(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek bidaia instituzionala egingo du Argentinara abenduaren 4tik 10era bitartean
ostirala, 2018.eko azaroak 9


Izaera ekonomiko eta instituzionala ere izango duen bidaia ofizial horretan, Barkos harremanetan jarriko da herrialde horretan dagoen nafar diasporarekin


Nafarroako Lehendakari Uxue Barkos buru duen Nafarroako Gobernuaren ordezkaritza batek Argentina bisitatuko du abenduaren 4tik 10era bitartean. Hauxe da nafar diasporarekin harremenaten jartzeko aukera eskainiko duen Lehendakariaren lehendabiziko bidaia ofiziala.

Halaber, bidaiak izaera ekonomiko eta instituzionala izanen du, izan ere, bisitaldiaz baliatuta, Lehendakariak Foru Komunitatearen errealitatea eragile ekonomiko eta enpresarialen aurrean aurkezteko aukera izanen du. Protagonismo berezia izanen du Nafarroa aitzindari duen energia berriztagarrien sektoreak. Esparru honetan, gora egin du Argentinarekiko jarduera komertziala, zenbait nafar enpresak dagoeneko bertan lan egiten dutelarik.

Lehendakaria buru duen ordezkaritzak hainbat harrera eta topaketa instituzionaletan parte hartuko du Buenos Airesen zein Rosarion. Azken hiri honetan, Barkosek nafar kolektibitateen topaketan parte hartuko du hilaren 7tik 9ra.

Bidaia ofizialean, Lehendakariarekin batera joango dira Herritarrekiko eta Erakundeekiko kontseilari Ana Ollo eta Politika Ekonomiko eta Enpresarialeko eta Laneko zuzendari nagusi Izaskun Goñi.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa