(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ollo Kontseilariak herritarrek erakundeetan duten partaidetzaren balioa azpimarratu du Leitzan ostirala, 2018.eko azaroak 16


Esperientziak partekatzeko jardunaldiak Nafarroa iparraldeko eskualdeetako erakundeetako ordezkariak elkartu ditu


Ezkerretik eskuinera: Ana Ollo, Mikel Zabaleta, Maite Iturre eta Eneka Maiz.

Ezkerretik eskuinera: Ana Ollo, Mikel Zabaleta, Maite Iturre eta Eneka Maiz. ( irudia handitu )

Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Kontseilaria izan da, ostiral honetan, Leitzan egin den Nafarroako mendi inguruko herritarren partaidetzari buruzko jardunaldiaren burua. Bertan, eskualdeko toki erakundeetako, elkarteetako, GKEtako, eta enpresetako eta sindikatuetako ordezkariek hartu dute parte.

Mikel Zabaleta Leitzako alkateak eta Maite Iturre Cederna-Garalur partzuergoaren presidenteak jardunaldia ireki ondoren, Ollo Kontseilariak azaldu du Nafarroako hainbat herritan antolaturiko jardunaldi zikloaren helburua “zuen lurralde errealitatetik gertu dauden partaidetza esperientzia batzuk” partekatzea “eta, zuen inguruko erakunde, ekonomia eta gizarte arloko eragileekin Nafarroan eman ditugun aurrerapausoak eta erronka berriak aztertzea” dela, “gure agintaldia amaitu aurretik aurrera eraman nahi dugun politika publikoaren ebaluazioa egiteko”.

Ollok erakundeetan parte hartzearen balioa defendatu du, ez helburu gisa, “erabaki publikoak legitimatzeko, aberasteko eta haien eraginkortasuna hobetzeko” tresna gisa baizik. Kontseilariak azpimarratu du, baita ere, alde guztien inplikazioan oinarriturik egongo den erakundeen demokratizazioak “lagundu egiten duela berrikuntzan, egungo arazoen konplexutasunaren eta zalantzen aurrean”.

Halaber, partaidetza populismoaren kontrako txertoa dela esan du. “Populismoak ez du herritarren partaidetza maite. Partaidetza demokrazia da, eta demokrazia partaidetza da, eta bata ez da posible bestea ez badago. Horrela bada, ezinbestekoa da gure politiken eta zerbitzuen kudeaketan herritarren partaidetza integratzeko bidean aurrera egitea, erakunde publikoetan zein pribatuetan”, adierazi du.

Kontseilariak, 2017ko ekainean onetsi zen Nafarroan Herritarren Partaidetza Bultzatzeko Plana gogorarazi du, Nafarroan alor horretan planifikatu den lehen dokumentua, “Gobernuari eta bere Sailei eta toki entitateei eta ekonomia eta gizarte arloetako beste erakunde batzuei zuzenduriko zenbait neurrirekin”. Jarraitu duenez, esparru horretatik sortu da duela denbora gutxi Parlamentura bidali den Partaidetza Demokratikorako Foru Legea “Programa Akordioan aurreikusiriko neurria”, hain zuzen ere.

Jardunaldiak, Javier Semberoiz Nafarroako Gobernuko Herritarren Partaidetza Sekzio buruak “herritarren partaidetza kudeaketa publikoan eta pribatuan” gaiari buruz eman duen hitzaldiarekin jarraitu du.

Tokiko esperientziak

Saioaren helburuetako bat betez, bertaraturiko pertsonek “Leitza Kontsumituz” Partaidetza Prozesua ezagutu dute. Foru Gobernuak Partaidetzarako Praktika On gisa aintzatetsi duen Leitzako Udalaren proiektua da. Markel Azkagorta Leitzako Partaidetza zinegotziak egin du aurkezpena.

Nafarroa iparraldeko udalek eta kontzejuek bultzaturiko beste esperientzien artean Udal mailako Lurralde antolamendua dago, Esteribarko alkateak aurkezturikoa. Lizoain-Arriasgoitiko Udaleko Kultura Batzordeko Txaro Beguék bere herriko Ondare Artistikoa Berreskuratzeko prozesua aurkeztu du. Eneka Maiz Etxarri-Aranatzeko alkateak, bere udalerrian herriko plaza zaharberritzeko ireki den prozesuaren berri eman du.

Udal esparrutik kanpo, Sakanako Garapen Agentziako Aintzane Iriberrik “Partaidetza publiko-pribatua. Lankidetza baino gehiago, lan egiteko kultura” izeneko ekimena aurkeztu du. Joseba Martínezek Pirinioen garapenean partaidetzak duen tokiari buruzko lana azaldu du. Ultzamako Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuetatik, Josune Santxok Gizonen eta Emakumeen Berdintasunerako lehenbiziko Planaren Ebaluazioa eta bigarrenaren gauzatzea azaldu ditu. Ana Iriartek Baztango Zaporeak elkartean izandako esperientziaren berri eman du.

Topaketa Nafarroako Gobernuak, Cederna-Garalur partzuergoak, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak eta Leitzako Udalak antolatu dute.

Saioen zikloak denbora gutxi barru izango du jarraipena Garesen.

Toki Erakundeei dagokienez, FNMyC izenekotik saio orokorra antolatuko da, 2019. urtearen hasieran, proiektuaren balantzea egiteko eta jarraipenerako proposamenak biltzeko.


 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa