(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Otsailean POCTEFA-ren deialdi berri bat irekiko da mugaz gaindiko proiektuak finantzatzeko, 4,9 milioi euro Nafarroari zuzenduz astelehena, 2018.eko azaroak 19


Nafarroako Gobernuak diru-laguntza hauek jasotzeko interesa duten entitateei aholku emateko, informazio puntu bat eskeintzen du.


Datorren otsailean 2014-2020 bitarterako POCTEFA-ren hirugarren eta azken deialdia irekiko da mugaz gaindiko proiektuei zuzendutakoa, zeinan dagoeneko, Nafarroako entitateetzat FEDER funtsetik 4,9 milioi euro gorde diren. Deialdi honetan parte hartzeko interesa duten Nafarroako entitateei aholku ematearren, Nafarroako Gobernuak Proiekzio Internazionaleko Zerbitzuan (Servicio de Proyección Internacional) informazio puntu bat bideratu du dagoeneko, mroncald@navarra.es helbide elektronikoaren bidez harekin harremanetan jar daitekeelarik.

Oraingo honetan deialdia fase bakarrean eramango da aurrera eta proiektuen bultzatzaileek bi hilabeteko epea izango dute haien hautagaitzak aurkezteko. Erabakia 2019. urte bukaera baino lehenago hartuko dela aurreikusten da.

Deialdi honetan, programan parte hartzen duten eskualde hautagai multzoari zuzendutako diru-laguntzaren zenbatekoa, Programaren zenbateko osoaren %20-a izango da gutxi gora behera, 35 milioi euro, esan bezala, oraingo honetan Nafarroari 4,9 milioi euro zuzenduko zaizkiolarik. Proiektuak programaren edozein ardatzen inguruan aurkeztu ahalko dira:

· Berrikuntza eta lehiakortasuna dinamizatu.

· Aldaketa klimatikoarekiko egokitzapena eta arriskuen prebentzio eta kudeaketa bultzatu.

· Tokian tokiko baliabideen babesa, balorapena eta erabilera jasangarria bultzatu (ardatz honen barruan soilik, mugaz gaindiko ekosistemak babestu eta hobetzean zentratutako 6d lehentasuna duten proiektuak onartzen dira).

· Ondasun eta pertsonen mugikortasuna hobetu eta eskualdeetako konpetentziak eta inklusioa indartu.

50 proiektu nafarrak

Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Proiektuak, egun, programatutako 120 proiektu ditu bi deialdien barnean, osotara Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsetik (FEDER) 142,15 milioi euro suposatzen dituelarik. Proiektu hauetako 50-ek Nafarroako entitateen partaidetza izan dute, Foru Komunitateko entitate bultzatzaileek 14,6 milioi euro jaso dituztelarik orain arte.

Ez dago soberan POCTEFA programak Espainia-Frantzia-Andorra muga zonaldeko integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzeko helburua duela oroitaraztea. Honako eskualde espainiarrak POCTEFA 2014-2020 programaren elkarlan zonaldearen parte dira: Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Errioxa, Huesca, Zaragoza, Lleida, Girona, Bartzelona eta Tarragona. Frantzian berriz: Pyrénées-Atlantiques, Ariège, Haute-Garonne, Hautes Pyrénées, Pyrénées-Orientales; eta Andorra.

Informazio gehiago www.poctefa.eu web orrian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa