(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak eta Pirinio Atlantikoek indarrak batu dituzte haurren obesitatea prebenitzeko astelehena, 2018.eko azaroak 12


ANETO programa jada ezarri da Foru Komunitateko 20 ikastetxetan


Nafarroako eta Pirinio Atlantikoetako ordezkariek ANETO programan esku hartzen dute. ( irudia handitu )

Gaur aurkeztu dute Iruñean ANETO programa, Frantzia eta Nafarroa arteko herrialde mugakideetako 6-7 urte arteko haurren obesitatea prebenitzeari buruzkoa. Europar Batasunaren POCTEFA programan kokatua eta FEDER funtsen bidez batera finantzatua, Nafarroan 20 ikastetxetan ezartzen ari da.

Aurkezpenean honako hauek hartu dute parte: Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak; Garapen Iraunkorra - Pirinio Atlantikoko Kirolen Sareko kontseilariak, Sandrine Lafarguek; Frantziako Hezkuntza Nazionaleko Zerbitzuetako zuzendari akademiko ondokoak, Etienne Morel Daasen-ek; eta Kirolaren Azterketa, Ikerketa eta Medikuntza Zentroko (CEIMD) zuzendari Esteban Gorostiagak.

ANETO programa proiektu integrala da, eta haurrak, haien familiak, hezkuntza-ingurunea nahiz instituzio eta erakunde publiko eta pribatu ezberdinak inplikatzen ditu, gehiegizko pisuaren eta obesitatearen kopuruak murrizte aldera proiektuak irauten duen bitartean. Proiektua aurten hasi eta 2020ko abenduan amaituko da. Hala ere, asmoa ez da ikastetxeetan haurren obesitatea prebenitzeko esku-hartze zehatz bat egitea, baizik eta etorkizun hurbilean tresna pedagogiko eta gainbegiratzeko tresna bilakatzea, eskolako adinean dauden haurren gehiegizko pisua eta obesitatea nahiz baldintza fisikoa kontrolatzeko. 


Ezkerretik eskuinera, Gorostiaga, Herrera, Lafargue eta Daasen, aurkezpenean zehar. ( irudia handitu )

Beraz, ANETO proiektuaren helburuen artean, honako hauek aurkitzen dira:

- 6 urteko 700 haurraren gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebentzioa eta tratamendua, mugaz haraindiko hezkuntza-programa integralaren bitartez. Programaren helburua da elikaduraren inguruko ohitura osasungarriak hartzea eta jarduera fisikoa lantzea ikastetxean, komunitatean eta familian.

- Gizartea sentsibilizatzea bizitzako lehen urteetatik aurrera elikadura egokia izateak eta ariketa fisikoa egiteak duten garrantziaz.

- Jarduera fisikoa gehitzeak eta elikadura hobetzeak gorputzean eta gaitasun fisikoan dituzten efektuak aztertzea.

- Azkenik, mugaz haraindiko eta Europako hezkuntza-sarearen oinarriak sortzea eskolen arteko elkarreragitea errazteko eta jardunbide egokiak trukatzeko.

POCTEFA programaren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra mugako zonako integrazio ekonomiko eta soziala indartzea. Laguntzari esker, mugaz bestaldeko jarduera ekonomikoak, sozialak eta ingurumen-arlokoak garatu nahi dira, lurraldearen garapen iraunkorrerako estrategiak batera landuaz.

Parte hartzen duten ikastetxeak

ANETO proiektua Lehen Hezkuntzan garatzen da, Espainia eta Frantzia artean mugaren bi aldeetan kokatutako ikastetxeetan.

Asmoa da bi ikasturtetan (2018-19 eta 2019-20) lan egitea mugaren alde banatan 700 bat ikaslerekin; hots, guztira 1.400 bat haur. Nafarroan, honako ikastetxe hauetan jorratzen ari da:

· Landa-gunea: Remontival (Lizarra), Ricardo Baroja (Bera), S. Miguel (Doneztebe), Elizondo, S. Donato (Etxarri Aranatz), Atakondoa (Irurtzun), Gotzaina (Irurita), Irain (Lesaka), Baztan ik., Labiaga ik. (Bera), Andra Mari ik. (Etxarri Aranatz) eta Tantirumairu ik. (Lesaka).

· Iruña eta eskualdea: Hegoalde ik., Iturrama, San Jorge, Buztintxuri, Sanduzelai, Atargi, Lorenzo Goicoa eta Patxi Larrainzar.

Informazio gehiago: info@aneto.eu


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nota ANETO
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa