(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

NLk 766 hitzordu eman ditu arreta sistema hau Iruñean eta Iruñerrian ezarritako lehendabiziko astean astelehena, 2018.eko azaroak 12


Iturrondo agentzia bateratu berria  langabetuei zuzendutako zerbitzuekin irekita 


Iturrondoko iragarkia

Iturrondoko enplegu agentzia bateratu berriaren iragarkia. ( irudia handitu )

Nafar Lansarek 766 hitzordu esleitu ditu arreta-sistema hau erakundean ezarritako lehendabiziko astean. Eredu berria Iruñeko eta Iruñerriko agentzien berrantolaketarekin batera abiarazi da.

Gogoratuko denez, joan den astelehenean, azaroak 5, Burlatan finkatuta dagoen Iturrondo enplegu agentzia bateratu berria ireki zen, II. Zabalguneko agentziarekin batera herritarrei arreta emateko xedez. Trantsizio aldi honetan, hitzordu bidezko arreta ohiko uneko arretarekin batera eskaintzen ari da. “Den-dena lekualdatze bati dagokion normaltasunaz egiten ari da”, ziurtatu du NL-NEZeko zuzendari kudeatzaile Paz Fernándezek.

Aldez aurreko hitzordua Yamaguchiko lehengo agentzian gauzaturiko proiektu pilotu baten ondoren ezarri da. Enplegu eskarera berritzeko izan ezik, nahitaezkoa izanen da aldez aurretik erreserba egitea 848 42 45 00 telefonoan edo empleocitaprevia.navarra.es webgunean (08:30etik 14:30era, astelehenetik ostiralera, eta 13:30 arte hileko azken astelehenean), honako zerbitzuak baliatu ahal izateko: enplegua-eskariarekin lotutako tramiteak (alta berriak, datuak eguneratzea, lekualdatzea, berraktibazioa); ikastaroei eta gaitasun profesionalen akreditazioari buruzko buruzko informazioa; 30 urtetik beherakoei zuzendutako Gazte Bermea; curriculuma lantzeko laguntza; Orientazio Profesionala, edota ekintzailetzarako aholkularitza.

Iturrondo agentzia bateratuan, NLk zerbitzu horiek guztiak emango ditu, baita formakuntzari dagozkion beste batzuk ere; hala nola, gaitasun pertsonalak, digitalak eta profesionalak eta enplegurako formakuntza.

II. Zabalgunean, oinarrizko zerbitzuak eskainiko dira (eskaera egiteko eta informazioa eskatzeko tramiteak eta oinarrizko aholkularitza), eta eskatzaileek zerbitzu trinkoagoak behar dituztenean (orientazio profesionala, Gazte Bermeari atxikitako gazteentzako orientazioa edo formakuntza-ibilbibideei buruzkoa) zerbitzu espezializatu horiek dituen Iturrondo agentziara bideratuko dira.

Bi agentziek eskatzaileen etxebizitzaren posta-kodearen arabera ematen dute arreta. Hartara, Yamaguchiko lehengo agentziari zegozkion eskatzaile guztiak II. Zabalguneko agentziari atxikita gelditu dira: Etxabakoitz, Iturrama, Mendebaldea, Ermitagaña eta San Juan auzoetakoak zein Barañain, Zizur Zendea eta Zizur Nagusia herrietakoak.


Iturrondo Agentzia

Iturrondo enplegu-agentzia berriko bulegoetako bat ( irudia handitu )

Arrotxapeari dagozkion posta-kodeak Iturrondora pasatu dira, Alde Zaharra (31001) izan ezik, II. Zabalgunearen barnean gelditu baita. Bestalde, Iturrondoren menpe gelditu dira inguruko herriak (Atarrabia, Burlata eta Uharte), baita Iruñearen iparraldean kokatuta dauden Antsoain, Berriobeiti, eta Ultzama ere. Aldez aurreko hitzordua eskatzeko aplikazio mugikorrak erabiltzeari dagokion agentziari buruzko informazioa eskainiko du.

Iturrondoren irekiera

NLko zuzendari kudeatzaile Paz Fernándezek balorazio positiboa egin du zerbitzuak Iturrondon zentralizatzeak Iruñeko nahiz Iruñerriko langabeentzat ekarriko duen “jauzi kualitatiboari buruz”.

“Europako zein Estatuko politikekin bat etorriz, Iturrondok langabeei edo lana hobetu nahi dutenei arreta emateko kontzeptu berri bat abiarazi du Nafarroan: lan-aktibazioa lantzea eta agentziek lan-eskatzailearen txartela lortzeko zuten eginkizuna gainditzea, zenbait kasutan, langabeziako prestazioen edo subsidioen kobrantza horiexei atxikiz”, adierazi du.

Horretarako, NL ezartzen ari den arreta-sistema berria estu-estu lotuta dago erronka hauekin: arreta pertsonalizatua, bizialdi osoko orientazioa eta formakuntza, eta gaitasun pertsonal, profesional eta digitalei buruzko formakuntza. Ildo horretan, NL-NEZeko zuzendariak esan du “helburua langabeen enplegagarritasuna hobetzeko prozesuei balio handiagoa ematea dela”.

Iturrondoren irekiera ofiziala datozen asteotan egingo da, barneko esparruak egokitzeko lanak bukatu bezain laster. Hartara, eraikineko atarian, baliabide berritzaile bat finkatuko da, “Enplegu bilaketa” deritzon esparrua, material informatikoz eta pertsonal teknikoaren aholkularitzaz horniturikoa, lan-bilaketan autonomia eta trebetasun digitalak sustatzeko xedez.

Esparru hau lanen hirugarren fasean aurreikusita zegoen, datorren urtean eraiki eta martxoan bukatzeko xedez, baina enpresa adjudikaziozunak (Eraikuntxa Birgaikuntxa Artapena S.L - EBA) lanak aurreratu ditu. Esparruak egokitzeko inbertsioa 3.146.000 eurokoa izan da, eta ia osorik, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak finantzatu du.

Apeztel Arquitectura y Urbanismo, S.L. enpresak zuzendutako eraikuntza proiektuan adreilua eta baldosa zeramikoa dira material nagusiak. Eraikina Julio Cano Lasso eta Alberto Campo Baeza arkitektoek diseinatu zuten 1973an eta 1974an eraiki zen. Eraikina babestuta dago bolumetriaren zein kofaduren balioagatik, pilare eta hormen egituragatik, bistako adreilak dituzten barnealdeko hormengatik, barnealdeko ate eta zokondoen estrategiagatik eta zeramikazko zoruengatik. Gainera, esku-hartzea eskuinaldean egin da (sotoa eta hiru solairu), 2.822,00 metro koadroko guztizko azalera barne hartuz.

Iturrondo ireki aurretik, NL-NEZen estatutuak aldatu behar izan dira, plantilla berrantolatu eta egokituz (NL-NEZek 62 langile izanen ditu zentro honetan) eta lan-protokolo berriak ezarriz. Iruñeko Errondatik komunikazio onak dituen Iturrondo agentziara iristeko, garraioa publikoa erabili daiteke; zehazkiago esanda, 5. eta 7. lineak (azken honek geraleku berria du Mugazuri eta Bizkarmendia kaleen arteko bidegurutzean).

Gaitasun profesionalen errefortzua

Gaitasun profesionalen, pertsonalen eta digitalen errefortzuaren barnean, azaroaren 5etik abenduaren 31ra bitartean, Iturrondon, gaitasun profesionalak, pertsonalak eta digitalak lantzeko eta ekintzailetza sustatzeko 19 tailer eta ikastaro antolatuko dira.

Horren harira, enplegua bilatzeko oinarrizko tresnak lantzeko aldizkako tailerren eskaintza eman da ezagutzera: nola landu curriculuma, aurkezpen gutuna, hautaketa elkarrizketa, helburu profesionalak zehazteko metodologia, eta nola aurkitu lana kontaktu-sare baten bitartez.

Oinarrizko tailer hauek coaching-aren arloko tailerrekin indartu dira: indarguneak lantzea, ekintza-planaren diseinua, lan-aukerak sortzeari buruzko Lego Serious Play delakoa, ekimena hartzeko gaitasuna, autokonfiantza eta aldaketara egokitzea.

Berritasun gisa, halaber, NL-NEZen “Lan-merkatua: enpleguaren etorkizuna” deritzon informazio-gunea ezarri da. Zehazkiago esanda, “Lan-merkatuaren joerak” aztertzeko tailerra programatu da.

Informazio gehiago nahi duten interesdunek www.empleo.navarra.es webgunean aurki dezakete, Formakuntza atalean. Tailerrak urteko lehendabiziko hiruhilekoan birprogramatu eta handituko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa