(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo kontseilariak Lázaro Galdiano saria eman die ‘Chema Madoz, Obras Maestras’ eta ‘Setras.Caligrafía Sonora’ obren argitaletxeei osteguna, 2018.eko azaroak 15


Argitaletxeen etorkizuna zalantzagarria bada ere, "sortzeko kemena" dutela eta hori "goresgarria" dela azpimarratu du.


Transcripción textual del video

Ana Ollok Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak asteazken honetan kalitate editorialerako Lázaro Galdiano Saria banatu die Premio Lázaro Galdiano, liburuzaleen kategorian, La Fábrica ‘Chema Madoz, Obras Maestras’ obraren argitaletxeko ordezkariei.  Arte-liburuaren modalitatean, berriz, Beiro Molinaren ‘Setras” liburua argitaratu duten hiru enpresetako ordezkariek jaso dute saria. Fulgencio Pimente argitaletxea, la Casa Encendida eta Mayeusi Fundazioaren arteko talde-lana izan da azken hori.

Talde-argazkia bi sari-modalitateen banaketan

Talde-argazkia bi sari-modalitateen banaketan ( irudia handitu )

Ana Ollok Herritar eta Erakunde Harremanetarako kontseilariak asteazken honetan kalitate editorialerako Lázaro Galdiano Saria banatu die, liburuzaleen kategorian, La Fábrica ‘Chema Madoz, Obras Maestras’ obraren argitaletxeko ordezkariei.  Arte-liburuaren modalitatean, berriz, Beiro Molinaren ‘Setras” liburua argitaratu duten hiru enpresetako ordezkariek jaso dute saria. Fulgencio Pimente argitaletxea, la Casa Encendida eta Mayeusi Fundazioaren arteko talde-lana izan da azken hori.

Sariak diru kopurua bikoiztu du aurten, 3.000 eurora, eta lehendabiziko aldiz bi kategoria ditu. Sari-banaketan, Ollok gogoratu du Nafarroako Gobernuak konpromiso bat duela, eta sari honen bidez ekarpen txiki bat egin nahi duela, izan ere, "baliteke sektoreak eszenatoki zalantzagarri batean bizirik irautea, baina haren sortzeko kemena goraipagarria da, eta bidezkoa da hori baloratzea eta aitortzea”.

Obrak

Obra sarituei dagokionez, kontseilariak La Fábrica beste edizio batzuetan ere saritua izan den argitaletxearen lana azpimarratu du. Chema Madoz obraren ediziotik ezaugarri hauek azpimarratu ditu: “estutxearen egitura urri eta dotorea, barruko xehetasunak, liburukiaren edizio zaindua eta autorearen argazki originala sartu 20 kopiako edizio seriatu eta sinatuan”. “Halako monumentu-bereizgarriak” dituen edizio honek xehetasun sotilak erakusten dizkigu, eta horrekin, bildumagile edo liburuzale kategoriako sariaren mereziduna izan da.

‘Setras’ obraren talde-lanari dagokionez, Ollok Beiro Molinaren lan originalaren hiru egileak zoriondu ditu. Obrak “binilo berezi bat dauka, idazten diren letren soinua erreproduzitu eta poesia, entsegua eta ilustrazioa nahasten dituena, soinu-idazketaren gertakari fisikoa atze-oihaltzat hartuta".  Ana Ollok jarraitu du esanez editore-lan “dotore, bereizgarria eta fina dela guztiz". Obra txiki bikain honen kontzeptu editorialak berak, diseinuaren kalitateak, maketazioak, ilustrazio originalek eta oreka sentsorialak liburu hau argitaletxeetako “produktu berezi, desberdin eta harrigarri” bihurtzen dute. 


Ollo kontseilariaren hitzaldia

Ollo kontseilariaren hitzaldia ( irudia handitu )

2018ko nobedadeei dagokienez, Ollo kontseilaria pozik agertu da Nafarroako Gobernuak erabaki duelako zuzkidura ekonomikoa bikoiztea, eta, bereziki, bi kategoria saritzea, arte-liburua batetik eta bildumazalearena bestetik. Modu horretara, kalitate handia duten argitaletxeetako lan txikiek lehen baino aukera gehiago daukate saria jasotzeko.

Amaitzeko, Ollok epaimahaiaren lana eskertu du. Oraingoan, epaimahaikide izan dira Juan Antonio Yeves Lázaro Galdiano Museoaren liburutegiko burua; Pello Pellejero Nafarroako Gobernuaren Komunikazio eta Nazioarteko Harremanetako zuzendari nagusia; Elena Hernando Lázaro Galdiano Museoaren zuzendaria;  Matías Múgica Gobernuko Argitalpen Ataleko teknikaria eta Alfonso Meléndez tipografoa. Azkena edizio honetako kide gonbidatua izan da, eta kontseilariak berretsi du “ziur dagoela haren irizpide zentzuduna eta edizio-munduaren gainean duen ezagutza ekarpen garrantzitsua izan direla”.

Beireko bildumazale eta humanista

José Lázaro Galdiano finantzari, editore, liburuzale eta arte-dastatzaile polifazetikoa Beiren jaio zen 1862an. Batik bat Madrilen aritu zen editore-lanetan, eta han hil zen 1947an.

2018ko edizio honetan, sariaren zazpigarrenean, 16 argitaletxe eta 29 obra aurkeztu dira guztira. Epaimahaiaren ustetan, batez besteko maila "oso altua” izan da, eta askotariko testu, formatu eta diseinuak ikusi ahal izan dira proposamenen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa