Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Bisita gidatuak azaroaren 23tik abenduaren 1era egingo dira, eta entzuteko desgaitasuna edo arazoak dituzten pertsonek ere bertaratzeko aukera edukiko dute
Tronuaren Aretoa, bisitaldian ikusi ahal izango den Jauregiaren geletako bat.
Nafarroaren Eguna 2018rako antolatu diren jardueren markoan, Nafarroako Jauregira bisita gidatua egiteko tokia har daiteke jada. Bisita horiek azaroaren 23tik (ostirala) abenduaren 1era (larunbata) egingo dira, doan, eta, aurten, nobedade gisa, entzuteko desgaitasuna edo arazoak dituzten pertsonek ere parte har dezakete, begizta magnetiko, soinu anplifikatu edo zeinu-hizkuntzaren bitartez.
Bertaratu nahi duenak tokia hartzeko 948 012 012 eta 012 telefono-zenbakietara dei egin dezake (0,34 euro deia), 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.
Ekimen honekin, eraikin enblematiko hau eta barruan dituen altxor artistiko eta historikoak ezagutzera eman nahi dira.
Bisitei buruzko informazioa
Bisitak 30-35 pertsonako taldeetan egingo dira, gida batekin, eta 75 minutuko iraupena izango dute. Nahi duenak, bisita euskaraz egiteko eska dezake. Guztira 40 bisita programatu dira, 36 gaztelaniaz eta 4 euskaraz.
Hauek dira bisitetarako ordutegiak:
- Lanegunetan (azaroak 23, 27, 28 eta 30), 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.
- Jaiegunetan, azaroaren 24an (larunbata), 25ean (igandea), 29an (osteguna) eta abenduaren 1ean (larunbata), 11:00etan, 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.
Hasteko, azalpen-bideo bat emango da, gela hauetatik ibilbidea eginez: Areto Berdea edo errege-erretratuen gela, Lehendakaritzaren bulegoa, Bilera Aretoa, galeriak, Tronu Aretoa eta Kapera. Gainera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren ikasleek musika-interpretazio labur bat eskainiko dute.
Parte hartzeko, NAN eman behar da, eta bisita hasi baino 15 minutu lehenago Karlos III.aren Etorbidearen 2 zenbakiko sarrerara joan. 18 urtetik beherakoek pertsona heldu batekin joan behar dute.
Aipatu behar da Nafarroako Jauregiaren gela batzuk zainketa bereziak behar dituztela, eta, ondorioz, ezin direla takoi finak eraman. Jana edo edariarekin sartzea debekatuta dago. Bai, ordea, gurpil-aulkiarekin edo aulkitxoarekin. Flashik gabeko argazkiak atera daitezke.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen