(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Irakasleen Prestakuntzarako Nafarroako Kontseilua berraktibatu du osteguna, 2018.eko azaroak 8


Gaur goizean bertan, eta 2018-19rako hezkuntza-itunari jarraiki, Kontseilua berriro bildu da osaera berrituarekin


Irakasleen Prestakuntzarako Kontseiluaren bilera. ( irudia handitu )

Hezkuntzak berriro abian jarri du Irakasleen Prestakuntzarako Kontseilua, eta gaur hasi da lanean, 2014az geroztik deitu gabe baitzegoen. Goizeko 10:00etan, Kontseilua osatzen duten langile guztiak Hezkuntza Departamentuaren Arga aretoan bildu dira. Bilera behar bezala joan da, eta departamentuak berak Kontseiluaren funtzioak betetzeko konpromisoa hartu du aurrez. Gainera, horrela adostu zuten Nafarroan irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2018-2022 Itunean, bertan Hezkuntza Departamentuak Prestakuntza Kontseilua berriro deitzeko konpromisoa hartu baitzuen, 2018-19 ikasturtetik aurrera berriro abian jartzeko, eta funtzioak berriz definitu eta prestakuntza-programa egiteko, onartzeko eta ebaluatzeko gaitasuna emateko, Hezkuntzako Departamentuko ordezkariekin batera.

Egitura organikoa eguneratzearen ondorioz, Kontseiluaren beraren egitura ere berriz definitu da, eta osatzen duten pertsonen karguak berriz izendatu dira. Modu horretan, Kontseiluaren egungo osaera Hezkuntza Departamentuaren egiturara egokitu da, hots, urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuan jasoa, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena. Hortaz, Kontseiluaren kideak honako hauek izango dira, gaur bildu direnak:

- Hezkuntzako zuzendari nagusia (lehendakaria)

- Ebaluazio, Kalitate, Prestakuntza, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria

- Hezkuntzako Ikuskatzailetza Zerbitzuko zuzendaria

- Lanbide Heziketako Zerbitzuko zuzendaria

- Eleaniztasun eta Irakaskuntza Artistikoko Zerbitzuko zuzendaria

- Prestakuntzako Ataleko burua

- Prestakuntza Programen bulegoko burua

- Irakasleentzako Laguntza Zentroen eta Berrikuntza Proiektuen bulegoko burua

- Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Irakasleen Batzordeak lotesle eran proposatuta izendatutako 4 kide (babes gehiena duten ordezkari sindikalak, LAB, STEILAS, AFAPNA, ANPE)

- Prestakuntza Ataleko irakaskuntza-aholkularia, Kontseiluaren idazkari gisa, Prestakuntzako zuzendari nagusiak proposatuta.

Ondorioz, Roberto Perez Elorzak zuzendu du goizeko 10:00etan departamentuan bertan hasi den bilera. Deialdira joandakoak ildo estrategikoak eta irakaskuntzako eskumenak zeintzuk diren gogoratzen hasi dira. Ondoren, Prestakuntza Planaz, berrikuntza-proiektuez eta Kudeaketa Programaz hitz egin dute. Behin aurreikusitako gai-zerrenda amaituta, galderak eta ekarpenak artatzen aritu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa