Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eta, horrez gain, zuzendari- edo teknikari-lanetan ibilitako hamahiru pertsona zilarrezko dominarekin saritu ditu
Koteto Ezkurra eta Javier Eseverri.
(
irudia handitu
)
Foru-gobernuak gaurko bileran foru-dekretu bat onartu du, areto-futboleko Javier Eseverri Barace jokalariari eta Koteto Ezkurra Zunzarren erremontistari Nafarroako Foru Erkidegoaren 2018 Kirol Merituari Urrezko domina emateko.
Eta, horrez gain, beste foru-dekretu bat onartu du “foru-erkidegoan Nafarroako kirolaren alde buru-belarri eta apaltasunez zuzendari- edo teknikari-lanetan ibilitako hamahiru pertsona zilarrezko dominarekin saritzeko”.
Sari horiek azaroaren 30ean banatuko dira, 2018 Nafarroako Egunaren oroitzapenezko jardueren barruan.
Urrezko Domina Kirol Merituari, eremu horretako Nafarroako saririk garrantzitsuena.
Gobernuak Javier Eseverri saritu du (Iruña, 1977), “23 urtez areto-futbolean jokatzeagatik, horietatik 20 goi-mailako kategorian, betiere Irurtzungo Xota kirol-taldearekin”. Nazioarteko jokalaria izan da hainbatetan, eta ligako jokalari onena izendatua, bere postuan, 2006an.
Gobernuak Koteto Ezkurraren (Doneztebe 1973) “lanbide-ibilbidea azpimarratu du. Erremontista profesionala izan da 28 urtez, eta modalitate horretan kirolari onena hainbat urtez eta historiako erremontista garrantzitsuenetako bat”. Banakako 11 titulu eta bikotekako 3 titulu lortu ditu.
Zilarrezko 13 domina
Gainera, Gobernuak “foru-erkidegoan Nafarroako kirolaren alde buru-belarri eta apaltasunez zuzendari- edo teknikari-lanetan ibilitako hamahiru pertsona” zilarrezko dominarekin saritu ditu.
Hona hemen pertsona sarituen eta haien merituen zerrenda:
-María Reyes Castilla Jusué, 20 urtez baino gehiagoz emakumezkoen saskibaloia sustatzeagatik Obenasan, Loyolan eta Liceo Monjardínen.
-David Gómez Andrés, 25 urtez baino gehiagoz masajista-lanetan aritzeagatik. Cirbonero kirol-klubeko erreferente bat da.
-José Carlos Lerga Esquiroz, 30 urtez baino gehiagoz eskubaloia sustatzeagatik Tafallan. Beste kirol-ekimen batzuetan ere kolaboratzen du.
-José Manuel Menéndez López, 27 urtez borroka olinpikoa eta beste kirol-diziplina batzuk sustatzeagatik Burlatan eta Nafarroan.
-Gonzalo Mombiela Martínez, 25 urtez xakea sustatzeagatik Orvina klubean eta beste erakunde batzuetan.
-Josetxo Murgiondo Iñiguez de Heredia, 30 urtez baino gehiagoz errugbia sustatzeagatik (zeregin ezberdinak eginez) Iruña klubean.
-Ramón Murillo Ramírez, 30 urtez baino gehiagoz pilota sustatzegatik Tafallako Peña Pelotazale San Sebastián klubean.
-Javier Olcoz Ochoa, 26 urtez baino gehiagoz hipika sustatzegatik Zahorí klubean eta Nafarroako Hipika Federazioan.
-Marta Puente Iñigo, 20 urtez baino gehiagoz badmintona sustatzeagatik Nafarroan.
-Iñaki Saralegi Aranguren, 30 urtez baino gehiagoz saskibaloia sustatzeagatik Gazte Berriak, Mendialdea eta Esclavas del Sagrado Corazónen.
-Galina Savitskaia Krisevich, 20 urtez baino gehiagoz emakumezkoen saskibaloia sustatzeagatik Ardoin eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan.
-Arantza Ursúa Andrés, 20 urtez baino gehiagoz emakumezkoen errugbia sustatzeagatik Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta La Única klubean.
-Javier Vallejo Ochoa, 30 urtez baino gehiagoz saskibaloia sustatzeagatik klub hauetan: Santísimo Sacramento, Oberena eta Berriozarko Mendialdea.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen