(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ehun profesional baino gehiago bildu dira ibaiak lehengoratzeko bioingeniaritzako jardunaldian osteguna, 2018.eko azaroak 15


Bidasoa eta Leitzaran ibaietan erabilitako bioingeniaritzako teknika berriak ezagutzera eman dituzte, Europako H20Gurea proiektuaren esparruan


Nafarroako, Euskadiko, Aragoiko, Asturiasko eta Comunidad dy Pays Basqueko ehun profesional eta teknikari baino gehiagok hartu dute parte gaur goizean Iruñean, Kantauri itsasoko arroko ibaiak lehengoratzeko bioingeniaritza-arloko irtenbideei buruzko jardunaldian. Europako H20 Gurea proiektuaren esparruan antolatu da, Urumea, La Nivelle eta Bidasoa ibaien mugaz haraindiko kudeaketarako, Nafarroako, Euskadiko eta Communauté d´agglomération Pays Basqueko administrazioak koordinatzeko helburuarekin, ibaien kudeaketa hobetzen lagunduko duten estrategiak ezartzearren.

Bioingeniaritzak landareak elementu nagusitzat hartzen ditu paisaia eraikitzeko eta birsortzeko. Era horretan, ikuspegi integratua du, ibaiaren dinamismoa alde batera utzi gabe, ibaia aldatzen den izate bizia bezala hartuta. Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia den Eva García Balaguerrek adierazi du jardunaldi hauek egitea “teknika hauek aplikatzeko beste urrats bat dela, eta, modu honetan, ibaietako ekosistemetako presioen eta inpaktuen aurrean irtenbide berriak proposa daitezkeela, horien ondorioz hondamen ekologikoa eta ingurumen-arlokoa, eta, beraz, gizakia ibaietatik urruntzea gertatu baita”. Halaber, ondorengoa gogoratu du: “hemen gauden administrazioak teknika horien aldeko apustua egiten ari gara, Kantauri itsasoko arroko ekintza ezberdinetan, ur-masak berreskuratzeko Europako zuzentarauen helburuekin bat egiten baitute".

Jardunaldian honako hauek hartu dute parte: H20Gurea proiektuko bazkideek, toki-erakundeetako ordezkariek, Ebroko eta Kantauri itsasoko Konfederazio Hidrografikoetako langileek eta ibaien gaineko bioingeniaritza-sektoreko enpresek eta profesionalek.

Hitzaldi nagusia gai horretan aditu gorena denak eman du, Paola Sangallik, Paisaiaren Bioingeniaritzako Europako Federazioko lehendakariak. Sangallik azaldu du paisaiaren bioingeniaritzak ikuspegi integratutik esku hartzen duela. “Ibaiertzetako landareak berreskuratzeko, ibai bazterrak egonkortzeko eta ibaietako habitatak birsortzeko prozesu naturalak bizkortzen dituen motorea da”.

Nafarroako Gobernuko, Communauté d´Agglomération PaysBasqueko, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Uraren Euskal Agentziako teknikariek bioingeniaritzako teknika ezberdinak (Krainer hormak, horma berdeak edo ibilguetan enborrak jartzea) erabilita ibaiak lehengoratzeko zenbait proiektu pilotu azaldu dituzte, Kantauri itsasoko isurialdeko ibaietan erabiltzeko aukera aztertzearren, haien ezaugarrien arabera.

Jose Ignacio Bergarak, Nafarroako Gobernuko Ibaiak Lehengoratzeko eta Arraien hazkuntzaren Kudeaketako Atalekoak, Arraiozen, Baztan ibaian egindako lanen berri eman du. “Ibaiaren ia kilometro bateko zati bat aztertu eta zortzi teknika ezberdin erabiltzea erabaki dute. Horietako bi oso berriak dira gure lurraldean; hots, ‘estratu bizia’ eta ‘arrabota bizia’. Orain arte, arro hauetan, inoiz ez zen horrelakorik praktikan jarri”.

Jardunaldiari amaiera emateko, Nafarroako Ingurumen Kudeaketako (GAN-NIK) María Díez de Arizaletak Bioingeniaritzako Eskuliburuaren aurrerapena aurkeztu du, H20Gurea proiektuko bazkideek egindako esperientziekin.

H2O Gurea proiektua

Mugaz haraindiko uren kudeaketa partekatuko proiektuan bost emari nagusi biltzen dira: Bidasoa, Urumea, Oria, Urdazuri eta Araxes. Proiektuaren %65a Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) finantzatzen du Espainia Frantzia Andorra Lankidetzako Programa Eragilearen bitartez (POCTEFA 2014-2020). Sei bazkidek guztira 3.744.733 euroko aurrekontua dute, eta horietatik 375.086 euro Nafarroako Gobernuari dagozkio GANen bitartez.

Plana 2016ko udaberrian jarri zen abian, eta 2019ko maiatzean amaitzea aurreikusten da. Ordurako bi helburu nagusi bete nahi dira: mugaz haraindiko arroa guztien gaineko ikuspegia eraikitzea eta Europako legediak ezarritako helburuak lortzeko lan egitea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa