(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

25. urteurrena ospatu du Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroak
asteazkena, 2018.eko azaroak 14


Hezkuntza departamentuko areto nagusian izan da ekitaldia eta amaieran Motxila 21 taldeak emanaldia eskaini du klaustroan


Ander Domblás zerbitzu burua, Maria Solana Hezkuntza Kontseilaria eta Josean Villanueva, 25 urte betetzen dituen NBBH zentroko zuzendaria. ( irudia handitu )

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak, Ordenazio, Orientazio eta Aukera Berdintasun zerbitzu-zuzendari Ander Domblasek eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (CREENA) zuzendari Josean Villanuevak 25 urte hauetan eginiko lana eskertu diete behar bereziak dituzten ikasleen eta euren familiei. Kontseilariak azaldu bezala, “ikasle horiek ikasgelan lagun bat gehiago izaten lagundu dutelako”. Era berean, CREENAko profesional taldeari ere bere konpromisoa aitortu die, “zailtasunei aurre egiteko erakutsitako ausardiagatik eta ikasleei euren gaitasunez ohartzen laguntzeagatik.” Solana Kontseilariak, halaber, azpimarratu du, “berdintasuna eta berrikuntzarekin batera, inklusioa sustatzea Departamentuaren lehentasunetako bat da. Eta hala izaten jarraitu beharko luke aurrerantzean ere”.

Horretarako Kontseilariak azaldu duenez, Departamentuaren helburuetako bat izan da “CREENAren eredua egokitzea, gaur egungo eskariei modu egokian erantzuteko. Horretarako CREENA bera egokitu da, aniztasunari erantzuteko ezpezilizatutako hezkuntza laguntza kudeatzen duen erakunde bezala, eta Nafarroako Hezkuntza komunitatearen behar berriei erantzuteko.” Hala, Solanak Aniztasunari Erantzuteko Plana aipatu du, behar bereziak dituzten ikasleei eta euren familiei erantzun inklusiboa ematea aurreikusten duen plana, hain justu, gizarte-kohesioa eta kalitatezko erantzuna eskaintzeko, “inor ezin dugulako kanpoan utzi, inor ez delako kanpoan utzi behar eta horixe da, justuki, Aniztasunari erantzuteko planak bilatzen duena, Departamentuak helburu hori lortzeko dituen baliabide guztiak egoki antolatuz”.

Ildo horretan ere mintzatu da Ordenazio, Orientazio eta Aukera Berdintasun zerbitzu-zuzendari Ander Domblas ere. Gogora ekarri du CREENA berrantolatu eta berrindartzea Planaren 5. Lerro estrategikoa dela. “Hasierako diagnosiarekin batera, esku hartzeko modua birdefinitu da, baita bere barne antolakuntza eta sarbide, espezializazio nahiz oreka”.

25 urteko ibilbidea

CREENA orain dela mende laurden sortu zen Nafarroan hezkuntza berezia ordenatu eta antolatzeko zentro berezi bezala. Historia laburra egin du Ander Domblas Ordenazio, Orientazio eta Aukera Berdintasun zerbitzu-zuzendariak gaurko ekitaldian. “Oinarri sendoak izan ziren hasierako haiek eta gaur egun ere baliozkoak”, Domblasek azpimarratu duenez. Izan ere, hezkuntza arloan, “normaltasun printzipioa zehaztu zen osagarritasun eta laguntza ekintzak antolatzeko. Hezkuntza administrazioari bide eman zitzaion irizpideak bateratzeko hezkuntza bereziari egokiago erantzuteko, baita hezkuntza arloko gizarte ekimenaren laguntzarekin ere”, gogoratu du.

Geroago LOE legea iritsi zen eta baita 2006an ezgaitasunen bat duten pertsonen nazioarteko biltzarra ere. “Biak ala biak inflexio puntu izan ziren inklusioa jartzeko aniztasunari eman beharreko erantzunaren oinarrian. Arauan bertan jasotako inklusioak eraman gintuen Aniztasunari Erantzuteko Planaren diseinura, askoz inklusiboago, orekatuago eta kalitatezkoago hezkuntza-erantzunean aurrera egiteko”, gehitu du zerbitzu-zuzendariak.

Halaber, CREENA zuzendari Josean Villanuevak eskerrak eman dizkie, urte hauetan guztietan egindako lanagatik eta erakutsitako konpromisoagatik ikastetxeetako irakasleei, zuzendariei eta klaustroei eta, bereziki, Hezkuntza Laguntza Unitateetako kideei, orientatzaileei eta CREENArekin elkarlanean aritu diren langile guzti-guztiei. Bere hitzaldian esan du: “aniztasunari erantzutea ezgaitasunen bat duten ikasleei erantzutetik harago doa; ikaste-irakaste prozesuan parte har dezaten bilatzen du”, azaldu du Villanuevak. Horregatik azpimarratu du, inklusioa oinarri hartuz, hezkuntzak ikasle guztien beharrak asebete behar dituela, “desgaitasunen bat izan ala ez”.

Gaurko ekitaldia Motxila21 taldeak itxi du. Eurak aritu dira, zuzeneko emanaldian, Departamentuko klaustroan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa