(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gazteria arloko 73 profesionalek emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioari buruzko prestakuntza jaso dute osteguna, 2018.eko azaroak 15


Nafarroako bost herritatik etorrita, larunbat honetako Gazteriaren II. Topaketa ere prestatu dute


Ostegun honetako jardunaldian parte hartu duten teknikariak

Ostegun honetako jardunaldian parte hartu duten teknikariak ( irudia handitu )

Gazteria arloko 73 teknikarik ostegun honetan amaitu dute emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioari buruzko prestakuntza. Nafarroako Berdintasunerako Institutuak eta Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak elkarrekin antolatu duten programa joan den irailean hasi zen, eta Altsasutik (13 emakume eta gizonik ez), Lizarratik (14 profesional, 13 emakume eta gizon 1), Iruñetik (25 profesional, 20 emakume eta 5 gizon), Tafallatik (12 profesional, 11 emakume eta gizon 1) eta Tuteratik (9 profesional, 7 emakume eta 2 gizon) etorritako 64 emakumek eta 9 gizonek hartu dute parte. Partaideek, larunbat honetan Atarrabian egingo den Gazteriaren II. Topaketa ere prestatu dute.

Hilabete horietan presentziazko 5 saio egin dira, on line plataforma baten bitartez egin den lan osagarriarekin. Bertan, saio bakoitzaren dokumentazio eta informazio osagarria kontsultatu ahal izan dute, irakasleak bidalitako lanak egin eta prestaturiko foroen bitartez elkarrekintzan aritu, eta baita planteaturiko gaiei buruzko iritziak eta jardunbide onen esperientziak partekatu ere.

Lehenbiziko ebaluazioek erakusten dutenez, prestakuntza horrek gazteria alorreko teknikarien eta Nafarroako Administrazio Publikoetan gazteekin lan egiten duten beste figura profesional batzuen ezagutzak eta gaitasunak hobetzeko aukera eman du, beraien esparru profesionaletik emakume gazteen aurkako indarkeria egoerak hautemateko, prebenitzeko eta horietan esku-hartzeko. Izan ere, partaidetzan oinarrituriko metodologia izatean, saioen artean, figura horiek ikasitakoa beraien lanetan dituzten gazteekin aplikatzeko aukera izan dute. Horri esker, aurrera eraman beharreko ekintzetan genero ikuspegia sartuko duen planteamendu profesionalerako aukera egon da, eta emakume eta gizon gazteen arteko berdintasuna eta emakume horien aurkako indarkeriaren prebentzioa lantzeko modua bermatu da.

Prestakuntza Ana Beaumontek, taldeen dinamizazioan eta genero ikuspegian espezializaturiko psikologoak eman du, eta azken saioan Autodefentsa feministaren laguntza izan du. Proiektuak AINen, Nafarroako Industriaren Elkartearen, laguntza jaso du, antolatzeko eta hedatzeko orduan.

Landuriko kontzeptuak

5 saioetan alderdi hauek landu dira:

1. Emakumeen aurkako indarkeria, giza eskubideen kontrako atentatua. Emakumeen aurkako indarkeria testuingurua duen indarkeria da. Hemen, emakumeen aurkako indarkeriaren zergati historikoak eta estrukturalak landu dira.

2. Zergatik dago indarkeria oraindik? Indarkeria sinbolikotik feminizidiora, mikro-matxismoetatik igaroz. 

3. Bikote gazteetan ematen den indarkeriaren ezaugarri bereziak eta tipologia. Saio horretan normalizaturiko beste indarkeria batzuk erakusten dira eta bikote barruko indarkeriaren ezaugarriak sartu.

4. Zergatik esaten dugu maitasun erromantikoa arriskutsua dela? Indarkeria bikotean ematen denean. Bikoteetan ematen den indarkeriaren ezaugarri berezietan eta tipologian sakontzen da.

5. Indarkeriatik irten: Ahalduntzerako baliabideak eta tresnak, Autodefentsa Feminista

Gazteriaren II. Topaketa

Prestakuntzan zehar, teknikariek, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Gazteriaren II. Topaketan ere egingo dute lan. Topaketaren goiburua “Nafarroako gazteriak EZETZ dio” da. Berdintasunerako Nafarroako Institutuak antolatu du, Gazteriaren zuzendariordetzarekin eta Nafarroako Gazteriaren Kontseiluarekin lankidetzan. Jardunaldian zenbait jarduera egingo dira, gaikako tailerrak eta Irantzu Varelak eskainiko duen bakarrizketa, besteak beste.

Orain arte, 92 pertsonak eman dute izena: 72 emakumek eta 20 gizonek, eta Tutera eta San Adrian inguruan bizi diren pertsonak saiora eramango dituzten 2 autobus antolatu dira. Jardunaldia “Batukada Niarawa”-k animaturiko harrerarekin hasiko da, arratsaldeko 16:00etan. Aldi bereko tailerrak 17:00etan hasiko dira, eta bi ordu inguru iraungo dute: sektore bakoitzeko profesionalek emango dituzte.

1. Autodefentsa feminista: 19 neska. (Tailer  honetarako egokituriko gela bakarra dago. 2 prestatzaile egongo dira).

2. Clown ahalduntzailea: 13 neska.

3. Nire gorputza eta ni: 10 neska.

4. Autodefentsa ziber-feminista: 5 neska.

5. Ligatze osasungarria: 4 mutil.

6. Zer dakigu gizonok sexualitateari buruz? 9 mutil

7. Burundanga: 2 neska eta 4 mutil.

8. Musika kritikoa: 8 neska eta 3 mutil.

Irantzu Varelak emango dio amaiera Topaketari, “Feminazi se hace” bakarrizketarekin. Irantzu Varela kazetaria eta aktibista feminista da, youtuberra, eta Faktoria Lilako kidea. Faktoria Lila, emakumeek, desberdintasunen mende egon gabe askatasunean oinarrituriko mundu berria eraikitzearen alde lan egiten duen ikasketa, sorkuntza eta ekintza feminista gunea da. Irrati eta telebista saioetako solaskide eta idazle ere bada.

Izen emateak erabat doakoak dira, eta formulario baten bitartez egin behar dira, “Izen ematea” estekan, edo 684 26 15 93 telefono zenbakiaren bitartez. Horrez gain, Iruñeko eskualdetik kanpokoek doako garraioa izango dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa