(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programa landuko da 61 ikastetxetan, eta 10.800 parte-hartzaile baino gehiago izango dira 2018/2019 ikasturtean osteguna, 2018.eko azaroak 8


Programaren helburua da bizikidetza erraztea eta bakearen eta Giza Eskubideen defentsaren kultura sustatzea


Actividad en uno de los talleres educativos.

Tailer hezigarrietako batean egindako ekintza. ( irudia handitu )

“Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programaren hirugarren deialdia izango da aurtengoa, eta erantzuna emango zaie Nafarroa osoko Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetatik eta Lanbide Heziketakoetatik nahiz Nafarroako Unibertsitate Publikotik jasotako eskaerei.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak bultzatu zuen 2016-2017 ikasturtean, Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean. “Bakearen eta bizikidetzaren aldeko eskolak” programa finkatu egin da, eta ikasturte bakoitzean gero eta ikasle, familia eta Hezkuntzako profesional gehiago artatzen ditu.

Programak ikastetxeen eskura jartzen ditu hainbat prestakuntza eta hezkuntza erreminta, ikasleek nahiz irakasleek eta familiek, ikuspegi positibotik eta hezitzailetik erreparatuta, bizikidetzaren alderdi ezberdinak jorratu ahal izateko. Gainera, prestakuntza-tailerrak, jarduera esperientzial pedagogikoak eta parte hartzeko tailerrak batzen ditu; hots, Nafarroako geografia osoko ikastetxe publiko eta hitzartuetan burutzen ari direnak.

Lantegien helburua da bizikidetza eta bakearen kultura eraikitzen aurrera egitea, hezkuntza-komunitateari gatazka bat hitzez adierazteko aukera ematen dioten jardueren bitartez, irtenbidea modu positiboan jorratu ahal izate aldera; mundu-mailako krisi humanitario garrantzitsuenak ezagutzea eta testuinguru horietan Giza Eskubideen inguruko hausnarketa egitea; jarrera negatiboek eta aurreiritziek egiten duten kaltea eta gatazka esperimentatzea eta hausnartzea, etnia, kultura, ideologia, erlijio eta abar ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetza arriskuan jarriaz; teknologia berriak zuzen erabiltzen ikastea, abusuzko praktikarik eta praktika bortitzik gabe; lagun eran jolasten ikastea ikastetxeetako espazioetan eta jardueretarako eskaintzen duten denboran, diskriminaziorik, bazterketarik eta indarkeriarik gabe; eta gatazkak modu positiboan aldatzea errazten duten trebetasunak eta jarrerak barneratzea.

Bestalde, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko beste ekimen batzuekin osatzen da programa, ikastetxeek parte hartzeko; hala nola, erakusketak, zineforumak, lehiaketak, e.a.

Programa datuetan

2016/2017 ikasturtean, 41 ikastetxetako 4.311 pertsonak parte hartu zuten guztira programaren lehen edizioan, egindako 140 jardueratan zehar. 2017/2018 ikasturtean, berriz, parte-hartzaile kopurua gehitu egin zen; hots, 63 ikastetxetako 6.499 pertsona, eta guztira 385 jarduera burutu ziren.

Aurtengo ikasturtean, foru exekutiboak 61 ikastetxeren eskaera jaso du, guztira 10.832 lagunek programaturiko jardueretan parte hartzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa