(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Faltzes eta Erriberri Nafarroako Gobernuaren larrialdien kudeaketarako sisteman sartu dira asteartea, 2018.eko azaroak 13


Bi herrietako udaltzaingoak polizien komunikaziorako TETRA sistemara gehitu dira eta hala edozein ezbeharren aurrean modu arin eta koordinatuan erantzungo dute


KontseilariakFaltzeseko alkate, Valentín Garcia, eta gainontzeko ordezkariekin sinadura ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak eta Faltzes eta Erriberriko udalek larrialdi egoeretan herrietako udaltzaingoen eta Foruzaingoaren arteko elkarlanaren kudeaketa jasotzen duen akordioa sinatu dute gaur goizean. Modu honetara, herrietako udaltzainak polizien komunikaziorako TETRA sistemara gehituko dira eta hala edozein ezbeharren aurrean modu arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izango dute.

Bi polizien arteko koordinazioa eta elkarlana jasotzen duen akordioa gaur goizean sinatu dute, María Jose Beaumont, Lehendakaritza, Funtzio Publikoa, Barnea eta Justiziako kontseilariak, eta Valentin Garcia, Faltzeseko alkateak eta Andoni Lacarra, Erriberriko alkateak. Udaletxe bakoitzean egin den sinadura ekitaldian, kontseilariarekin batera izan dira Agustin Gastaminza, Barne Ataleko zuzendari orokorra, Toño Garcia Segurtasun Politiken Zerbitzuko zuzendaria, eta Alfredo Ondarra Segurtasunaren Koordinazio ataleko arduraduna.

Beaumont kontseilariak bi sinadura hauen gaineko poztasuna adierazi du: “Plazerra da niretzako Nafarroako Gobernuaren izenean elkarlanerako hitzarmen hau sinatzea Faltzes eta Oliteko udaletxeetan”. Kontseilariak gainera hitzarmen honek, “gizartearen eskubide eta askatasunen babesean eragina izango du, segurtasun publikoaren bermean eta baita delikuentziaren kontrako borrokan ere”, gehitu du.

Hitzarmen hauen bitartez bi herrien eta Foruzaingoaren arteko koordinazioa gauzatu da. Horri esker, udaltzainak Nafarroako Gobernuaren TETRA teknologia digitaleko irrati-sistemara gehitu dira eta bertatik poliziarentzako interesgarriak izan daitezkeen datuak eskuratu ahal izango dituzte. Modu honetara, beraien konpetentziako eremuko edozein ezbehar edo larrialdiren aurrean modu arin, eraginkor eta koordinatuan erantzun ahal izango dute.


Kontseilaria, Erriberriko alkatea eta gainontzeko ordezkarien taldeko argazkia. ( irudia handitu )

Halaber, Foruzaingoaren Informazio Sistemara (SIP) gehituko dira eta horren bitartez polizia ikerketetan garrantzitsua izan daitekeen informazioa eskuratuko dute. Azkenik, Salaketa Penalen Erregistro Sistema (SITRADE) ere erabili ahal izango dute. Guzti honekin Nafarroako Gobernuak aurrera egin du telekomunikazioen sare bakarra sortzeko helburuan eta baita poliziarentzako interesgarria den informazioaren erregistroan, poliziek errekurtsoak modu koordinatuan eta eraginkorrean eraibili ahal ditzaten.

27 Udaletxe

Faltzes eta Erriberriko udaltzainekin batera sistema honekin bat egin dute Aranguren, Azagra, Bera, Cascante, Uharte, Valtierrako aguazilek eta Nafarroan udaltzaingoa duten udal guztiak: Altsasu, Ansoain, Barañain, Berriozar, Burlata, Castejón, Cintruenigo, Corella, Lizarra, Noain, Iruña, Azkoien, San Adrian, Zangoza, Tutera, Eguesibar, Atarrabia eta Zizur Nagusia. Guztira, jada, 27 dira bateratuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa