(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak UPNk aurkezturiko amatasun prestazioei buruzko Foru Lege proposamenaren tramitazioarekiko desadostasuna adierazi du asteazkena, 2018.eko azaroak 7


Foru Exekutiboaren iritziz, prestazioetan planteatu den salbuespena erregresiboa eta diskriminatzailea da


Nafarroako Gobernuak desadostasuna adierazi du, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea aldatu eta 2014ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotako amatasun zein aitatasunagatiko prestazio publikoak salbuesteko, UPNk aurkeztu duen Foru Lege Proposamena aintzat hartzearekin.

Nafarroako Zerga Ogasuna (NZO) erakunde autonomoaren arabera, aurkezturiko lege proposamenak amatasun prestazioak berriz ere salbuesteko, aitatasun prestazioen salbuespena sartzeko eta horien atzeraeragina ezartzeko planteatzen duen egungo Foru Legearen aldaketa kontu handiz aztertu behar da, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz zabalduriko doktrinaren arabera, segurtasun juridikoaren printzipioa Konstituzioan babestutako beste ondasun edo eskubideen azpian jartzea justifikatuko luketen interes orokorreko eskakizun garbiak ote dauden egiaztatu ahal izateko. Interes orokorreko eskakizun horiek arras garbiak izan behar dute, atzeraeraginezko arauak maila goreneko atzeraeragina duenean, kasu honetan bezalaxe.
 
NZOk agertu duenez, “kasu honetan ez da antzematen errenta horiek salbuestea dakarren interes orokorreko eskakizunik, bereziki kontuan izanda salbuespen hori erregresibo eta diskriminatzailetzat jotzen dela zerga-justiziaren eta zergaren progresibotasuna mantentzearen ikuspegitik, eta horrexegatik erabaki zela 2012an salbuespen horiek 2013az geroztik kentzea”.
 
Bestalde, erakunde autonomoaren ustez, “PFEZari dagokion konplexutasun handi-handiko arauaren zatikako aldaketa puntuala nekez lotu daiteke helburu orokorraren bilaketarekin. Hau da, zerga honek hainbat xedapen baliatzen ditu ezarritako helburuak lortuko direla bermatzeko, eta xedapen horietan, zerga-oinarriak, oinarri orokorrak zein aurrezkiari dagozkionak zehazteaz gain, familia unitateen kasuan integratu beharrekoa eta aplikatu beharreko kenkariak finkatzen dira. Alderdi bakarrari eragin eta atzeragina ezartzeak interferentzia dakarkio, zalantzarik gabe, zergak urte horietan izandako funtzionamendu orokorrari”.

Ildo berean, Nafarroan indarrean dagoen PFEZaren xehetasun zehatz bati tratamendu desberdina emateak, araubide erkidean ezarritakoaren aldean, ez dakar inondik inora espainiar guztiek legearen aurrean duten berdintasunari buruzko Konstituzioaren 14. artikulua urratzerik. Ezin da onartu orain inguruabar horri loturiko desberdintasunik dagoenik, eta ezin zen onartu 2012an, prestazio hauek Foru Komunitatean salbuetsita eta Estatuko gainerakoan zergapetuta zeudelarik, nafar herritarren mesedeko desberdintasunik zegoenik. Nafarroak zergei buruzko eskuduntza osoa du, Konstituzioak, LORAFNAk eta Hitzarmen Ekonomikoak aitortzen duten bezalaxe, arau hauetan ezarritako mugekin. Hartara, Hitzarmen Ekonomikoaren aginduz, Nafarroak Estatuko gainerakoan dagoen guztizko zerga-presioaren baliokidea ezarri eta mantendu behar du. Hortaz, guztizko baliokidetasun hori zerga-sistema osoari dagokio, eta ez sistema hori osatzen duten zergetako baten atal bakar bati.
 
Azkenik, kontuan izan behar da oraingo Foru Lege Proposamena nekez koordina daitekeela Foru Parlamentuan berrikitan onartu eta amatasun zein aitatasun prestazioen jasotzaileei kuota diferentziala murriztu dien zenbait zerga aldarazteko Foru Legearekin. Horren harira, oraingo Foru Lege Proposamena onartuz gero, amatasun zein aitatasun prestazioak salbuetsita egongo lirateke zerga-oinarrian, eta aldi berean, kuota diferentzialean kenkaria aplikatzeko eskubidea sorraraziko lukete.
 
Proposamenak zerga-bilketan izan dezakeen eraginari dagokionez, NZOk adierazi du “zaila dela horri buruzko estimazioa egitea, baina amatasun prestazioei buruzko estimazio globalean % 24,33ko batez besteko tasa marjinala kalkulatuz gero, zerga-bilketaren gaineko inpaktua 7,8 milioi eurokoa izango litzateke urte bakoitzeko. Honi aitatasun prestazioei atxikitako kostua gehitu beharko litzaioke. Honen kalkulua laguntzen iraupenaren arabera eta aitei batez besteko tasa marjinal handiagoa esleituta eginez gero, zenbatekoa 9 milioi eurokoa ere izan liteke urte bakoitzeko, eta ondorioz, guztizko zenbatekoa 45 milioi eurokoa izango litzateke bost urteetarako”.
 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa