(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elizaldek landa-munduaren etorkizuna aztertzeko Sevillan egin diren "Sin pueblos no hay futuro" jardunaldietan parte hartu du osteguna, 2018.eko azaroak 15


Tokiko ekintza-taldeek landa-lurraldeen aldaketa bideratu behar dutela defendatu du


Elizalde kontseilaria, jardunaldietan ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren Landa Garapen, Ingurumen eta Tokiko Administrazioaren kontseilariak, Isabel Elizaldek, Landa Garapeneko Espainiako Sareak antolatu duen “Sin pueblos no hay futuro” jardunaldian parte hartu du, Sevillan, landa-zonetan inbertitzeko aukera ekonomiko eta sozialekin zerikusia duten eskualdeko, estatuko, eta Europako ekimenei buruz eztabaidatzeko. Jardunaldira 600 partaide baino gehiago bildu dira, horien artean udaleko eta eskualdeko kargu publikoak, autonomia-erkidegoetako kudeaketa-agintariak eta Estatu osoko tokiko ekintza-taldeetako zuzendari-batzordeetako kideak.

Luis Planasen Nekazaritzako Ministroaren inaugurazioaren ostean, landa-garapenak 2021-2027 Nekazaritza Politika Bateratuan izango duen etorkizunari buruzko informazio-bileran egon da Elizalde, era berarekin Rodrigo Sánchez Haro Andaluziako kontseilaria, María Jesús Álvarez Asturiasko Printzerriko kontseilaria, Joaquín Olona Aragoiko Gobernuko kontseilaria, Manuel Mejías Landa Garapeneko eta Extremadurako idazkari nagusia eta Francisco Rodríguez Mulero Valentziako Erkidegoan arlo horretako idazkaria egon dira.

Europako programa berria 2020an hasiko da, eta harekin batera Nekazaritza Politika Bateratua, Europar Batasuneko landa-lurraldeei eragiten dien ibilbide-orria. Oraingoz, proposamenak ez dira behin betiko arautegietan jasota geratu, baina aurreikuspenek diotenez Europar Batasunak Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (FEADER) emandako  finantzaketa  % 17-19 inguru murriztuko da datozen zazpi urteetan.

Elizaldek bere hitzaldian “Leader metodologiarekin jarraitzea babestu du, landa-gobernantza hobetzeko lankidetzarako tresna on bat delako eta Europan finantzaketaren inguruan hartzen diren erabakiak tokiko mailara eraman dituelako". Haren iritziz, Leaderen bitartez “landa-eremuek beren gain hartu dute erabakitzeko eta haien bizitza- eta lan-eremua diseinatzeko erantzukizuna”. Elizaldek esandakoaren arabera “ekintza-taldeak Leader programaren kudeatzaileak izateaz harago, lurralde-dinamizatzaileak izan behar dira, eta administrazioarekin hitz egiteko tresnak ere bai, zeharkako garapen-politikak ezartze aldera. Multifuntsa lortzeko lan egin beharko litzateke iraunkortasun- kultura bat duten lurralde adimendunak egiteko. Klima-aldaketari eta despopulatzeri aurre egiteko erronkak gure agendan jasota egon beharko lirateke”.

Europako politikaren joera da landa-lurraldeak lurralde adimendun bihur daitezela. Elizalderen esanetan "haien etorkizuna birbideratzeko funtsezko baldintza bat banda zabala ezartzea da. Nafarroako Gobernuak egindako gida-planean ikus daitekeenez, 2012an Nafarroako herri guztiek banda zabalera konexioa edukiko dute, zuntz optikoa herri guztietara eramateko. Operadore komertzialek zerbitzua kalitate nahikoarekin eta arrazoizko prezioan ematen ez duten toki haietara iristen garela bermatzeko beharrezko inbertsioa egingo dugu”.

Landa Garapeneko Espainiako Sareak (REDR) antolaturiko jardunaldi honek Osasun, Gizarte Zerbitzuak eta Berdintasunaren Ministerioaren finantzaketa, Andaluziako Nekazaritzako eta Landa Garapeneko Kontseilaritzaren babesa eta Andaluziako Landa Garapenerako Elkartearen laguntza jaso ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa