(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Berrikuntza, nazioartekotzea eta ekintzailetza hizpide, Euroeskualdearen Mugaz gaindiko Lanbide Heziketa Kooperazio Jardunaldietan ostirala, 2018.eko azaroak 9


Akitania, Euskadi eta Nafarroako adituek elkarlan proiektuak aztertu dituzte gaur Lizarran


FP Jornada Euroregión

Euroeskualdearen Mugaz gaindiko Lanbide Heziketa Kooperazio Jardunaldietan parte hartu dutenek. ( irudia handitu )

Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamentuak modernizazio, lanbide heziketa duala, ikastetxeen nazioartekotzea, ekintzailetza eta berrikuntza metodologikoak aurkeztu ditu lanbide heziketaren lan-lerro nagusi gisa, Mugaz gaindiko Kooperazio jardunaldietan. Lizarrako zentro integratuan egindako saioan Akitania, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeko adituak aritu dira. Bosgarrenez egin da saioa, ikastetxe eta erakundeen arteko elkarlanari jarraipena emanez.

Gaurko saioa Berrikuntza eta Aldaketaren Kudeaketa zuzendari Samuel Triguerok hasi du “Mugaz gaindiko praktiken komunitatearen eraikuntza” izeneko hitzaldiarekin. Hiru eskualdeetako Lanbide Heziketako ikastetxe-zuzendariek esperientziak eta ekimenak partekatzeko aukera izan dute, jardunaldietan egindako lan-saioetan.

Ekimen kolaboratiboen garrantzia azpimarratu du Departamentuko Lanbide Heziketa zerbitzu-zuzendari Esther Monterrubiok, “hainbeste denboran jardun izanak parte hartze handia ahalbidetu baitu”. Hezkuntza departamentuarentzat, eta zehazki Lanbide Heziketa zerbitzuarentzat, giltzarri eta beharrezko da eskualdeen arteko elkarlana, “bereziki kultura, tradizioa eta hizkuntza partekatzen ditugun eskualdeen artean, testuinguru sozio-ekonomiko antzekoa dugunon artean”, adierazi du Monterrubiok.

Era honetako ekimenak aukera dira administrazioak ezagutu ditzan lanbide heziketaren aldaketa eta berrikuntzaren benetako premiak. Hala, Monterrubiok azaldu duenez, “jardunaldiek balio dute ikustarazteko eta lan egiteko lanbide heziketak barne hartzen duen kate osoa, ikasleekin ikasketa metodologia berriak aztertzen dituzten lantaldeetatik hasi eta ekoizpen eremuaren beharretaraino: lanbide heziketa duala, enpresekin hartu-emanak eta ekintzailetza”.

Jardunaldien bosgarren aldia izan da gaur Lizarran egindakoa eta lanbide heziketarekin harremana duten hiru eskualdeetako 90 lagunetik gora elkartu dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa