(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Arenak Kirola eta Emakumeari buruzko I. Biltzarra hartuko du gaur asteartea, 2018.eko azaroak 20


Herrera kontseilariak ekimenak emakumeen kirol-praktika ikusgai jartzeko duen garrantzia nabarmendu du


Gallo, Herrera eta Hoyos biltzarraren hasieran. ( irudia handitu )

Kirola eta Emakumea I. Biltzarrak, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak eta Cadena Ser irrati-kateak emakumeen kirol-praktikak aztertzeko antolatuak, kirolari nabarmenak bilduko ditu gaur Nafarroa Arenan, eta baita kazetaritza- eta osasun-munduko beste hainbat aditu.

Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrerak inauguratu du ekitaldia gaur goizean, Javier Hoyos Nafarroako Cadena Ser etxeko zuzendariarekin eta Cristina Gallo kirol-kazetariarekin batera. Ana Herrerak nabarmendu duenez, beharrezko ekimena da hau emakumeen kirol-praktika ikusgai bihurtzeko eta kirolaren esparruan genero-estereotipoak erauzteko. Baikor agertu da genero-berdintasuna lortzeko Gobernuak martxan jarritako politika publikoei esker lortutako aurrerapenekin, baina azpimarratu du ildo horretan bide asko dagoela oraindik egiteko.

Adierazi du, gainera, kirol-praktika femeninoan sakontzea dela topaketaren helburu nagusia, bai marko teoriko batetik eta bai bizipenen ikuspuntutik, eta jomuga kirol-errealitate bat agerian jartzea dela, gehiegitan gelditzen dena bigarren plano batean.

Biltzarrean honako hitzaldiak izango dira, besteren artean: “Emakumeak kirol-informazioan” Cristina Gallo kazetariaren eskutik, Lágrimas por una medalla liburuaren egilea, edo “Emakumearen arrakasta kirolean. Amatasuna eta joko paralinpikoak”, Teresa Perales igerilariaren eskutik. Gainera, "Berdintasunik eza emakumeen kirolean. Ikusgarritasuna" gaia ere landuko dute Teresa Motos (belar-hockeyko jokalaria), Marta Mendia (atleta), Sheyla Gutiérrez (txirrindularia) eta Teresa Peralesek (igerilari paralinpikoa).

"Markak eta marketineko estrategiak emakumeen kirolean" gaiak ere izango du bere lekua, Cristina Torrens tenislari ohiaren, CaixaBank-eko Alfredo Bustillo zuzendariaren eta Lacturale-ko Juan Manuel Garro zuzendariaren eskutik.

Arratsaldeko saioa

Leire Olaberria txirrindulari eta dominadun olinpikoak irekiko du arratsaldeko lehen saioa, eta horren ondoren egingo da ariketa fisikoari eta haurdunaldiari buruzko mahai-ingurua, osasun esparruko profesionalek gidatua. Bai Olaberriak eta bai Maitane Melerok (atleta) beren diskurtsoa errendimendua eta amatasuna bateratzean ardaztuko dute.

Esku-hartze txanda beste mahai-inguru batekin itxiko da, Nafarroako kirolean emakumeak duen orainaldiari eta etorkizunari buruzkoa. Bertan, honakoak izango dira protagonista: Mayte Oroz (futbolaria); Maitane Melero (atleta); Maite Ruiz de Larramendi (pilotaria); Haizea Zamora (padela eta eskupilota); eta Andrea Tollar (saskibaloilaria).

Nafarroako Gobernuak 2017. urtean abiatutako Kirola eta Emakumea Planarekin bat etorrita, Kirola eta Emakumea I. Biltzar honek erremintak aktibatu nahi ditu, eta beharrezko baliabideak eman gizarteko esparru guztietan berdintasun erreal bat erdiesteko, eta kirolean bereziki. Gainera, kirol-jarduerari lotutako emakumeak eta beren esperientzia pertsonalak ezagutzera eman nahi ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa