Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: kontzertuak, zinema, tailerrak, erakusketak eta bisitak
Soledad Becerrilek bere biografia “Años de soledad” aurkeztuko du asteartean Nafarroako Liburutegian.
Aste honetan, Nafarroako Filmotekak hiru film eskainiko ditu arratsaldeko zortzietan: asteazkenean “El déspota”; ostegunean “Penitencia”, eta ostiralean “El tren de sal y azúcar”. Azken hau arratsaldeko 17.30etan emango da ere bai.
Musikari dagokionez, Baluarte Jauregiko Ganbera Aretoak momentuko txelo-jole onenen artean dagoen Asier Polo aurkeztuko du. Musikariak “Las suites de Bach” kontzertua eskainiko du.
Halaber, Sakanako liburutegiak elkartu egin dira bailarako paisai eta baso ondarea goraipatzeko. Honen harira, egitarau anitz bat prestatu dute Sakanako hamaika herrietan. Aste honetan liburuak aurkeztuko dira, umeentzako ikastaroak eskainiko dira eta naturaren marrazketa, landare sendagarriak eta birziklapena jorratuko dituzten tailerrak zabalduko dira.
Hitzaldiei dagokionez, eskaintza anitza da aste honetakoa Nafarroako Liburutegian: Arturo Leytek “Heidegger: hizketa ezinezkoa” mintzaldia eskainiko du astelehenean; asteartean Soledad Becerrilek bere memoriak aurkeztuko ditu, “Años de soledad”; asteazkenean “Ongi etorri ipuinetara” haurrentzako ikastaroa eskainiko da; ostegunean, José Andrés Álvaro Ocáriz-ek Francisco Navarro Villosladaren inguruko mintzaldi bat emango du; bukatzeko eta larunbatean, Concha Martínez Pasamar idazleak bere liburu berria aurkeztuko du, “Amatxok txirikordak zeramatzanean”.
Era berean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, “Zientzien hotsak” zikloa martxan da. Asteazkenean, Concepción de la Rúa-k “Musika eta giza eboluzioa. Historiaurretiko kontaketa” mintzaldia helaraziko du.
Huarte Zentroan “Sol y Sombra” proposamena eta “Work in Process” erakusketa ikusgai mantentzen dira eta bi ikastaro berri zabaltzen dira: “Paisaiaren memoria / Zero azpitik”, Jon Cazenave artistaren eskutik, eta 948 Merkatua-ren eskutik “Dossier on bat Nola prestatu” tailerra.
Erakusketen alorrean, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak asteko berritasuna jaso du: “Izaba NANen”. Bertan, Izaba herriari buruzko agirien aukeraketa zabala aurkezten da. Gainera, honako erakusketa hauek zabalik diraute: “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian; “María del Villar Berruezo” Nafarroako Liburutegian; eta “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan.
Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean).
Kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen