(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Industriaren Egunean bertako teknologia erakutsiko da industriaren eraldaketa eta mugikortasun iraunkorrerako astelehena, 2018.eko azaroak 12


Nafarroa Arenan enpresa-digitalizazioaren adibideak eta NAITEC zentro teknologikoa ezagutzera emango dira azaroaren 22an


Nafarroako Industriaren I. Egunaren kartela.

Nafarroako Industriaren I. Egunaren kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Industriaren Egunean, Nafarroako industria fabrikazio-prozesuen digitalizazioan gauzatzen ari den eraldaketen adibideak eskainiko dira Nafarroa Arenan, "Eraldaketarako teknologia" goiburuarekin. Sarrera gisa, automozioko eta mekatronikako zentro teknologiko berria, NAITEC, aurkeztuko dute.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusi Izaskun Goñik eta NAITEC zentroko zuzendari nagusi Estíbalitz Erauzquinek astelehen honetan aurkeztu dute azaroaren 21ean eta 22an Nafarroa Arena pabiloian burutuko den topaketa bikoitza, “Mugikortasuna eta etorkizunaren fabrikazioa” izenekoa. Izaskun Goñiren hitzetan, topaketaren bitartez, “teknologia berriak Nafarroako produkzio-ehunean jada sartuta daudela erakutsi nahi da”; horri buruzko informazio guztia NAITEC-en web gunean eskura daiteke.

Enpresa askok jada barneratu duten eraldaketaz gain, deialdiaren asmoa da teknologia berriak sartzearen premia sustatzea eta horren inguruan sentsibilizatzea, bereziki Nafarroako eteak, horiei esan nahi baitzaie “tresna berri horietan inbertitzea ez dela gehiegizkoa, baizik eta, alderantziz, lehiakorragoak izaten eta baliabideak optimizatzen lagunduko dietela”, adierazi du Goñik.

Nafarroako Gobernuak enpresak laugarren industria-iraultzan sartzeko sustatzen dituen ekimen ezberdinen barnean, bi gertaera nabarmen agertzen dira. Lehena, Nafarroako industriak bere lan-sistemetan sartu dituela robotika eta sentsorikako tresnak eta ikuspegi artifiziala.

Bigarren gertaera da prozesu hori ez dela modu berean gertatzen eta ez dela agente guztiengana berdin iristen. Era horretan, esan behar da nekazaritzako elikagaien industriako inbertsio-proiektuen %38ak digitalizazioko edo 4.0 industriako elementuak dituen bitartean, ete industrialen kasuan %21 direla era horretako elementuak dituztenak, eta inbertsio guztien %7,4ra iristen direla. Ondorioz, programa gizartearentzat oro har izan arren, era horretako agenteengana zuzentzen da.

Jada egindako iraultza erakustea

Hilaren 22ko jardunaldian, Nafarroako hainbat enpresak bere eraldaketan emandako urratsak erakutsiko dira, tartean aipatu beharrekoak automozioaren eta mugikortasunaren sektorea. Zehazki, Izaskun Goñik azaldu duenaren arabera, “2015ean Alemanian 4.0 Industria ezagutzera eman zenetik, Nafarroako Gobernuak fenomeno hori sustatzeko eta ezagutzera emateko ekintzak sustatu ditu, eta, horrela, aurten pentsatu dugu unea iritsi dela Nafarroako industriak egindako lana eta horren inguruan duena erakusteko”.

Modu horretan, bi espazio dituen programa diseinatu da. Lehenengoan, hitzaldiak eskainiko dituzte honako hauek: NUPeko Humberto Bustince katedradunak “BIG DATA-ri" buruzko hitzaldia emango du, edo Eduardo Azanzak, DAS NANOkoak, “Berrikuntzaren Etorkizuna. ‘Made In Navarra’ teknologia. Oraingo errealitateak eta etorkizuneko erronkak” izenekoa.

Jarduera horiekin batera, mahai-inguru ezberdinak garatuko dira, “Nafarroako ardatz estrategikoetako eraldaketaren adibide inspiratzaileekin”, eta horietan Florette, Idifarma, Miasa edo Comansa bezalako konpainiek parte hartuko dute; halaber, Ingeniarien Elkargoko dekanoak, Miguel Iriberrik “4.0 Fabrikako Biki Digitalari” buruzko mintegia zuzenduko du; edota Nafarroan garatutako teknologien erakusketa praktikoa eskainiko dute Kunak, Sistemas OEE, IAR, 3D Bide, Tigloo eta Inycom enpresek.

Modu  berean, bereziki interesgarria izango da Nafarroa Arena Pabiloiko pista nagusian egingo den erakusketa, autoen marka ezberdinek (BMW, Volkswagen eta Renault) beren azken modelo elektrikoak erakutsiko baitituzte. Eszenatoki horretan, gainera, NUPek garatutako hidrogenozko ibilgailua egongo da eta NAITEC-ek IDIADA zentro teknologikoarekin elkarlanean egindako “Nexttech” prototipoa.

Bi egunetako programa osoa nahiz hitzaldietan izena emateko aukera eta topaketari buruzko informazio osoa www.naitec.es web gunean aurki daitezke.

NAITEC: bultzatzeko bultzatua

Bezperan, azaroaren 21ean, ofizialki aurkeztuko da Automozioko eta Mekatronikako Zentro Teknologiko berria, NAITEC, ekitaldi pribatuan. Ekitaldira aurrez gonbidapena lortuta joan ahal izango da.

Naitec Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eta CEMITEC zentro teknologiko zaharraren patronatuak sustatu dute, Foru Komunitatean automozioaren eta mekatronikaren garapena bultzatzeaz arduratuko den erakundea eratzeko helburuarekin, ildo estrategikoa baita Nafarroako Gobernuaren garapen industrialean.

Modu horretan, CEMITEC-eko langileekin eta NUPeko ikerlariekin NAITEC sortu da, nazioartean erreferentea bihurtzeko asmoarekin teknologien I+G+b garapenean, mugikortasun iraunkorrerako eta adimentsurako nahiz fabrikazio aurreratuago eta adimentsuagorako bidea egiten laguntzearren.

Aurkezpenean ondorengo hitzaldia eskainiko du Andreu Veà i Barók, Espainiako Internet Society-ren lehendakari exekutiboak: “Etorkizunera itzulera, autoa jabetzan edukitzen azkenak izango gara? Halaber, Gregorio Ameyugok, Frantziako CEA List zentro teknologikoaren zuzendariak, “Hubs-ak ibilgailu elektrikoa garatzeko” hitzaldia eskainiko du. Eta osagarri gisa, Nafarroako Volkswagen etxeko ordezkariek "etorkizuneko automobilari" buruzko azken lanen berri emango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa