(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Nafarroa Dastatu”, gastronomia eta historia, bizipenak eta ikuskizunak batzen dituen proposamen berritzailea osteguna, 2018.eko azaroak 15


Azaroaren 16an eta 17an, Nafarroa, gastronomia eta historiak Bilbon ikusgai izango dira


Azaroaren 16an eta 17an, Bilbon egingo da "Nafarroa Dastatu / Catar Navarra" sustatzeko ekimena, Bizkaiko hiriburuan Nafarroako produktuak ezagutzera emate aldera, kontakizunak, musika, historiak eta dastapenak konbinatuta.

Proposamena Nafarroako Teknologien eta Azpiegituren Institutuak (INTIA), Reyno Gourmetek eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko Departamentuak jarri dute abian. Helburua da gure produktu ezagunenak sustatzea horiek lortzeko gizon-emakumeek egiten duten lanari balioa emanaz eta belaunaldi gazteei kasu askotan oso aspalditik transmititu diguten ondarea transmititzen saiatuaz. Proposamen berri honek hiru funtsezko giltzarri ditu: lurraldeak, lurrak, geografiak beharrezkoak izaten jarraitzen dutela mundu hain globalizatuan; produktuaren dastamenaren atzean hori ametsen eta proiektuen bidez posible egin duten kultura eta pertsonak aurkitzen direla; eta Nafarroak, globalaren eta tokikoaren arteko bidegurutzean, kultura aldetik adimentsuak eta iraunkorrak diren lurraldeen aldeko apustua egin duela.

Hiru eszenatoki

Sustapena hiru kokaleku ezberdinetan egingo da, atal ezberdinen bitartez: Bilbao Centro Elkartearen egoitza, Ercilla Hotela eta Indautxu oinezkoen kalea. Ostiralean, hilaren 16an, goizean, pintxoen tailerra egin ahal izango dute zonako ostalaritza-profesionalek Mikel Zeberioren, kritikari gastronomikoaren eta Gastronomiako Sari Nazional berriaren, eta Nafarroako Enrique Martinez sukaldariaren eskutik. Tailerrean, hiru pintxo mota egiten ikasiko dute gure produktu enblematikoenetariko batzuekin: txistorra-kruxpeta, Lodosako pikillo piperra Nafarroako Txahal bexamelarekin beteta eta Tuterako alkatxofa Euskal Txerriaren errezelarekin. Jaki horiek zerbitzatuko dira ondoren pintxo potean, Nafarroako ardo gorriarekin batera; inguruko taberna guztiek parte hartuko dute.

Egun berean, 19:00etan, Bilbo erdigunean kokatutako Ercilla Hotelean, dastamen-foro-ikuskizuna egingo da Nafarroako produktuak ezagutzera emate aldera kontakizunak, musika, historiak eta dastatzeak konbinatuta. Berrehun bat pertsona biltzea aurreikusten da; besteak beste, preskriptoreak eta ostalaritza, gastronomia, banaketa, komunikabide eta abarretako publiko profesionala.

Jardueraren aurkezpen instituzionalaren ondoren, pintxo ezberdinak dastatuko dituzte haien historiek eta batutako sustraiek lagunduta, eta Nafarroako Jatorri Izendapeneko ardo ezberdinekin. Sei mokadu hauek dastatu ahal izango dira, barazki eta garaiko produktu ugari dituztenak: Euskal Txerriko txerriaren lepapea, Lodosako pikillo piperrak, ozpin-olioa, horren errautsak eta limoia marinatuta; kardu gisatua, azalorea eta arbendolak; borraja egosia, kuia eta onddo melatuak; Tuterako alkatxofa egosia eta Nafarroako txahalaren muinarekin betea; Erronkariko eta Idiazabalgo gazten infusioa, tomatea, olibak, arrabak eta sagarrak; Nafarroako esne-arkumea parrillan eginda, belarrak eta Ultzamako jogurtaren saltsa azidotua; eta Uxueko ogia, txokolate epela eta krematsua, Nafarroako oliba-olio birjina estrarekin egina.

Tokiko merkatua eta jaia kalean

Azaroaren 17an, larunbatean, jaia kalean izango da, goizez eta arratsaldez zuzeneko salmentako merkatua egingo baita, Nafarroako kalitatezko produktuen informazioa eta dastatze-aukera emateaz gain. Horretarako, Indautxu kalean sei karpa jarriko dira, eta kalean apaingarriak eta motibo artistikoak eta musikalak jarriko dira; gainera, Reyno Gourmet markari eta kalitate-ziurtagiriei buruzko informazioa emango da, eta produktuak dastatu ahal izango dira. Halaber, pintxoen aurkezpenak egingo dira mikro kontakizunen eta kaleko animazio txikien bitartez, eta inguruan bildutako publikoa ere tartean sartuko da; txartelak banatuko dira zuzeneko sariak, produktu-sortak eta Nafarroara ihesaldia lortu ahal izateko; zuzeneko musika eta beste sorpresa ugari. Aldi berean, Bilbao Centro Enpresa Elkartearen lokaletan, Nafarroako zortzi enpresa egongo dira hurbildu nahi duten pertsona guztiei produktuak saltzen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa