Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Irizpena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Lege Proiektua zuzenbidearekin bat datorren ala ez argitzeko
Isabel Elizalde Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazio kontseilariak, Xabi Lasa Toki Administrazio zuzendari nagusiak lagundurik, bere “poza” agertu du gaur goizean eman duen prentsa aurrean, Nafarroako Kontseiluak joan den azaroaren 9an Toki Erreformarako Foru Lege proiektuari buruz eman zuen irizpenaren aurrean. Irizpena Nafarroako Parlamentuak eskatu zuen, Lege Proiektua zuzenbidearekin bat datorren ala ez argitzeko, eta denbora gutxi barru eztabaidatu eta bozkatuko da.
Nafarroako Toki Administrazioaren Toki Erreformarako Lege proiektua, Toki Administrazio Zuzendaritza Nagusia parte den Departamentuak prestatu du, bi urte baino gehiagoz luzatu den eta partaidetzan oinarriturik egon den prozesuaren ondoren. Bertan, mota guztietako eragileek beraien proposamenak egin dituzte, eta horietako asko kontuan hartu dira azken idazketan.
Balorazioa
Beste ezer baino lehen, kontseilariak adierazi du “pozik dagoela irizpenaren azken ondorioarekin, legezkoa dela egiaztatzen duelako”, eta “konstituzionaltasun blokearekin bat datorrela” azpimarratu du.
Beste alde batetik, Elizaldek esan duenez, toki araubideari dagokionez, Foru Komunitateak eskumen araubide bikoitza du: bat jatorri historikoa duena, Nafarroak, 1978ko Konstituzioaren aurretik indarrean zituen eskumenetan oinarriturikoa; eta bestea Autonomia izaerakoa. Horrela bada, sailburuaren hitzetan, “Gobernu honek betidanik defendatu duen bezala, Nafarroak arauzko jarduketarako marjina handiagoa du, eta araubide komunetik haraindi joan daiteke toki legediaren alorrean. Alde batera utzi nahi ez dugun eta toki mailan gure egitura propioa ezartzeko aukera ematen digun eskubide historikoa da”.
Era berean, irizpenak balioan jartzen du “gure toki administrazioa indartzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko helburua, eskualdeak ezarriz. Eskualdeak, udalerriz gaindiko izaera duten gizarte zerbitzuen kudeaketa ulertzeko modu berriari erantzuten diote, lurralde ikuspegitik, eta ez sektore ikuspegitik soilik”.
Alderdi esanguratsuak
Xabi Lasa Toki Administrazio zuzendari nagusiak irizpenean jasoriko alderdietako batzuk aztertu ditu. Horrela, kontzeptuei dagokienez, kontzejuei eustea eta, beharrezkoa balitz, beste batzuk sortzea, legezkotasunarekin bat datorrela adierazi du. Ezerk ez du baztertzen horiek kentzea haien eskumenak aurrera eraman ahal izateko baliabiderik ez dagoenean, eta partekaturiko kontzeju-udal eskumen kudeaketa sistemaren proposamena abalatzen du, beharrezkoa denean kontzejuari laguntza eman ahal izateko”.
Plangintza Orokorreko Mankomunitateei dagokienez, zuzendari nagusiaren hitzetan, irizpenean ikusten da legeak abalatu egiten duela udalez gaindiko erakunde horren sorkuntza, Nafarroaren eskubide historikoetan oinarriturik, baina adierazten du beharrezkoa dela horren erregularizazioari buruzko gai jakin batzuk hobeto zehaztea (eskumenak, sorkuntzarako prozedurak, eraketa, etab.).
Eskualdeei dagokienez, zuzendari nagusiak adierazi du irizpenak “horien sorkuntza legezkoa dela abalatzen duela, Nafarroaren eskumen historikoetan oinarriturik, eta ez duela zalantzan jartzen horien erregulazioari buruzko ezein artikulu”. Horrela, amaitzeko, esan du proiektuak jasotzen duen eskualdeen erregulazioak ez duela udal autonomia zapaltzen eta Zuzenbidearekin bat datorrela.
Egungo mankomunitateen desagerrarazpenari dagokionez, Nafarroako Kontseiluak ez du hautematen legea inolaz zapaltzen denik, une honetan zerbitzua ematen dituzten udalez gaindiko erakundeak eskualdean erabat integratzeari dagokionez. Horrela, haren egitekoak bere gain hartuko dituen Eskualdeak sortu ondoren, une honetan existitzen diren mankomunitateen desagerrarazpena beraien xedearen eta eskumenen galeraren ondorioz gertatuko da. Proposamen hori izan da oposizioko talde eta mankomunitateetako teknikari batzuen aurkako iritzi gehien jaso dituenetako bat. Kontseiluak ez die arrazoia ematen kritika horiei.
Legez eskualdeek gauzatuko dituzten eskumenei dagokienez, zuzendari nagusiak adierazi du “oposizioko taldeen eta udal erakunde batzuen artean eztabaida gehien sortu duen gaietako bat, ur hornidura, hondakinen kudeaketa, gizarte zerbitzuak, eskualdeko lurraldearen antolamendua eta eskatzen diren gutxienekoen azpitik dagoen biztanle kopurua duten udaletako administrazio zerbitzuen antolakuntza legez eskualdeen esku uztea izan dela”. Baina gai horretan irizpena argia da, esaten baitu proiektuak adierazten duenez Eskualdeen esku geratzen direla Estatuko oinarrizko araudiaren arabera udalen eskumenen artean inolaz ere ez dauden zenbait eskumen, eta Nafarroako udalen autonomia erabat bermaturik geratzen dela.
Lasak azpimarratu du, baita ere, “finantzaketa sistema berriak Nafarroako Kontseiluaren bultzada jaso duela, zerga bidezko sarreren ehuneko finko eta egonkorrean oinarriturik funts bat sortuz toki erakunde guztientzat finantzaketa sistema berria ezartzea finantzaketa alorreko lehen mailako arauzko erabakia dela, eta irizpide horri ezin zaiola inolako trabarik jarri”.
Amaitzeko, zuzendari nagusiak esan duenez, “idazkariei eta kontu-hartzaileei dagokienez, Nafarroako Kontseiluak, lege proiektuaren filosofia bilduz, adierazten du Parlamentuak erabaki dezakeela zein udaletan edo toki erakundetan egon behar diren idazkaritza eta kontu-hartzailetza postuak, eta baita egiteko horiek modu bateratuan eskaintzeko era ere”. Lanpostu horietarako funtzionario plazak gaitzeko sistemari dagokionez, eginiko proposamena legezkoa dela adierazten du, eta irekia ez den edo meritu batzuei gehiegizko balioa ematen dien edozein deialdi legez kontrakoa izan daitekeela.
Halaber, irizpenak esaten du proiektuak, 28 urte baino gehiago luzatu den ez ohiko ezegonkortasun egoerari erantzun nahi diola. Azpimarratzen duenez, lege proiektuak, Nafarroako toki erakundeetan idazkaritza eta kontu-hartzailetza postuak betetzen dituztenak jasaten ari diren interinitate egoerari behin betiko amaiera ematea proposatzen du, ezarritako neurrien eta prozeduraren bitartez.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen