(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Babestutako etxebizitzen salmentako 2019rako gehieneko prezioak ezarri aurretik herritarrek parte hartzeko prozesua ireki da osteguna, 2018.eko azaroak 8


2019rako proposatutako babestutako etxebizitzaren modulu berria egungo modulutik %4,15 igo eta 2011koen antzeko balioetan kokatuko litzateke


Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak dagokion Foru Agindua sinatu du, Nafarroan, 2019. urterako, babestutako etxebizitzen eta horien eranskinen salmentako gehieneko prezioak ezarri aurretik herritarrek parte hartzeko prozesuari hasiera emateko.

Haztatutako modulurako proposaturiko eta kalkulatutako balio berria 1.198,35 eurokoa izan da, eta horrek esan nahi du egungo modulutik %4,15eko igoera izango duela (egungoa 1.150,6 eurokoa da). Hiru urtetan segidan jaitsierak izan ondoren gertatzen den lehen igoera da: %4,06ko jaitsiera 2016an, %2,54koaa 2017an eta %1,28koa 2018an.

Moduluak 2011an izandakoen antzeko balioak izango ditu, eta orain igo egingo den arren, 2015ekoarekin alderatuta, %3,87ko jaitsiera izango du.

3 gelako etxebizitzaren salmentako gehieneko prezio berria 6.787 euro igoko da babes ofizialeko etxebizitzen kasuan, eta 7.800 euro baino zertxobait gehiago prezio tasatuko etxebizitzei dagokienean, 2018an indarrean ziren gehieneko egungo prezioen aurrean.

2015ean indarrean zen prezioarekin alderatuta, 2019an hiru gelako babes ofizialeko etxebizitza erosi behar duenarentzat, etxebizitzaren gehieneko prezioa 6.848 euro jaitsi da eta 7.900 euro prezio tasatuko etxebizitzaren kasuan.

Babestutako etxebizitza-modulua jada ez zaie aplikatzen alokatzeko etxebizitzei, 2016ko abenduan onartutako Legean jasotako moduan, errentaren prezioa %8 eta %14 artean jaitsi ondoren, KPIren aldaketek eraentzen baitute.

Higiezinen merkatuak dinamismo handia izateak eta, bereziki, eraikuntza-kostuek gora egin izanak (eskulana eta materialak), babestutako etxebizitzen prezioa igo egin dute aurten. Higiezinen krisiak eragindako enpresa-ehunaren suntsiketaren ondoren, nabaria izan da eskulan kualifikaturik ez egotea, eta sektoreak errezeloa izaten jarraitzen du langile berriak erakartzerakoan. Gainera, izaera artisauegia du, nahiz  eta enpresa-elkarteak lanaren industrializazio eta digitalizazio handiagoa sustatzen ahalegindu.

Parte hartzeko prozesua

Babestutako etxebizitzaren zenbateko berria eskuratzeko, dagokion formula aplikatzen da Nafarroan Etxebizitza izatearen Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legeko 10. artikuluko 2. atalaren arabera, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legearen bidez emandako azken erredakzioaren ondoren.

Era berean, kontuan hartu dira salmentarako babes ofizialeko etxebizitzen espedienteak, behin-behineko kalifikazio-eskaera dutenak 2017ko irailaren 1etik 2018ko abuztuaren 31ra bitartean, NASUVINSAk sustatuta. Modu horretan, babestutako 50 etxebizitzako espedientea egin da. Horri buruzko xehetasuna kontsulta daiteke etxebizitza-arloko informaziorako web gunean eta gobernu irekiaren atarian.

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza izateko Eskubidearen Foru Legeko 10. artikuluko 2. atal horretan ezartzen da prezioa onartu aurretik herritarrek parte hartzeko prozesua garatu behar dela, eta, horrela, 2018ko abenduaren 1era bitarteko epea eman da ekarpenak eta iradokizunak bidaltzeko. Horretarako, ondorengo posta elektronikoa erabil daiteke: participacion@navarra.es.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa