(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Genero-berdintasuna aurrekontu-politikan gaia eztabaidagai Ogasunak eta NBIk antolatutako jardunaldian
ostirala, 2018.eko azaroak 9


Aranburu kontseilariak eta Ollo kontseilariak inauguratu dute jarduera, toki-erakundeetako kudeatzaileei eta foru-administrazioko langileei zuzenduta


Ezkerretik eskuinera, Alonso, Urrutia, Aranburu, Ollo, Leranoz eta Jubeto. ( irudia handitu )

Ogasun eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburuk eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok toki-erakundeetako kudeatzaileei eta foru-administrazioko langileei zuzendutako jardunaldia inauguratu dute gaur, eta aurrekontu arduratsuei edo genero-ikuspegiko aurrekontuei buruzko gaia eztabaidatu dute.

"Aurrekontu-politikari genero-begirada" izenburuarekin aurkeztu dute saioa, eta sektore ekonomikoko, hezkuntzako eta berdintasuneko profesionalek sexu-arrazoien bidezko desberdintasunetan aurrekontu-politikek dituzten inplikazioen gaineko diagnostikoa egin dute.

Genero-ikuspegia duen aurrekontua egiteko, kontuan hartu behar dira emakumeen eta gizonen egoera eta premiak, genero-bretxak murrizten dituen eta generoaren desberdintasunak iraunarazten dituzten faktoreak ezabatzen eragiten duen, emakume zein gizonentzat emaitza berdina edo baliokidea bermatuaz. Ildo horretan, tresna garrantzitsua izatera iristen da, bi sexuen arteko berdintasuna lortzeko modu positiboan eragiteko gaitasuna du-eta. 

Aranburu kontseilariaren iritziz, genero-ikuspegia sartzea izan da ziurrenik aurrekontu-teknikan azken hamarkadan izandako aldaketarik handiena. Aurrekontu-programei gehitutako genero-inpaktuaren agiriarekin batera (legealdi honetan lehen aldiz sartu dena), PFEZ estatistikak gizonen eta emakumeen arabera banakatuta eskaintzea bezalako ekintza txikiek gizartearen erradiografia hobea lortzen laguntzen dute, genero-aldeei dagokienean, aldi berean, berdintasunerako irtenbideak bilatzen laguntze aldera.

Ildo horretan, kontseilariak azaldu du “Berdintasun arloak gastuaren alderdian jorratzen dituen politikez haratago, zerga-politikak ere berdintasuna bultzatzeko zeharkako jarduerak praktikan jar ditzakeela", eta horietako batzuk aipatu ditu; hala nola, babes fiskal handiagoa kirol-babeserako, klubak femeninoak badira; enplegua sortzeagatik dedukzio handiagoak, emakumeak kontratatzen badira; edo alargunentzako konpentsazioak PFEZ bidez.


Jardunaldira hurbildutako herritarrak. ( irudia handitu )

Bestalde, Ollo kontseilariak adierazi du Gobernuak konpromisoa duela genero-ikuspegia duten aurrekontuak ezartzeko: “konpromiso hori iaz agerian geratu zen Genero Ikuspegia duten Aurrekontuen Taldea eratuta; hain zuzen ere, Ogasuneko langileek, Nafarroako Berdintasunerako Institutukoek eta berdintasun-unitateetakoek osatu zuten”. Halaber, Ollok gogora ekarri du Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako egiten ari diren Foru Legearen Aurreproiektu berria, eta "legegintzaldi honetako funtsezko helburuetariko bat" dela esan du.

Bestalde, Nafarroako Estatistika Institutuak (Nastat) INAI/NABIrekin elkarlanean egindako Nafarroako diagnostikoa ere gogoratu du, Nafarroa berdintasun-indize handieneko eskualdeen rankingean aurkitzen baita. “Hala ere, -nabarmendu du-, genero-bretxa izugarriak daude oraindik, eta politika publikoak gauzatzerakoan arintzen ahaleginduko gara”.

Hizlarien analisia

Hizlarien artean, lehendabizi, Yolanda Jubeto Ruizek hitz egin du, EHUren eskutik Ekonomian doktorea denak, eta ekonomia feminista eta gizartearen iraunkortasunari egiten dion ekarpena aipatu ditu. Jubetorentzat, ekonomia feminista merkatutik kanpo geratzen diren oinarrizko eta funtsezko praktikak kontuan hartzen dituena da; esate baterako, zaintzaren inguruko eginkizunak, jarduera ekonomiko gisa ez aitortzeagatik eta garapenerako, aldiz, funtsezkoak izateagatik.

Ondoren, Foru Exekutiboari proiektuan laguntzen dion LIKaDI Formación y Empleo SLko Isabel Alonso Cuervok generoaren ikuspegia aurrekontu publikoetan sartzeko metodologia zehaztu du; Nafarroarentzat lehen esperientzia izan dela esan du politika publikoen talde kudeatzaileei ezagutzak eta tresnak emateko, generoa haien erabaki eta jardueretan sartzea erraztearren.

Azkenik, aurrekontuen proiektuaren emaitzak azaltzeaz arduratu dira Mertxe Leranoz Goñi, INAI/NABIko zuzendari kudeatzailea, eta Mª Begoña Urrutia Juanicotena, Aurrekontuen zuzendari nagusia. Etengabeko prozesua dela adierazi dute: “ezbairik gabe, lanean jarraitu behar da, metodologia emanaz, langileak trebatuaz eta emaitzak ebaluatuaz”.

2017. urtean, Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin elkarlanean, generoan inpaktu handiena zuten partiden analisia aurrez eginda, lanerako prozesua abian jarri zuen, eta bederatzi programaren analisia egin zuten (departamentu bakoitzeko bat), eta horiei Aurrekontuen Zuzendaritza Nagusiarena gehitu zitzaien. Modu horretan, generoaren inpaktuaren azterketa teknikoa 10 programatan egin zen.

Testuinguru horretan, eta Nafarroako Gobernuak genero-ikuspegia kontuan hartzen duen aurrekontu-politikan hasitako lanarekin jarraituz, prestakuntza-jardunaldi hau antolatu da, 2018ko hirugarrena. Lehen saiora berdintasun-unitateetako pertsonak joan ziren eta bigarrenera 2019rako hautatutako 9 proiekturen kudeatzaileak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa