(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilaria buru, Erriberako kultura eta gastronomia sustatzeko Bartzelonako Nafarren Etxean egin den ekitaldian astelehena, 2018.eko azaroak 12


Ehun pertsona inguruk Tuterako Katedraleko Judizioaren Ateko zaharberritze-lanak ezagutu eta herriko produktuak dastatzeko aukera izan dute


Ollo kontseilaria buru, Erriberako kultura eta gastronomia sustatzeko ekitaldia egin da Bartzelonako Nafarren Etxean

Argazki-oina testuaren bukaeran. ( irudia handitu )

Bartzelonako Nafarraren Etxea Elkarteak Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollo errezibitu du, Nafarroako Gobernua Erriberako kultura eta gastronomia sustatzeko autonomia-erkidegoetako nafar zentroetan egiten ari den aurpeneko buru izan dadin.

Ekitaldian, kontseilariarekin batera izan dira Laura Pérez, Bartzelonako Udaleko zinegotzia; Iciar, Ortiz de Urbina, Nafar Etxeen Federazioko lehendakaria, eta Bartzelonako Nafarren Etxeko lehendakaria.

Bertaratutako 90 pertsona inguruk, gainerako nafar etxeetan egindako antzeko ekitaldietan bezalaxe, Blanca Aldanondo argazkilariak eta Diego Carasusan kazetariak Tuterako Katedraleko Judizioaren Ateari buruz emandako hitzaldia entzuteko aukera izan zuten, eta ikusentzunezko materialaren laguntzaz, bertatik bertara ezagutu ahal izan zuten zergatik den Nafarroako Erdi Aroko artearen maisulan nagusietako bat.

Bi hizlariak Tuterako Katedraleko eskultura-multzo erromatiko-gotiko berezi honen errekreazio polikromatua eskaintzen duten liburuaren eta aplikazio informatikoaren egileak dira.

Aurkezpen kulturalaren ondoren, bertaratutakoek Erriberako produktu gastronomikoak dastatzeko aukera izan dute Napar Bideak kooperatibaren eskutik.

Jendaurreko agerraldian, Ollo kontseilariak esan du “atsegin handia dela beti Katalunian bizi diren nafarrengana hurbildu eta gure herrialdeko onenaren ereduak eramatea; hala nola, Tuterako Katedraleko Judizioaren Ateko eskultura-multzo ikusgarri hau edo Erriberako baratzeko produkturik onenak”.

Horrekin batera, eskerrak eman dizkie Nafarren Etxeari eta honen Zuzendaritza Batzordeari ekitaldia antolatzeko eskaini duten laguntza eta jarrera onagatik, eta Bartzelonan bizi diren nafarrekiko zein ondorengoekiko lotura lana egiteagatik, izan ere, Bartzelonako Nafarren Etxea da egun bazkide gehien duena, 800 inguru.

ARGAZKI-OINA: ezkerretik eskuinera, Diego Carasusán hizlaria, Nafar Etxeen Federazioko lehendakari Iciar Ortiz de Urbina, Bartzelonako Udalaren ordezkari Fernando Marín, Ollo kontseilaria, Bartzelonako Nafarren Etxeako lehendakari Koldo Larrea, Bartzelonako Udaleko zinegotzi Laura Pérez eta Blanca Aldanondo argazkilari eta hizlaria.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa