(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iratxeko monasterio zaharraren elizaren barruko hormak eta gangak zaharberritzeko lanak amaitu dituzte ostirala, 2018.eko azaroak 16


Nafarroako Gobernuaren jabetzako elizaren zaharberritzeak 559.371,64 euroko kostua eduki du.


Irache

Interior de la iglesia abacial de Irache. ( irudia handitu )

Azaroan, Iratxeko monasterio zaharraren elizaren barruko hormak eta gangak zaharberritzeko lanak amaitu dituzte. 2018ko urtarrilean hasi ziren zaharberritze-lanetan, Ondare Historikoko Zerbitzuko teknikariek idatzitako proiektua abiapuntutzat hartuz. Obra horiek Kultura Zuzendaritza Nagusiak- Vianako Printzea Erakundeak finantzatuta daude, 559.371,64 eurorekin.
 
Eliza monumentu historiko-artistiko deklaratu zuten 1877an, eta Donejakue Bidearen markoan XII. mendeko erromanikoaren adibide garrantzitsuenetako bat da. Ikonografiari zein dimentsio plastikoari dagokionez eskultura-katalogo oso bereizgarria dauka, eta arkitekturaren ikuspegitik ere Erdi Aroko artearekiko interes handia erakusten du. Horregatik, Nafarroako erakundeek garrantzia eman diote beti.

Amaitu berri den esku-hartzea lorpen berri bat da azken 40 urteotan eraikina kanpoaldetik zaharberritzeko egin diren ondoz ondoko jarduera publikoen markoan. Lanik garrantzitsuenak elizaren atal hauetan egin dira: burualdea (1976-1982), dorrea (1995-1996), zinborioa eta iparraldeko transeptua (1996-1998), hegoaldeko transeptua (1999-2000), iparraldeko nabearen estalkiak (2000), mendebaldeko fatxada, elizatea edo mendebalderago dagoen barruko atala (2002- 2003) eta gainontzeko nabeen estalkiak (2016).

Hain zuzen, azkeneko esku-hartzean nabeen beste bi atalen paramentuak, gurutzadura eta goialdea, atal horien gangak eta zutabeak garbitu dira. Zikin metatuez gainera, 1941 eta 1942 artean egindako zaharberritze-lanetan erantsi zituzten igeltsuaren, adreiluaren eta juntura berdintzeen behin-behineko konponketak kendu behar izan dira, ez zirelako aproposak barrualdea mantentzeko eta ikusgarritasunerako. Garai hartan, hormetako estalkiak eta haien geruza koloreaniztunak zulatu zituzten, igeltsuarekin eta adreiluekin zutabe- eta horma-galerak estali zituzten, eta harlanduen junturak lotu zituzten gaur erabiltzen direnetatik oso bestelakoak diren teknikak erabiliz.


Zaharberritzearen xehetasuna ( irudia handitu )

Gurutzaduraren argien gainean ere lan egin dute, arotzeriak berregin dira beharrezko zonetan, inguruko pasadizoak konpondu eta babestu dira, giltzarrien polikromiak garbitu dira eta euskarri batzuetako plintoen eskultura-motiboak berreskuratu dituzte.

Iratxeko abade-eliza

Iratxeko Andre Maria Erreginaren abade-eliza XII. mendearen bigarren erdian hasi ziren eraikitzen gaur egun ezagutzen dugun itxurarekin. Haren ordez beste eraikin txikiago bat zegoen lehenago.

Obrak 100 urtez luzatu ziren kasik eta ez ziren hurrengo mendearen hasierara arte amaitu. Lan horietan eskultore-tailer garrantzitsu batek esku hartu zuen. Haiek egin zituzten San Pedro atea, absideetako zurburuen bilduma zoragarria eta zinborioaren kupula eusten duten tetramorfosaren eskultura monumentalak.

Hispaniar erromaniko berantiarraren monumentu esanguratsuenetako bat da, eta hobekien mantendu direnetako bat ere bai.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa