, Sarrigurenen, eta Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarezek harrera egin die. Arratsaldean, NUP ezagutuko dute, Yamaguchiko homologoarekin trukerako akordioa eginda duen unibertsitatea, eta Alfonso Carlosena errektorearekin eta Unibertsitateko beste arduradun batzuekin elkartuko dira. Azkenik, Nafarroa Arena Pabiloira joango dira.

Bihar, osteguna, bilera egingo dute Nafarroako Gobernuko kirol-arduradunekin, eta San Juan de la Cadena ikastetxea bisitatuko dute; han, Japoniako kulturako jarduera ezberdinak garatzen dira. Halaber, harrera instituzionalera joango dira Xabierko Udaletxean. Agendari amaiera emateko, berriz, Xabier Gaztelua bisitatuko dute. 

Segizioa honako hauek osatu dute: Prefekturako gobernadorea, Tsugumasa Muraoka; eskualde horretako Parlamentuko lehen lehendakariordea, Muneharu Morita; Prefekturako Turismo, Kirola eta Kulturako zuzendari nagusia, Hisayoshi Shoji; Nazioarteko Dibisioaren burua, Hideaki Harada; Gobernadorearen idazkaria, Takafumi Takemoto; Nafarroarekiko Harremanen arduraduna, Naomi Sadamori; eta Parlamentuko lehendakariordearen idazkaria, Hideki Takamoto,  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa