(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura egitaraua datorren asterako astelehena, 2018.eko azaroak 19


Nafarroako Gobernuak proposamen berriak prestatu ditu datorren asterako: kontzertuak, zinema, tailerrak, antzerkia, erakusketak eta bisitak


Merkatua 948 ihazko edizioko ikuskizun bateko irudia. ( irudia handitu )

948 Merkatuaren bigarren edizioa iritsi da eta kultura uholdeak zeharkatuko du Iruñea aste honetan: Filmotekan proiekzioak; dantza, antzerkia eta zirkua han eta hemen; ikus-entzunezko zein arte plastikoen eskaintza zabala; 35 kontzertu, etab.

Era berean, aurrera doa Sakanako liburutegiek prestatu duten egitaraua bailarako paisai eta baso ondarea goraipatzeko. Aste honetan haurrentzako tailerrak antolatu dituzte eta dokumental bat izango da ikusgai inguruko animali eta landareak aurkezteko.

Astero legez, hitzaldiak izango dira Nafarroako Liburutegian: astelehenean, “Orain pentsatu, mundua pentsatu” zikloaren barruan, José Luis Villacañasek "Oraindik ere, Freuden inguruko irakurketa filofosikoa" eskainiko du. Astearte goizean César Orozek bere liburu berria aurkeztuko du, “Lo que diga Shakespeare: Navarreando por la literatura universal”. Arratsaldean, berriz, Ernesto Maruriren txanda izango da “Familia harremanak: memoriak, egunerokoak, eskutitzak” mintzaldiarekin. Bukatzeko, asteazkenero bezala, haurrentzako tailerra izango da liburutegian, “Bienvenidos a los cuentos”.

Halaber, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, “Zientzien hotsak” zikloa aurrera doa. Asteazkenean, Julián Ávilak, “Teknologia eta musika: Teknologia arte modu berri bat al da? ”
hitzaldia helaraziko du.

Musikari dagokionez, eskaintza bikoitza dugu Baluarten. Ostegun eta ostiralean Nafarroako Orkestra Sinfonikoak bi kontzertu eskainiko ditu Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Igandean, Ahots Berdinen Emakumezkoen Abesbatzaren txanda izango da bere “Wolcum yule” emanaldiarekin. Ez dira Baluarteko aukera bakarrak, igandean antzerki eta musika nahasten dituen “El hombre cigüeña” ikuskizuna aurkeztuko baita.

Huarte Zentroari dagokionez, ikusgai mantentzen dira “Sol y Sombra” proposamena eta “Work in Process” erakusketa. Eskaintzaren barruan lantegi berri bat gehitu behar da astelehenean: “Introducción Técnica Labs”.

Erakusketen alorrean, Karlismoaren Museoak erakuspen berri bat prestatu du karlismoak zineman izan dituen agerpenak biltzeko, “Karlismoa zineman”. Era berean, honako erakusketa hauek zabalik diraute: “Macla, mamua, bismuto, vicario” Oteiza Museoan; “Dora Salazar. Inspiración. Espiración. Expiación” Nafarroako Museoko Kaperan; eta “Izaba NANen” zein “Baxenabarre, lurralde berezia” Nafarroako Errege Artxibo Nagusian. Azken erakusketa honen harira, mintzaldi bat prestatu da ostegunean Peio Monteano historiagilearen eskutik: “Sola, Armendáriz, Osés. La herencia bajonavarra en los apellidos”.

Are gehiago, zinemarekin hitzordua Nafarroako Filmotekan da: asteartean “El puente sobre el río Kwai” eskainiko da eta ostiralean “Vaya” filma izanen da ikusgai.

Bukatzeko, bisita berriak antolatu dira Iruñeko katedraleko klaustroan egiten ari diren konpontze lanak bisitatzeko (igandean).

Ezagutu itzazu kultura egitarauaren xehetasun guztiak esteka honetan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa