(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan gaur hasi den Hondakinen Prebentziorako Astearen baitan 50 ekintza baino gehiago izanen dira larunbata, 2018.eko azaroak 17


Hondakinei buruzko Foru Legea onartu den urtean, entitate publiko, enpresa, GKE, dendari, ikastetxe zein gizarteak Europak 2018rako antolatutako astea ospatuko dute


Gaur, azaroak 17, Europako Hondakinen Prebentziorako Asteari hasiera emango zaio eta datorren igandera bitartean, azaroak 25, hondakinen prebentzioarekin lotutako 50 ekitalditik gora eginen dira. Bertan parte hartuko dute Nafarroako entitate publiko, GKE, saltzaileen elkarte, ikastetxe zein gizarteak.

Hondakinen Prebentziorako Astea LIFE+proiektuaren baitako ekintza da eta Europa guztian egiten da hondakinek eta horiek duten inpaktua murrizteak duen garrantzia gizarteari helarazteko helburuarekin. 2018ko edizioan Europako Batasunean 14.000 ekintza baino gehiago eginen dira, eta aste honek esanahi berezia du Nafarroan, izan ere aurten onartu baita Hondakinen Foru Legea, zeinak prebentzioa duen ardatz.

Goizeko 11:00etan “Ipini Again” tailerrari emango zaio hasiera, bertan Traperos de Emausek Berriozarren daukan Prestatze Zentroan erroparen truke eta kustomizazio tailerra egingo da, Traperoek eta Iruñerriko Mankomunitateak elkarlanean eta berrerabilpena bultzatzeko aste honetarako antolatutako lehen ekintza izango da, besteak beste, Prestatze Zentrora bisitak eta alferrik galtzen diren elikagaien inguruan ere ekimenak antolatu dituzte.

Berrerabilpena, bilgarriak, poltsak eta yonotirador@s topaketak

Aste osoan zehar, plastikozko poltsen erabilera murriztea izanen da Hondakinen partzuergoko mankomunitateek egingo dituzten ekintzen ardatza eta paperezko poltsa berrerabilgarriak banatuko dituzte. Zehazki, Bortziriak, Malerreka eta Baztango udaletxeak ‘Erosi hondakinik gabe, hondakinik onena, sortzen ez dena’ kanpainaren baitan dendetatik poltsak eramaten ez dituzten bezeroak sarituko dituzte. Mairagak, Tafallan azaroaren 16tik 24ra bitartean egingo den Gizarte Ekonomiako jardunaldien baitan landuko du, eta Izarbeibar eta Zangozako mankomunitateek aste guztian zehar dendarien elkarte eta bertako saltokiekin batera.

Bilgarriekin sortutako hondakinen prebentzioa eta Ekonomia Zirkularra hori izango da Cordovillan azaroaren 20an Ecoembes eta Nafarroako Gobernuak antolatutako topaketa.

Ekitaldi jasangarriak izango dira aste honetan landuko diren beste gai batzuk eta hala bi topaketa egingo dira horren inguruan azaroaren 21ean, asteazkenean: Berriozarren 12:00etan ekitaldi jasangarrien inguruko elkarrizketak eta kirolak eta plastikoen kutsaduraren inguruko mahai-ingurua 19:00etan Tafallan.

Berrerabilpenaren sustapena Arangureneko Udaletxeak antolatutako hainbat tailerretan landuko da eta Tuteran “yonotirador@s” lehen topaketa egingo da, Ekonomia Zirkularraren sustapena eta Prebentziorako Bulegoak antolaturik. Azkenik, BSH enpresak barnemailako kanpaina egingo du “¡Es hora de desintoxicar!” lemapean.

Ekintza guztien inguruko informazioa honakowebgnuean kontsulta daiteke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa