(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Castejonen “Etorkizuneko ibilgailua” aurkeztu dute ostirala, 2018.eko azaroak 9


Nafarroako Gobernuak editatzen duen zientzia-dibulgazioko bildumaren titulu berria ezagutu dute Ayerdi lehendakariordeak eta Dos de mayo Eskola Publikoko ikasleek.


Transcripción textual del video

Castejonen, Sustapen Ekonomikoko Departamentuak editatzen duen zientzia-dibulgazioko bildumaren bigarren titulua, “El vehículo del futuro ¡Ya está aquí”, aurkeztu du Ayerdi lehendakariordeak. Herriko ikastetxeko 50 bat ikaslek adi entzun dute mugikortasun iraunkorraren mesedetan beren gaitasun zientifikoa jartzen duten 4 pertsonaien azken abentura.

Ayerdi, con alumnado de Castejón, responsbles de la empresa, del Ayuntamiento y del Colegio Público.

Ayerdi, Castejoneko ikasleekin eta enpresako, udaleko eta ikastetxeko ordezkariekin. ( irudia handitu )

Castejonen, Sustapen Ekonomikoko Departamentuak editatzen duen zientzia-dibulgazioko bildumaren bigarren titulua, “Etorkizuneko ibilgailua Hemen dago!”, aurkeztu du Ayerdi lehendakariordeak. Herriko ikastetxeko 50 bat ikaslek adi entzun duteFutuf mugikortasun iraunkorraren mesedetan beren gaitasun zientifikoa jartzen duten 4 pertsonaien azken abentura.

Aurreko urtean, ADINA 4 ikerketa-agentziako Clony, Renova, Java eta Foody kideek parke eoliko baten sabotajea desestali bazuten, oraingoan, beren ezagutzak bat egin dituzte planetaren baliabideak kutsatu eta kontsumituko ez dituen ibilgailu bat diseinatzeko.  Erronka horretan, Rugemotors enpresaren eta Carburant anaien, bertako ingeniari adeigabeen, trabak saihestu beharko dituzte.

Vectia enpresak autobus elektriko eta hibridoak fabrikatzen ditu Trenasaren instalazioetan, Castejónen. Han egin dute liburuaren aurkezpena, eta Dos de Mayo ikastetxeko ikasleek, bisitaldian, instalazioak ere ikusi ahal izan dituzte.

Castejoneko Vectia fabrikatik bertatik ateratako autobus batean joan ziren ikastetxetik fabrikara. Bisitaldian, neska-mutilek ikasi zuten ingeniaritzetan garatutako eta tailerretan zehaztutako zientzia zehatzekin energia garbiarekin mugitzen diren autobus edo ibilgailuak lor daitezkeela. Eta zientzia dibertigarria izan daitekeela, oso baliagarria eta ez duela genero-zamarik.


Escolares de Castejón atienden las explicaciones del personal de Vectia, sobre el funcionamiento del autobús eléctrico.

Castejoneko ikasleak Vectiako langileek autobus elektrikoaren funtzionamenduari buruz emandako azalpenei adi. ( irudia handitu )

Titulu berriaren 8.200 ale editatu dira kasik, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez, eta Nafarroako ikastetxeetan banatu dituzte.  Ayerdi lehendakariak titulu berria aurkeztu die ikasleei, ikasten dibertitu eta dibertitzen ikas dezaten, “Etorkizuneko ibilgailua” lanak proposatzen dituen jarduerak osatzearen bidez.

“Dakizuenez, diesel eta gasolina motako autoak azken urteetan asko hobetu badira ere, atmosfera-tenperatura igo eta klima-aldaketa larriak eragiten dituen gasa igortzen dute” azaldu die Ayerdik entzule gazteei. “Eta, kutsatzeaz gainera, petrolioa behar dute funtzionatzeko. Baliabide hori agortzen ari da munduan eta oso garestia da hura garraiatzea eta eraldatzea”.

Ayerdik ohartarazi du energia-ereduan aldaketa bat emateko urteak behar direla:  “Ez itzuli etxera gurasoei esanez auto elektrikoa erosi eta zaharra bota behar dutela…” esan du, “aldaketa pixkanakakoa izango da, enpresek gogor lan egin behar dute ibilgailu horiek fabrikatu eta lehendik daudenak hobetzeko, zama-puntu gehiago jarri behar ditugu. Horrelako aldaketa batek denbora behar du, baina ziur nago iritsiko dela”.

Ipuina autobus bihurtuta

Aurkezpenaren ostean, ikasleek Trenasa-Vectia fabrikako instalazioak bisitatu dituzte eta Vectiako arduradunek autobusen diseinu- eta fabrikazio-prozesuak azaldu dizkiete. Horrelako autobus batean joan dira hara.  

Amaitzeko, talde-argazkia egin dute. Argazki horretan, ikasleak eta Manu Ayerdi jauna, Luis Fernández Trenasako zuzendari nagusia, Jose María Cintora Vectiako zuzendari industriala, David Álvarez Castejóneko alkatea, Gemma Martínez Dos de Mayo HLHIko zuzendaria eta Cristina Ros Hezkuntza Saileko zinegotzia ikus ditzakegu. Gero, Udalak eskainitako otordu osasungarriaz gozatu dute.

Industria eta Berrikuntzako Zuzendari Nagusiak bultzatutako ekimenak talentua erakartzea du xede, eta ikasleengan bereziki diziplina zientifiko eta teknologikoekiko kuriositatea sustatzea, arlo horien alderdi ludikoa eta sortzailea bultzatuz.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko langileen testuak eta Eneko Gonzálezek ilustrazioak biltzen dituen edizio honek bat egiten du Nafarroako Energia Planean eta Klima Aldaketaren aurkako Ibilbide Orrian jasotakoarekin,  garapen ekonomiko eta energetiko konprometitu eta iraunkor baterantz aurrera egiteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa