(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ayerdi lehendakariordea Naturgy enpresak sustatutako ‘Barasoain’ eta ‘Tirapu’ parke eolikoetako lehen harria jartzeko ekitaldian izan da asteartea, 2018.eko azaroak 13


Hamabost aerosorgailu jarriko dira, bakoitza 3.3 MW-ko potentziakoa; horretarako, 45 milioi euroko inbertsioa egingo da, eta uztailean abian hasiko dira


Instalazioaren lehen harria jartzen.

Instalazioaren lehen harria jartzen. ( irudia handitu )

Garapen Ekonomikoko lehendakariordea den Manu Ayerdi ‘Barasoain’ eta ‘Tirapu’ bi parke eolikoetako lehen harria jartzen izan da astearte honetan. Naturgy enpresa arduratuko da horiek instalatzeaz Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Oloritz eta Tirapu udal-mugartetan. Enpresak 45 milioi euro inguruko inbertsioa egingo du hamabost aerosorgailu jartzeko.

Barasoaingo parkean hamaika aerosorgailu jarriko dituzte eta Tirapun beste lau. Bakoitzak 3.3 megavatioko potentzia unitarioa izango du, eta guztira 155.000 MWh ekoiztuko dituzte urtean. Ayerdi lehendakariordeaz gain, lehen harria jartzeko ekitaldian izan dira Añorbeko alkatea, Joaquín Sanz, eta Naturgyko Sorkuntza Garapeneko zuzendaria, Carlos González Samano.

Oraingoz azpiegitura instalatzeko prestakuntza-lanak egiten hasi dira: sastrakak kentzeko eta inausteko edo lurrak mugitzeko lanak. Behin kokapena egokituta, indusketa-faseari eta turbinen zimenduak jartzeko faseari hasiera emango diote, azkenik, horiek muntatzen hasteko. Parke horien sarerako lehen isurketa 2019ko uztailaren hasiera aldera egitea aurreikusten da.

Bi parkeen hasierako ingeniaritza Nafarroako Industria Elkartearen (AIN) bidez garatu da, eta Barasoain, Irunberri eta Castejongo Nordex-Acciona instalazioek hartu dute parte, dorrearen turbinak, nazelleak, palak eta segmentuak fabrikatzeko. Obra zibileko eta elektrikoko lanak egiteko, enpresa tokiko hornitzaileekin ari da lanean baita ere.


Argazki-oina testuaren amaieran.

Argazki-oina testuaren amaieran. ( irudia handitu )

Aerosorgailuak Nordex-Accionaren AW132 3300 modelokoak dira, 120 metroko abatz-altuera (zilindroa) hartzen dute, 132 metroko errotore-diametroa eta 186 metroko altuera palaren puntaraino.

Eraikitzerakoan, ingurumen eta arkeologia arloko etengabeko segimendua egingo da, Ingurumen Inpaktuaren Deklarazioan, landare, fauna, atmosfera, hidrologia eta ondasun kultural eta arkeologikoei dagokienean, definitutako neurriak betetzen direla bermatzeko. Kaltetutako azaleretan berriro landareak jarriko dira, eta parkearen bizitzan zehar aldizkako ingurumen-segimendua burutuko da.

Gaur egun, Naturgy enpresak beste lau parke eoliko ditu Nafarroan, Derna enpresak ustiatzen dituenak, eta horietan %50eko partaidetza du. 130 aerosorgailuko eta 146 MW-ko potentzia instalatuko instalazioak Nafarroako bederatzi herritan kokatzen dira: Añorbe, Artaxoa, Barasoain, Biurrun-Olkotz, Funes, Leotz, Azkoien, Tirapu eta Untzue.

ARGAZKI-OINA:

Ezkerretik eskuinera: Jesús Manuel Calvo Arroyo, Naturgyren Berriztagarrien Garapeneko proiektuen arduraduna Nafarroan; Joaquín Sanz, Añorbeko alkatea; Manu Ayerdi, Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko lehendakariordea; Carlos González Samano, Naturgyko Sorkuntza Garapeneko zuzendaria; eta Yolanda Blanco, Nafarroako Gobernuko Industria, Energia eta Berrikuntzako zuzendari nagusia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa