(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Jauregira bisita gidatuak egiteko epea zabalik dago oraindik astelehena, 2018.eko azaroak 19


Ostiral honetatik abenduaren 1era egingo dira, eta entzuteko arazoak dituzten pertsonek ere parte har dezakete


2018 Nafarroako Egunaren markoan Nafarroako Jauregira doako bisita gidatuak egiteko plazak geratzen dira oraindik. Bisitak hilaren 23tik abenduaren 1era egingo dira. Aurten, bisita horiek entzuteko desgaitasuna edo arazoak dituzten pertsonentzat egokituta egongo dira, begizta magnetiko, soinu handiagotu edo zeinu-hizkuntzaren bidez.

Bertaratu nahi duenak  948 012 012 eta 012 telefono-zenbakietara dei egin dezake tokia gordetzeko (0,34 euro deia), 8:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostiralera.

Nafarroako Eguna ospatzeko xedez aurretiazko egunetan tradizional bihurtutako ekimen honekin eraikin enblematiko hau eta barruan dituen bitxi artistiko eta historikoak ezagutzera eman nahi dira.

Bisitei buruzko informazioa

Bisitaldiak 30 eta 35 pertsonako taldeetan egingo dira eta pertsona batek zuzenduko ditu Jauregiko gela ezberdinetan barrena. 75 minutuko iraupena izango dute. Nahi duenak, bisita euskaraz egiteko eska dezake.

Guztira 40 bisita programatu dira, 36 gaztelaniaz eta 4 euskaraz. Bisitaldi bakoitzean ordu laurden lehenago bertaratu beharko da, datuak egiaztatzeko. Lanegunetan 4 talde izango dira, eta jaiegunetan, berriz, 6.

Hauek dira bisitetarako ordutegiak:

- Lanegunetan (azaroak 23, 27, 28 eta 30), 17:00etan, 17:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.

- Jaiegunetan, azaroak 24 (larunbata), 25 (igandea) eta 29 (osteguna) eta abenduak 1 (larunbata), 11:00etan, 11:30ean, 12:00etan, 12:30ean, 18:00etan eta 18:30ean.

Hasteko, azalpen-bideo bat emango da, gela hauetatik ibilbidea eginez: Areto berdea edo errege-erretratuen gela, Lehendakaritzaren bulegoa, Bilera Aretoa, galeriak, Tronu Aretoa eta Kapera.

Gainera, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioaren ikasleek musika-interpretazio labur bat eskainiko dute.

Parte hartzeko, NAN eman behar da, eta bisita hasi baino 15 minutu lehenago Carlos III etorbideko 2 zenbakiko sarrerara joan. 18 urtetik beherakoek pertsona heldu batekin joan behar dute.

Aipatu behar da Nafarroako Jauregiaren gela batzuk zainketa bereziak behar dituztela, eta, ondorioz, ezin direla takoi finak eraman. Jana edo edariarekin sartzea debekatuta dago. Bai, ordea, gurpil-aulkiarekin edo aulkitxoarekin. Flashik gabeko argazkiak atera daitezke.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa