(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

CEINen Berrikuntza Irekiaren programak jada 17 lankidetza garatu ditu enpresa ekarleen eta startup-en artean astelehena, 2018.eko azaroak 19


Enpresa emergenteek konpainia finkatuetan jada existitzen diren produktu edo zerbitzuentzako baliabide berriak aplikatzen dituzte, balio erantsia emanaz 


Una de las sesiones celebradas en CEIN.

CEIN programaren aurkezpen-saioetariko bat. ( irudia handitu )

Startup-ek, Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Zentro Europarra (CEIN) sozietate publikoaren Berrikuntza Mintegietatik sortzen diren enpresek, 17 baliabide berritzaile garatu eta ezarri dituzte Foru Komunitateko enpresa ekarleetan, erakundeak abian jarritako Berrikuntza Irekiaren programaren bitartez.

Ekimenaren xedea da startup berritzaileek konpainia ekarleei —horietako asko multinazionalak— lagundu ahal izatea erakundeko arazoak eta erronkak konpontzen modu arin eta malguan, horiek garatutako produktu edo zerbitzu berritzaileen bitartez.

Nafarroako enpresa ekarleek jarduera ekonomiko garrantzitsua burutzen dute, eta hori sortutako enpleguan, egindako inbertsioetan eta inguruneko enpresa-ehunaren dinamizazioan nabari da. Ingurune azkarretan, aldakorretan eta dinamikoetan egoteko, teknologia berritzaile aurreratuak sartu behar dira, kokapena hobetzeko aukera izatearren.

Enpresa sendotuek barruan sortzen duten berrikuntza goranzkoa izan ohi da; alegia, lehendik dagoen produktu edo zerbitzuari balioa gehitzen diote, hobekuntzak edo aldaketak eginaz. Norabidea aldatzeko, egungo testuinguruan ezinbestekoa izanik, teknologia eraldatzaileak ekoizten dituzten startup-en laguntza izan dezakete, elkarri balioa emateko ekosistema sortuaz.

Esparru horretan, Berrikuntza Irekian garatutakoaren antzeko lan-metodologiei esker, konpainia ekarleek beren lehiakortasuna indar dezakete arlo ezberdinetako premia zehatzei modu eraginkorrean erantzuten dieten produktu eta zerbitzu berritzaileekin, tamaina edo jorratzen duten sektorea alde batera utzita.

Orain arte, programan honako lokomotore enpresa hauek hartu dute parte: Volkswagen Navarra, SKF, Acciona Energía, BSH Electrodomésticos, Rockwool, KYBSE, Ingeteam, Lizarte, Grupo AN, Schenellecke eta Hydro Extrusion. Mintegietako startup-ei dagokienean, hauek izan dira parte-hartzaileak: Tedcas, Pharmamodelling, Movalsys, GL Research, Efinovatic, Avir, Kunak, Agropest, Mic Technology, ID Acústica, Ikan Biotech, Vision Quality eta Helix North.

Programaren sistematika

CEINek diseinaturiko Berrikuntza Irekiaren programari hasiera emateko, konpainia ekarlearen instalazioetara lehen bisita egiten da, eta mintegietako enpresek horietako arduradunen eskutik arlo ezberdinetako arazoak eta erronkak ezagutzen dituzte.

Bitik lau astera bitarteko denboraldian, Berrikuntzaren Mintegiek startup-ekin lantzen dituzte diseinatuko dituzten proposamenak, eta bigarren jardunaldi batean enpresa ekarleari horien berri ematen zaio. Saio horretan, mintegietako enpresek beren jarduera eta garatutako proposamenak aurkezten dituzte, eta, ondoren, topaketa egiten da banako bilerak egiteko.

Jardunaldi horren ondoren, enpresa elkarlean barnean hautatzen ditu erakundearentzat aproposenak diren proposamenak, eta lanerako alde biko bilerak deitzen dira, mintegietako startup-ak aurkeztutako irtenbidearen proposamen teknikoa eta ekonomikoa egiteko helburuarekin.

Programa 2016an jarri zen abian, eta horri esker, mintegietako enpresen 17 proposamen ezarri dira guztira konpainia ekarleetan. Gehigarri gisa, 37 proposamen irekita daude prozesuaren barnean. Ikusmen eta adimen artifizialeko aplikazioak, errealitate areagotukoak, big data, dronak eta gauzen internet edo prestakuntza interaktiborako tresnak baliabideen garapeneko zenbait eremuren artean aurkitzen dira.

Programa honetan parte hartu nahi duten enpresak CEINekin harremanetan jar daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa